Urruzti baserria (eu)

    Sorapediatik
    Urruzti / Urrizti
    Argazkirik ez.jpg
    Izen formala Urruzti
    Bailara Txurruka
    Altuera 350 m
    Hedadura 0 Ha
    Kaletik 3,2 Km


    Bertako familia

    Aspalditik inor ez da bertan bizi, desagertu zelako.


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1]

    Txurruka baserriaren gertu zegoen, pixkat gorago; baina gaur egun ez da arrastorik geratzen.

    1745. urtean casilla de Urrusti agertzen da, Bartolomé de Churruca jabea zela; baita Txurruka eta Azalia-etxetxo baserriena ere.

    1853.ean Andres Arizaga zen Urruztiko maizterra. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta Andres Arizagari 57 erreal koarto eman zizkion.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[2]:

    URRIZTI, Txurruka ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (URRIZTI: cas. del valle de Churruca, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).

    Baserria zegoen inguruan Urruzti erreka sortzen da, Deba ibaira joaten dena.


    Erreferentziak

    1. Soraluze. Monografía histórica. (247 orrialdea)
    2. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)