Soraluze mapetan (eu)
Hasierako urteak
1400 urtearen inguruan Johannes Guttenberg-ek inprenta asmatu zuen. Irakurtzeko liburuak bakarrik ez, aurki atlasak inprimatzen hasi ziren, interes handia zegoelako eta saltzeko errezagoak zirelako, hizkuntzen menpe ez zeuden eta.
Garai hartan Soraluze herri txikia zen, eta ez oso nabarmena. Aurreneko aldiz XVI mende bukaeran agertu zen, eskualde mapetan (Gipuzkoakoak).
Hurrengo mende erdian Kantauri inguruko mapetan ere agertu zen, hasieran gainontzeko herrien parte baina 1634 urtean modu nabarmenagoan.
Urtea | Izenburua | Egilea | Hiria |
---|---|---|---|
1578 | Nova et Exactissima Descriptio Nobilis Provinciae Guipuscouae | Gerard de Jode | Amberes |
1584 | Gvipuscoae regionis typvs | Abraham Ortelius | Amberes |
1606 | Legionis, Biscaiae et Guipiscoae Typus | Jodocus Hondius | Amsterdam |
1607 | Varduloru five Guipuscoae regionis typus | Gerard Mercator | Amsterdam |
1616 | Descriptio Biscaiae et Guipuscoae in Hispania | Petrus Bertius | Amsterdam |
1618 | Description de Biscaye et Guipiscoa en Espagne | Petrus Bertius | Paris |
1619 | Biscaia et Legio | Jodocus Hondius | Amsterdam |
1628 | Biscaia, Guipiscoa, Navarra & Asturias de Santillana | Henricus Hondius | Amsterdam |
Gero eta ospe gehiago
Soraluzerek gero eta ospe handiago zuenez, XVII mendearen bigarren erdian mapetan ere nabarmentzen hasi zen, eta Espainiako zein Europako mapetan agertzen zen.
Urtea | Izenburua | Egilea | Hiria |
---|---|---|---|
1634 | Biscaia et Gvipvscoa Cantabriae veteris pars | Johannes Janssonius | Amsterdam |
1638 | Nova et accurata Tabula Hispaniae | Nicolaus Visscher | Amsterdam |
1656 | Regnorum Hispaniae et Portugalliae Tabella Geographica | Matthäus Seutter | Ausburgo |
1658 | Carte Generale d'Espagne et de tous les Royaumes | Nicolas Sanson | Paris |
1669 | Totius Europae Nova Et Exacta Tabula | Willem Blaeu | Erroma |
1692 | Parte occidentale dell'Europa | Vincenzo Coronelli | Venezia |
Urrezko garaia
XVIII mendea urrezko garaia izan zen. Europako mapetan agertzeaz gain, Espainiako mapetan nabarmentzen zen, eta zer esanik ez Kantauri inguruko mapetan. Eta Mafra monastegian mapamundia gordetzen da, Soraluze agertzen dela. Aro honetakoa da Joseph Lamot ospetsuak egindako Soraluzeko mapa eta grabatua.
Gainbehera
XIX mendean Soraluzeren garrantzia asko erortzen da, eta mapetan ere agertzen da. Eurpoako mapetatik fesagertzen da, Espainikao mapeetatik ere, Kantari mpapeetatik ere... Euskal herriko zein Gipuzkoako mapetan bakarrik agertzen da, eta ez modu nabarmenean gainera.
Urtea | Izenburua | Egilea | Hiria |
---|---|---|---|
1818 | Mapa de la provincia de Guipuzcoa | José López | Madril |
1845 | Carte Geographique de Navarre, Alava, Guipuzcoa et Biscaye | José de Rebolledo | Madril |
1846 | Provincias de Álava, Guipúzcoa y Vizcaya | R. Alabern eta E. Mabon | Bartzelona |
1925 | Sevillako Espainiaren plaza | Enrique Orce | Sevilla |
[Kategoria: Mapak]