Zuloaga baserria (eu)
Zuloaga | |
---|---|
Izen formala | Zuloaga |
Bailara | Txurruka |
Altuera | 130 m |
Hedadura | 0,8 Ha |
Kaletik | 1,8 km |
Bertako familia
Trebiño-Goikoetxea
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Izenak leku sakona esan nahi du.
XVIII mendean Simon de Obiaga zen jabea, eta gero berak sortutako kapilautza. Eta 1720.ean, berriz, Ignacio de Issa maizterra.
1797.eko urtarrilan neskatila jaioberria topa zuten baserriaren gertu[3]
1806.eko irailean saldu zuten, Olea, Uzkate eta Barrenetxe baserriekin batera, Konbentzioaren Gerraren kalteak arintzeko asmoz[4].
1853.ean Sebastian Lascurain zen Zuloagako maizterra. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta Sebastian Lascuraini 42 erreal koarto eman zizkion.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[5]:
- ZULUAGA, Txurruka ballarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (ZULUAGA: cas. del valle de Churruca, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
2001 urte artean baserri erdia besterik ez zen zutik. Abereak gordetzeko erabiltzen zen.
Gaur eguneko jabeek erosi zuten, dena bota eta goitik behera berria egin zuten.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (66. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (248 orrialdea)
- ↑ Auto de oficio sobre una niña expósita encontrada cerca de la casería de Zuluaga, jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa 1797/01/12).
- ↑ Autos de venta y enajenación de las caserías de Olea, Zuluaga, Uzcarate y Barrenechea, jurisdicción de la villa de Placencia, en virtud de una real cédula de 20 de octubre de 1800, sobre bienes tocantes a obras pías (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1806/09/02).
- ↑ Diccionario de Madoz. Madrilgo Unibertsitate Konplutensea (Universidad Complutense de Madrid)