Santa Barbara erretaula (eu)
Santa Barbara erretaula | |
---|---|
Estiloa | Neoplatereskoa |
Mendea | XX |
Kokapena | Santa Maria la Real eliza |
Mota | Eskultura |
Azalpena eta historia
Aurretik ere Soraluzek bere omenezko kofradia izan zuen. 1746.eko urtarrilak 19an Gremioen Batzar Orokorra bildu zen eta, Manuel Echevarriak proposatuta, Santa Barbararen kofradia sortu zuten. Urteekin desagertu zen.
Sasoi batean, Soraluze parrokiaren sakristia Berri Ona edo Ebanjelioaren aldeko bigarren kaperan zegoen (hau da, aldareari begira eskumaldean).
1950. hamarkadan, parrokiak Soraluce zinema eraiki zuen elizaren alboan, eta azpian sakristia berria jarri.
Hutsik geratu zen kaperan 1953 urtean SAPAk (Sociedad Anónima Placencia de las Armas) enpresak erretaula ordaindu zuen, Santa Barbarari eskainia: Santa Barbara, besteak beste, artilleroen patroia da.
Bai erretaula zein irudia José Díaz Bueno eskultoreak egin zituen[1]. Hiru hilabete eman zituen erretaula lantzen, eta beste honenbeste erabili zituen irudiarekin.
Eliza zaharberritzerakoan, erretaula kendu eta biltegia eta komunak jarri zituzten.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- ↑ José Díaz Bueno (1895-1979). Madrilen jaioa, Donostian bizi eta hil zen. Bereak dira, besteak beste, Donostian dagoen Maria Cristina erreginaren irudia, eta Madrilgo Erretiro lorategiko Alfonso XIIrena.