Arkitektura erlijiosoa (eu)

    Sorapediatik

    Soraluzen 17 erakin erlijioso izan dira gutxienez: parrokia bera, hiru serorategi edota komentu, lau ospitale-kapera, kanposantua bere kaperarekin, Ezoziako santutegia eta zazpi ermita.

    Herri kaskoarenak

    Soraluzeko herri kaskoan eraikin erlijioso zaharrena parrokia da, hiribildua sortu zutenean aipatzen da eta.

    Bi ermita ere aipatu izan dira. Bata San Salvador edo Espiritu Santua, 1.834ko ufalak eraman zuena. Eta Maala bestea, inoiz eraiki gabekoa.

    Honetaz gain, Santa Ana komentua egon izan da. Aurretik serorak Errukia izeneko serorategian egon ziren, eta handik Ormaetxea dorretxera pasa.

    Eta ez da ahaztu behar Babesetxe-Ospitalak, bere kapera izan dute eta.

    Izena Irudia Mota Aipamena Egoera Beste izenak
    Santa Maria la Real Santa Maria la Real parrokia. Eliza eta elizataria.jpg Parrokia 1267 Zutik Nuestra Señora de la Asunción
    Abadetxeko kapera Abadetxea. Kapera.jpg Kapera 1980 Zutik Beheko kapera
    San Salvador Olabarrena. Presa (Florencio Josep Lamot 1753).png Ermita 1545 1834an ufalak eruanda Espiritu Santua
    Humilladeroa
    Maala Errekalde kalea. Gurutzea.jpg Ermita 1625 Inoiz bukatu gabe Santa Maria Magdalena
    Errukia Atxuri kalea. 9. zenbakia (Google 2013).jpg Serorategia 1531 Etxea zutik
    1.584 urtean lagata
    La Piedad
    Ormaetxea Ormaetxea jauregia. Ikuspegi orokorra (Juan Carlos Astiazarán 2017).jpg Komentua 1584 Etxea zutik
    1650 urtean lagata
    Santa Ana Santa Ana komentua. Arku barik 02 (1977).jpg Komentua 1650 1975ean botata Ama Agustinak
    Errabaleko ospitaleko kapera Errabaleko ospitalea (Google 2013).jpg Kapera 1517 Etxea zutik
    1695 urtean lagata
    Hirutasun Santuko Ospitala
    Errekaldeko ospitaleko kapera Errekaldeko ospitalea (Google 2013).jpg Kapera 1695 Etxea zutik
    1759 urtean lagata
    Erruki-Ospitalea / Hospital de la Misericordia
    Madalena / La Magdalena
    Hirutasun Santua / La Santísima Trinidad
    Babesetxe-ospitaleko kapera Ospital zaharra. Ikuspegi orokorra 02 (Indalecio Ojanguren).jpg Kapera 1896 1978an botata Mesedetako Andramaria
    Ama Mesedetakoa
    Zaharren egoitzako kapera 16 Ospittala. Orain (Kontrargi 2018).jpg Kapera 1978 2007an desakralizatua
    (Jangela moduan erabilia)
    Mesedetako Andramaria
    Ama Mesedetakoa
    Kanposantua Kanposantua. Kaperaren sarrera (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg Kapera 1858 Zutik


    Bailaretakoak

    Bailara bakoitzak bere ermita dauka, batzuk oso zaharrak (Irureko San Esteban) eta azkena 1.957 urtekoa (Txurrukako San Ignazio).

    Gainera, bi baserrik beren ermitak dituzte: San Martzial eta Santa Ageda.

    Ermita guztiek zutik diraute.

    Izena Irudia Mota Bailara Aipamena Beste izenak
    Ezoziako santutegia Ezoziako santutegia. Ikuspegi orokorra 4.jpg Santutegia Ezozia 1541
    San Roke ermita San Roke ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Ermita Ezozia 1518 Santa Cruz
    San Andres ermita San Andres ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Ermita San Andres 1584
    San Ignazio ermita San Ignacio ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Ermita Txurruka 1957
    San Esteban ermita San Esteban ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg Ermita Irure 1415
    San Martzial ermita San Martzial ermita. Ikuspegi orokorra 05.jpg Ermita Irure 1625 San Emeterio eta San Zeledonio
    Santa Ageda ermita Santa Ageda ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Gure Gipuzkoa).jpg Ermita Irure


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Erreferentziak