Txandrua (eu)

    Sorapediatik
    Txandrua (ezizena)
    Argazkirik ez.jpg
    Jaio 1716?
    Hil 1761?
    Profila Bidelapurra


    Historiaren nundik norakoak

    1921. urteko udan Telesforo Aranzadi, José Miguel Barandiaran eta Enrique Eguren Elosura etorri ziren, Elosua-Plazentzia estazio dolmenikoa ikertzera. Eta indusketak egiteko langileak kontratatu zituzten Soraluzen.

    Gerora idatzi zutenez[1], mendigainetik zuten ikuspegia piztien kabi eta gaizkileen gordelekurako eskualde oso aproposa zen, nahiz eta mendi honen azpian Soraluze, Elgoibar eta beste herri batzuk kokatzen dira, industria eta arteetan gizon saiatu eta azkarren bizileku.

    Honen arabera, kontratatutako langileek askotan gogoratzen zuten Txandruaren historia.


    Jasotako historia

    Txandrua hau bidelapur famatua izan zen, eta denbora luzez inguruko herriak beldurtuta izan zituen.

    Lagunekin borda batean bizi zen. Honen hondakinak oraindik Atxolin mendiaren oinetan ikusten dira, Aizkoin trikuharriaren ondoan, baso itxian ezkutatuak, gaur egun ere garai batean moduan bidelapurrak gorde zitzakeena. Borda hau oso toki estrategikoan zegoen, garai batean Azkoitiarako erregebidea oso gertutik pasatzen zela eta; eta bide hau Bizkaia eta Gipuzkoa lurrez lotzen zituen bide nagusia zen.

    Behin Txandrua eta lagunak Azkoitiko Santa Kruz komentuan lapurretan egitea erabaki zuten. Komentu hau Izarraizpean dago, Azkoitia eta Azpeitia lotzen zuen bide zaharraren alboan, tontortxo batean. Komentuan sartu, eta moja guztei eskuak eta oinak lotu zizkieten, ohean gaixorik zegoen bati ezik. Baina azken honek, ohe ondoan komentuko kanpai baten soka zuela, joka hasi zen eta, zorionez, jende asko bildu zen inguruan. Lapurrak konturatu zirenean, onena komentuko ortutik irtetzea zelakoan bertara salto egin zuten; baina jendeak komentua inguratuta zuen, eta bertan preso hartu zituzten.

    Santa Cruz komentua (Azkoitia)


    Gure Txandrua Tretatxu izango zen?

    Txandruari buruzko beste aipamenik ez da gordetzen, baina bitxia da Batxi Landa Tretatxu bidelapurraren biziarekin duen antza.

    Batxi (Bautista) Landa Tretatxu Larraurin jaio zen 1716an Landa oinetxean, eta 1751ko irailaren 9an hasi zuen bere legenda, beste hiru lagunekin Bilbotik irten zenean lapurretei ekiteko. Karrera laburra, 1753 urtean Azkoitian atxilotu baitzuten eta, heriotzera kondenatua izan arren, zortzi urte geroago hil zen Valladolideko espetxean.

    Bi urtez ia etengabe hamaika lapurreta, segada hilgarri eta ihesalditan ikusiko dugu, batez ere Bizkaia eta Araba arteko mendateetan mandazainei bidera irtenda, eta baita abadeen etxeak asaltatzen eta agian kontrabando jardunean ere, Baionan, Ataunen, Bermeon, Iruñean, Urkiolan, Azpeitian... Fiskalak zazpi ekintza leporatu zizkion, baina askoz gehiagotan parte hartu zuela aditzera eman zuen; Bizkaiko korrejidoreak heriotza zigorrera kondenatu zuen horiengatik. Hektor Ortega kazetari deustuarrak haren ibilerak azaldu dizkigu Tretatxu, lapurren gobernadorea (Txertoa, 2018) liburuan[2].

    Txandrua zein Tretatxu, biak ala biak, bidelapurrak izan ziren, talde baten buruak, mendateetan aritutakoak eta Azkoitian harrapatuak. Barandiaran gaizki jaso al zuen izena, eta pertsona berbera izango al zen? Ala bi lapur desberdinak izan ziren?


    Erreferentziak