Egotza-etxetxo baserria (eu)

    Sorapediatik
    Egotza-etxetxo/ Urramendi
    Egotza-etxetxo baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Egotza-etxetxo
    Bailara Txurruka
    Altuera 230 m
    Hedadura 7 Ha
    Kaletik 4 km


    Bertako familia

    Anduagatarrak.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    1740. urtean Juan Antonio de Bagozcoitia y Argárate zen jabea, bai Egotza baserriarena zein Egotza-etxetxoarena.

    Egotza-etxetxo hau Egoza-etxeberria izenarekin agertzen da. Itxura denez, garai hartan egin berria zen, eta benetako izena Urramendi omen zuen.

    1787 urtean José de Argaratek Udalari eskatu zion Egotza-etxetxo baserria eta bere errota suteen aurkako ermandadean[3] sartzeko[4].

    1853.ean Agustin Larreategui zen Egotza-etxetxoko maizterra. Urte hartako udan egundoko txingorrada izan zen, batez ere Txurruka bailarako lurrak kaltetu zituena. Gipuzkoako Aldundiak 1.500 erreal koarto bidali zion Soraluzeko Udalari kaltetuen artean banatzeko, eta Agustin Larreateguiri 107 erreal koarto eman zizkion.

    Anduagatarrak XIX mendearen bigarren zatian etorri ziren Egotza-etxetxora bizi izatera.


    Erreferentziak

    1. Soraluzeko baserriak. (56. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (247 orrialdea)
    3. Hermandad de casas jermadas.
    4. (Soraluzeko Udal Artxibategia 1787/06/17).