Azalia baserria (eu)

    Sorapediatik
    Azalia
    Azalia baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Oreka 2016).jpg
    Izen formala Azaoleaga
    Bailara Txurruka
    Altuera 555 m
    Hedadura 13 Ha
    Kaletik 5,2 Km


    Bertako familia

    Peñalba eta Lindemann


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Izenak sasi tokia edo zelaia esan nahi omen du.

    1750. urte inguruan Azaolega mayor (Azaoleaga handia) esaten zitzaion, eta Santa Anako Komentuko Agustindarrak ziren baserriaren jabe.

    XVIII mende bukaeran Juan de Artolaçaval Egoza zen jabea, Egotzakoa. Hil zenean, oinordekoek uko egin zioten utzitako ondareei eta bai Egotza zein hari itsatsitako Lizaryturri eta Alzaoleaga mayor Antonio de Unamunori saldu zizkioten[3].

    1853.ean Jose Churruca zen Azaliako maizterra. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta honek Jose Churrucari 152 erreal koarto eman zizkion.

    XX mendeko bigarren erdia arte Osintxuko Martiri Santuen Kofradiako partaidea izan da.

    Gaur egun Osintxun bizi den Joxe Mari Telleria Oregi jabearen aittaittak erosi zuen baserria. 1976 urterarte bizi izan ziren baserrian. Ondorengo urteetan astoak izan dituzte pinadiak garbitze aldera, baina gaur egun ez dute abererik.

    Gaur eguneko jabeek 2013 urtean Azalia erosi eta konpontzen hasi ziren. Pinadiak botatzerakoan, bertako fruita arbolak sartzen ari dira, gogorragoak diren lehengo mota zaharrak hain zuzen. Finanziazioa crowfounding bidez lortu dute, 15 eurotako bonotan. Arbolak fruita ematen dutenean generotan bueltatuko dute lortutako dirua.

    Baserria birgaitzen lagundu zuen Orkea bioarkitektura enpresak halaxe azaltzen du proiektua bere web orrian[4]: Baserria malda handiko eremuan kokatuta dago, topografia honek baserriaren forma baldintzatzen du. Gure lana baserriaren gorputz nagusiaren egituraren birgaitze lanetara eta estalki berriaren eraikuntzara mugatu da. Lan hauek autoeraikuntza eta bioeraikuntza irizpideak erabiliz egin dira. Baserriaren jatorrizko izaera errespetatzea izan da helburuetako bat, egurrezko elementu originalak berrerabili dira eta egur pieza berriak ordezkatzen zituzten pieza zaharren lekuan jarri dira.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (62. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (247 orrialdea)
    3. "...caserías de Lizaryturri y Alzaoleaga mayor que son a ella anejas" (ACSAP-SSAKA, Astigarragako Agustinak 1691/05/12). (KONTUZ! Data hau ez omen dago ondo).
    4. Azoleaga baserriaren birgaitzea Soraluzen, Gipuzkoa. www.oreka.com.es