Txurruka bailara (eu)

    Sorapediatik
    (San Inazio bailara (eu)(e)tik birzuzenduta)
    Txurruka edo San Inazio bailara (Kontrargi 2002)

    Geografia [1]

    Karakate mendiaren hego-mendebaldeko malda malkartsuan dago kokatua Txurrukako auzoa. Lur hedaduraz eta baserri kopuruz Soraluzeko mendi auzoetan txikiena da. Mendebaldetik, Bergarako Osintxu auzoarekin egiten du muga; Edurdungo, Egotza eta Egotza-Etxeko baserrien lurretan. Iparraldetik berriz, Irukurutzetako mendi tontorreraino heltzen dira Txurrukako lurrak, eta bertan, Elgoibar eta Azkoitiko lurrekin egiten du topo. Ekialdetik, Agirrebeiztegi baserritik harantzago joanez gero, San Andres auzoa dago eta hegoaldetik Deba ibaia, Artea-pea eta Zuloaga baserrien ondo ondoan.

    Txurruka izenaz gain, San Ignacio bailara ere esan izan zaio, bailararen patroia Loiolako Ignacio deuna delako.

    Gainerako auzoetan bezela 70. hamarkadan egindako bide berriak izugarrizko iraultza suposatu zuen garraio eta komunikazio alorrean auzoko baserritarrentzat. Ohitturrira ezik, gainontzeko baserri guztietara heltzen da bide nagusia, Txurruka baserriraino galipotez estalitako bide erosoa dena.

    Txurruka auzoko lurrak oso aldapatsuak dira eta ez oso egokiak nekazaritzarako eta abeltazntzarako ere. Azken urteotan baserri askok utzi diote nekazal eta abeltzantzako produkzioari eta lehenago soro izan ziren eta azken urteotan zelai bihurtuak zeuden hainbat lur eremutan pinua landatu da. Joera honek jarraitzen badu, laster Txurruka auzoa pinu baso izango da bere eremuaren ia osotasunean.


    San Inazio elkartea (Kontrargi 2002)

    San Inazio elkartea

    San Inazio ermitaren ondoan, 1978an eraikitako elkartea ere badago, San Inazio elkartea. Gaur egun 10 bat bazkide ditu elkarteak eta asteburuetan batzen dira jatorduren bat egin eta lagunarte goxoan egotera.


    Txurruka jatetxea

    Baserriez gain, bada Txurrukan izen bereko jatetxe bat ere. 1.972an zabaldu zuten Txurruka jatetxea, baserriko lanei utzi eta otorduak eskeintzen hastea erabaki zutenean. Ordutik hona ibilbide luzea egin du jatetxeak, eta gaur egun ezaguna da Deba bailaran eta baita bailaratik kanpo ere, eskeintzen dituen jaki eta zerbitzuaren kalitateagatik.


    Jaiak

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Urte askoan, Txurruka jatetxekoak izan dira San Ignazio eguneko erromeria antolatu dutenak.

    Bi eguneko erromeria antolatu izan dute, uztailaren 30ean Kintanilla soinujole plaentxiarraren saioa eta 31an, auzokoen bazkaria antolatzeaz gain, Meza eta bertsolariak jarri izan dituzte, Egileor eta Narbaiza gehienetan.

    2000. urte inguruan, gero eta jende gutxiago zetorrela eta, utzi egin zioten San Inazioetako erromeria antolatzeari.


    Bitxikeriak [2]

    Irukurutzeta eguna (Plaentxia.eus 2010)

    Irukurutzeta Eguna

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Garai batean, eguraldiak laguntzen zuenean (uda partean beti ere), Azkoitia, Elgoibar, Bergara eta Soraluzeko baserritarrak batzen ziren Irukurutzetako mendi tontorrera. Naturaren erdian eta soinujolearen laguntzaz, erromeria eder eta jendetsuak egin ohi ziren gerra osteko urteetan. Makina bat neska mutilek bertan ezagutu omen zuten elkar, herri ezberdinetako baserrien eta sendien arteko loturak sortuz.

    Gaur egun, orduko jendetzarik batzen ez bada ere, maiatzeko lehenengo igandean, Irukurutzeta Eguna egiten da oraindik ere. Osintxuar, bergarar, elgoibartar, azkoitiar eta plazentziarrak batzen dira, goizean meza entzun eta arratsaldean, Irukurutzetako zelaian erromeria egiteko.

    Bergarako Kapirixo eta Soraluzeko Atseden Txaboleta Elkartekoak dira, urtero urtero erromeri egun honi eusten diotenak.


    Arribiribileta (Mendi Taldea 2016)

    Mendigaineko tumuloak

    Inguruotan gizakia aspalditik bizi denaren agergarri, hamazazpi dira Plazentzia-Elosuako mendigaineko eremu megalitiko osoan zehar aurkitu diren dolmen eta tumuluak. Gizaburua, Sabua, Iruiya, Atxolin, Atxolintxiki, Aizkoin, Pagobedeinkatu eta Nahasiko-Goena dira Soraluzeko lurretan aurkitu direnak.

    Arbasoek egindako harrizko monumentu hauek, Eneotito-Brontze aroko (oraindela 5.000 urte inguru) hilobi kolektiboak dira. Hilobi hauen balore arkeologikoa oso handia da eta historiaurreko bizimoduaren gaineko hainbat xehetasun eskeini dute bertan aurkitu diren objetu eta hezur ugariek.

    1920an Joxe Migel Barandiaranen zuzendaritzapean, eta Soraluzeko baserritarrek lagunduta egin ziren indusketak izan dira eremu honetan egin diren ia bakarrak.

    Bergarako Kapirixok eta Aranzadi Zientzia Elkarteak ere seinalizazio, zainketa eta azterketa lanak egin zituzten XX mende bukaeran, eta 2015. urtean Arribiribilleta jaso: trikuharria edo dolmena zalakoan, Aranzadikoek aztertu eta gero zutarria edo menhirra zela konturatu ziren.

    1853.eko txingorra

    1853.eko udan, egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena[3].

    Abenduak 3an Gipuzkoako Aldundiak 1.590 erreal koarto[4] agindu zizkion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko. Jose Churruca (Azaliakoa) y Juan Maria Ariznabarreta (Oitturrikoa) auzotarrek ekarri zuten diru hori Tolosatik Soraluzera, Udalak 42 erreal koarto ordaindu zizkiela.

    Udalak eratutako batzordeak honela banatu zituen dirulaguntzak bailarako baserritarren artean:

    • Santiago Leturiondo, Edurdungoko maizterra, 152 erreal koarto.
    • Jose Churruca, Azaliako maizterra, 152 erreal koarto.
    • Vicente Churruca, Azaliatxoko maizterra, 152 erreal koarto.
    • Agustin Aguirregomezcorta, Mendizabalgo maizterra, 76 erreal koarto.
    • Celedonio Larrañaga, Madariko maizterra, 152 erreal koarto.
    • Juan Maria Ariznabareta, Oitturriko maizterra, 190 erreal koarto.
    • Agustin Larreategui, Egotza-etxetxoko maizterra, 107 erreal koarto.
    • Jose Ramon Argarate, Egotzako maizterra, 107 erreal koarto.
    • Pedro Elizburu, Unamunoko maizterra, 38 erreal koarto.
    • Andres Ganchegui, Unamunoko maizterra, 38 erreal koarto.
    • Agustin Elizburu, Txurrukazpiko maizterra, 38 erreal koarto.
    • Bartolome Zabaleta, Txurrukako maizterra, 76 erreal koarto.
    • Francisco Aizpiri, Txurrukako maizterra, 57 erreal koarto.
    • Andres Arizaga, Urruztiko maizterra, 57 erreal koarto.
    • Santiago Zabaleta, Agarrebeiztegiko maizterra, 76 erreal koarto.
    • Francisco Barrenechea, Agarreko maizterra, 37 erreal koarto.
    • Sebastian Lascurain, Zuloagako maizterra, 42 erreal koarto.

    Guztira 1.548 erreal koarto banatu ziren. Eta garraioarengatik ordaindutako 42 errealekin Aldundiak emandako 1.590 erreal koarto dira.


    Bailarako mapa

    Mapa kargatzen...


    Ermita

    Txurruka auzoko ermita bakarra San Ignaziorena da, 1957. urtean auzolanean egindakoa.

    Aintzineko garaian auzoan beste ermita bat izan zenaren zurrumurruak ere jasotzen ditu Ramiro Larrañagak Placencia de las Armas. Monografía liburuan. Hala dio berak jasotako testigantza bitxi batek: garai baten izan zuten ermita baina galdu egin zuten beronek zeukan irudia aldatu zutenean… hirugiharrea jarrita.

    San Ignacio ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    San Ignazio ermita


    Baserriak

    2002eko datuak

    Kopurua 15
    Eroriak/ desagertuak x
    Hutsik 10
    Bizitzak 25
    Bizilagunak 19
    Bataz besteko adina 57 urte

    Gaur eguneko baserriak

    Izena 1979 2002
    San Ignazio ermita San Ignacio ermita (Txurruka). Ikuspegi orokorra 01 (Indalecio Ojanguren 1957).jpg San Ignacio ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Agarre Agarre baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Agarre baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Agarrebeiztei Agarrebeiztei baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Agarrebeiztei baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Azalia Azalia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Azalia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Azalia-etxetxo (argazki barik) (argazki barik)
    Edurdungo Edurdungoa baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Edurdungoa baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Egotza Egotza baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Egotza baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Egotza-etxetxo (argazki barik) Egotza-etxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Kanterazulo Kanterazulo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Kanterazulo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Madari Madari baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Madari baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Kontrargi 2002).jpg
    Mendizabal Mendizabal baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Mendizabal baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Kontrargi 2002).jpg
    Oitturri Oitturri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Oitturri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Txurruka Txurruka baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Txurruka baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Txurruka Berri (argazki barik) Txurruka-berri baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Txurrukazpi Txurrukazpi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Txurrukazpi baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Unamuno Unamuno baserria. Hondarrak 01 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Unamuno baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Zuloaga Zuloaga baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg Zuloaga baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg


    Desagertutako baserriak

    Gorago aipatutako Unamuno eta Oitturriz gain, bada beste baserria desagertu zena:

    Urruzti
    Txurruka baserriaren gertu zegoen, baina gaur egun ez da arrastorik geratzen.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (96. orrialdea)
    2. Soraluzeko baserriak. (97. orrialdea)
    3. Curiosidades históricas de nuestra villa. Jai Batzordea (Fiestas patronales 1969).
    4. Gazteleraz reales de vellón.