Sorprendente retiro (eu)

    Sorapediatik
    Izenburua Sorprendente lugar de retiro de un Capitán General
    Egilea/k Ramiro Larrañaga Fernández de Arenzana
    Aldizkaria Boletín de la R.S.B.A.P. 31 urtea 1-2
    Data 1975
    Orriak 280-281
    Hizkuntza Gazteleraz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    1745. urteko irailak 6an, Juan Francisco de Manrique y Arana jaunak, Capitán General de los Reales Ejércitos de Su Magestad, testamentua eman zuen gure herrian. Baina, zer egiten zuen Capitan General batek Soraluzen bizitzen?

    Haritik tiraka, Ramiro Larrañagak topa zuen aita gasteiztarra zuela, eta ama Soraluzekoa. Seme-alaba batzuk Gasteizen jaio ziren, tartean Juan Francisco; eta Soraluzen besteak, esateko Josepho, gerora Villa Alegreko lehen markesa izengo zela.

    Anai-arreba artean bakarra geratu zen Soraluzen, Catalina Josepha (1651-1740) hain zuzen. Segururena, zahartzaroan, Juan Franciscok familiaren aldera joko zuen, eta hortik Soraluzen agertu izana.

    Gogoratu Villa Alegreko markesek ondasunak izan dituztela Soraluzen XX. mendera arte. Esateko, kiroldegia dagoen orubea, fabrika zaharra egin zenean (1860) markesari erosi zioten.

    Bitxiena zera da, testamentua 1745. urtekoa dela, baina Juan Francisco 1736. urtean hil omen zen[1].


    Irudiak

    (handitzeko sakatu)


    Erreferentziak

    1. Francisco Manrique de Arana e Iraola. Francisco Javier Gutiérrez Núñez (Real Academia de la Historia).