«Komunikabideak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
24. lerroa: | 24. lerroa: | ||
Sare honek bi ardatz zituen, hegoalde-iparraldekoa eta mendebalde-ekialdekoa. Lehenak, Deba arroaren bidez Gasteiz itsasoarekin lotzen zuen. Bergara eta Osintxu bidez Soraluzera heltzen zen Deba ibaiaren ertzetik, eta hemendik Elgoibarrera, baina Ezozia eta San Rokeera igotzen, altura hartzeko eta Maltzagako labarrak saihesteko. | Sare honek bi ardatz zituen, hegoalde-iparraldekoa eta mendebalde-ekialdekoa. Lehenak, Deba arroaren bidez Gasteiz itsasoarekin lotzen zuen. Bergara eta Osintxu bidez Soraluzera heltzen zen Deba ibaiaren ertzetik, eta hemendik Elgoibarrera, baina Ezozia eta San Rokeera igotzen, altura hartzeko eta Maltzagako labarrak saihesteko. | ||
Bigarren ardatza mendebalde-ekialdekoa zen; aurrekoak baino garraio gutxiago zuen, distantzia luzeetan (Bilbao-Donostia, esateko) itsasotik azkarrago zelako. Eibartik Azitainera Ego ibaiaren | Bigarren ardatza mendebalde-ekialdekoa zen; aurrekoak baino garraio gutxiago zuen, distantzia luzeetan (Bilbao-Donostia, esateko) itsasotik azkarrago zelako. Eibartik Azitainera Ego ibaiaren ondotik egin eta gero, Azitainetik gora egiten zuen, Irureraino. Arrazoia aurrekoaren berbera zen, Maltzagako labarrak saihestea. Iruretik Soraluzera jaiesten zen, bidea Zabale, Sagar-erreka eta San Martzialetik pasatzen zela. Soraluzen ibaia zeharkatu eta San Andresetik eta Askabeititik Mendigainera heltzen zen. Altura galdu bage Irukurutzeraraino egiten zuen eta handik Azkoitiaraino jeisten zen, gero Azpeitia, Zestoa... | ||
Sare honek herriaren kokapena baldintzatu zuen: bidegurutzean bertan, Deba ibaiaren ibiaren ondoan. Eta beste eraikin zahar asko, gaur egun mendi eta bailaretan sakabanatuta agertzen direla, aspaldiko errege bideen errzetan eraikk ziren: [[Arregia jauregia (eu)|Arregia dorretxea]], Atxuriko etxea, [[Espilla baserria (eu)|Espilla]] baserria, [[Irure Hamengua baserria (eu)|Irure zaharra edo Hamengoa]], [[Irure Handikoa baserria (eu)|Irure Handikoa]]... | |||
Eta gauza bera gertatu zen herriko ermita gehienekin, errege bide ertzetan kokatuta zeudela: [[Ezoziako santutegia (eu)|Ezoziako santutegia]], [[Santa Cruz ermita (eu)|Santa Cruz ermita]], [[Maala ermita (eu)|Maala ermita]], Irureko [[San Esteban ermita (eu)|San Esteban]], Zabaleko [[Santa Ageda ermita (eu)|Santa Ageda]], [[Ernizketa baserria (eu)|Ernizketako]] [[San Martzial ermita (eu)|San Martzial]] eta [[San Andres ermita (eu)|San Andres]] ermitak. | |||
Errege bide hauek ehunka eta mila urtetan erabili izan ziren, ''Bergaratik Eibarrera eta Altzolako portura'' errepide berria egin zuten arte. Ondorioz, bidariek eta garraiolariek aurreko errege bide zaharrak erabiltzeari utzi zieten, eta baserritarren erabilgarri geratu ziren, 1970 hamarkada arte behintzat. Orduan mendiko errepide berriak egin ziren, kotxe, ranrober eta kamioiendako, eta bide zaharrak, nahiz eta baten batzuk eusten saiatu, sasiek jan egin dituzte. | |||
160. lerroa: | 88. lerroa: | ||
|zoom = 14 | height = 900 | type = earth | |zoom = 14 | height = 900 | type = earth | ||
}} | }} | ||
==XVIII mendeko errepide berria== | ==XVIII mendeko errepide berria== |
22:44, 23 abuztua 2019(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Erromatar garaiko balizko galtzada
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Hasiera batean erromatar aztarnak ager vasconum[1] delakoan agertu baziren, gero euskal itsasertzekoak aurkitu zituzten: Forua, Tritium Tiboricum, Menosca, Oiarso…
XX mendean saltus vascomun[2]) lurretan hasi dira aztarnak agertzen, batez ere Oiarso aldean eta Deba arroan (Arrasate, Soraluze, Mutriku).
Tartean agertu diren erromatar aztarna hauek kontutan hartuta, oso litekeena da bigarren mailako galtzada izatea Tritium Tiboricum (Astigarribia, Mutriku) ab Asturica Burdigalam galtzada nagusiarekin lotzeko, Kantauri isurialdeko beste hainbat tokitan gertatzen den moduan. Deba arroan Veleiatik etorrita Kurzetatik sartuko zen, edo Suessatio (Arkaia) edo Mariturri-tik hasita Arlabanetik. Bi kasuetan, erromatar bidea Soraluzetik pasatuko zen, bai ala bai: ibaiaren ezkerraldetik iritsiko zen, gaur egunean zubi nagusia dagoen tokiraino, eta bertan ibaia zeharkatu eta Debaren eskumaldetik, poliki poliki gora igotzen zen Maltzagako labarrak saihesteko; azkenean, Elgoibar aldera jaitsiko zen.
Bide hau ez zuten erromatarrek asmatuko; bidea aurretik izango zen, eta erromatarrek zabaldu eta egonkortu egingo zuten.
Balizko bide honen aztarnarik ez da oraindik agertu…
…baina kontutan hartzen badira Deba arroko erromatar aztarnak, eta Kortazarreko Haitzak oso leku aproposa dela inguruak zelatatzeko, aukera honek kontutan hartzekoa dela ematen du.
Aintzinako sarea
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
XVIII mende bukaeran Maltzagako lotunea zabaldu arte, bide sarea erromatarren garaitik edota aurretik antolatuta egongo zen, ezzen asko aldatu. Eta Soraluze zen ingurutako komunikabide gune garrantzitsuena.
Sare honek bi ardatz zituen, hegoalde-iparraldekoa eta mendebalde-ekialdekoa. Lehenak, Deba arroaren bidez Gasteiz itsasoarekin lotzen zuen. Bergara eta Osintxu bidez Soraluzera heltzen zen Deba ibaiaren ertzetik, eta hemendik Elgoibarrera, baina Ezozia eta San Rokeera igotzen, altura hartzeko eta Maltzagako labarrak saihesteko.
Bigarren ardatza mendebalde-ekialdekoa zen; aurrekoak baino garraio gutxiago zuen, distantzia luzeetan (Bilbao-Donostia, esateko) itsasotik azkarrago zelako. Eibartik Azitainera Ego ibaiaren ondotik egin eta gero, Azitainetik gora egiten zuen, Irureraino. Arrazoia aurrekoaren berbera zen, Maltzagako labarrak saihestea. Iruretik Soraluzera jaiesten zen, bidea Zabale, Sagar-erreka eta San Martzialetik pasatzen zela. Soraluzen ibaia zeharkatu eta San Andresetik eta Askabeititik Mendigainera heltzen zen. Altura galdu bage Irukurutzeraraino egiten zuen eta handik Azkoitiaraino jeisten zen, gero Azpeitia, Zestoa...
Sare honek herriaren kokapena baldintzatu zuen: bidegurutzean bertan, Deba ibaiaren ibiaren ondoan. Eta beste eraikin zahar asko, gaur egun mendi eta bailaretan sakabanatuta agertzen direla, aspaldiko errege bideen errzetan eraikk ziren: Arregia dorretxea, Atxuriko etxea, Espilla baserria, Irure zaharra edo Hamengoa, Irure Handikoa...
Eta gauza bera gertatu zen herriko ermita gehienekin, errege bide ertzetan kokatuta zeudela: Ezoziako santutegia, Santa Cruz ermita, Maala ermita, Irureko San Esteban, Zabaleko Santa Ageda, Ernizketako San Martzial eta San Andres ermitak.
Errege bide hauek ehunka eta mila urtetan erabili izan ziren, Bergaratik Eibarrera eta Altzolako portura errepide berria egin zuten arte. Ondorioz, bidariek eta garraiolariek aurreko errege bide zaharrak erabiltzeari utzi zieten, eta baserritarren erabilgarri geratu ziren, 1970 hamarkada arte behintzat. Orduan mendiko errepide berriak egin ziren, kotxe, ranrober eta kamioiendako, eta bide zaharrak, nahiz eta baten batzuk eusten saiatu, sasiek jan egin dituzte.
XVIII mendeko errepide berria
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Trenbidea
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Saihesbidea
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Autobidea
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Deba bailarako tranbia
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
2000 urteko hamarkadan Eusko Jaurlaritzak Eskoriatza eta Maltzaga lotuko zituen tranbiaren proiektua bultzatu zuen. Tranbia berri honen laugarren fasea (Bergara-Maltzaga) Soraluzetik pasako zen.
Proiektua 2005 urtean aurkeztu zen Debagoieneko herritan, baina gobernuaren aldaketa batetik, eta udalek jarritako alegazioak bestetik, azkenean bertan behera geratu zen.