San Ignazio ermita (eu)
San Ignazio ermita | |
---|---|
Estiloa | |
Mendea | XX |
Kokapena | Txurruka bailara |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
San Ignazio Txurruka auzoan dagoen ermita bakarra da.
Herriko ermitarik berriena da, 1957an auzolanean eraikitakoa da. Txurrukako auzotarren artean egin zuten, beste auzoetan bezela, Txurrukan ere, erreferentzia izango zen ermita izan nahi zutelako.
Txurruka baserriko Jose Aizpiri Arrieta baserritarrak osatu zuen baserritar talde batek egin zuen ermita eta 205.571 pezetako aurrekontua izan zuen. Gainera ermitari atxikita, pelotan egiteko frontoi txiki bat ere eraiki zuten.
1984 urtetik, Txurruka-tarren armarriaren irudi bat dago ermita barruan jarrita, Campo Rey-ko Santiago de Churruca kondeak oparitutakoa, bere aitak, Aycicena-ko Alfonso de Churruca markesak (Txurruka baserrian jaiotakoa), emandako hitza betez.
Aintzineko garaian auzoan beste ermita bat izan zenaren zurrumurruak ere jasotzen ditu Ramiro Larrañagak Soraluze-Placencia de las Armas liburuan. Hala dio berak jasotako testigantza bitxi batek: garai baten izan zuten ermita baina galdu egin zuten beronek zeukan irudia aldatu zutenean… hirugiharrea jarrita.
Artelanak
San Ignazio irudia, modernoa.