Indalecio Ojanguren funtsa (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:53, 2 martxoa 2025
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Indalecio Ojanguren Egoabitzako gailurrean (1943)


    Izenburua Indalecio Ojanguren-en funtsa
    Tokia Soraluze
    Data 1915-1958
    Argazkilaria/k Indalecio Ojanguren Arrillaga (1887-1952)


    Indalecio Ojangurenen argazkiak ikusteko, sakatu hemen.
    Indalecio Ojangurenen erreportaiak ikusteko, sakatu hemen.


    Azalpena

    Indalecio Ojangurenen bilduma Tolosako artxibategian (Xabier Eskisabel 2009)

    Indalecio Ojanguren-ek[1], bere mendizaletasuna eta Euskal Herriarekiko atxikimenduak bultzatuta, XX. mende hasierako Euskal Herriaren argazki bilduma handi bat biltzeari ekin zion. Bere argazkietako gai nagusiak mendiak eta orduko gizartea osatzen zuten herritarrak dira, horren bitartez, balio etnografiko itzela duen bilduma osatu zuelarik.

    1966an, Aldundiak bere gain hartu zuen Indalecio Ojangurenen argazki artxiboa, 8.259 negatibok osatua. Berak orduan esan zuenez: Nik egin dudana egiteko fedea izan behar da, eta gero Euskalerria maitatu.

    Fondo hau Tolosan gordetzen da, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean[2].

    Gerora, argazki hauek mikrofilmatu eta digitalizatu zituzten. Argazkiak ikusgai daude Aldundia beraren Interneteko gureGipuzkoa webgunean.

    Beste bildumak

    Funtsa honetaz gain, Eibarren badaude beste bilduma batzuk. Esate baterako, Eibarko Udalak zein Club Deportivo Eibarrés-ek hainbat argazki gordetzen dute.

    Eta familiak ere, maleta batean, gehien bat familiaren argazkiak.

    Mendeurrena ospatzeko, familia dituen argazkiekin Club Deportivo Eibarrés-ek erakusketa[3] antolatu zuen 2025. urtean, Indalecio Ojanguren 1887-1972.


    Ikuspegi orokorrak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kaleak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Deba ibaia

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Santa Maria la Real

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Baserriak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Ezoziako santutegia

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Ermitak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Munetako Haitza

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak