Urteurrenak. Urria (eu)
- Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
1 | 1823 urtean, Veracruzeko El censor aldizkariaren arabera Placencia jeneral liberala Oloruen (Biarno) zegoen, Espainiara sartzeko prest. Espainiako independentzia gerran aritu ondoren, 1820 urtean Placencia jeneralak Cadizko Konstituzio liberala berrezartzen lagundu zuen. Hiru urte geroago, absolutismoaren garaipenaz, erbesteratu zen. 1830 urtean, aldiz, azkenean ez zen Espainaratu, Torrijos jeneralaren altzamentuak porrot egin zuelako. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
1 | 1889 urtean Justo Iriondo, Sanson, Soraluzeko Euscalduna fusil fabrikan sartu zen, gerora The Placencia de las Armas Company Limited eta SAPA izan zena. 1863 urtean Ziortzan (Bizkaia) jaioa eta Elgoibarreko Sansongua baserrian hazitakoa, handik etorri zitzaion izengoitia: ""Sanson"". Zurgina zen ofizioz, indar handikoa eta abilezia bereziko gizona, batez ere bolumen eta pisu handiko (kanoi eta makinak) ondasunak manipulatu eta garraiatzeko. Izaera gogorrekoa, pioien maixuari dagokion indarrez agintzen zion sei peoiko talde bati. Herriaren etorriak laster jarri zien izena: Sanson eta sei filistiarrak. 1944.ko otsailak 29an erretiroa hartu zuen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
1 | 1902 urtean Rafael Hernández Francés Segoviako Setio-artilleria Errejimentuan bolondres sartu zen, hamazazpi urte zituela. Karrera militarra egin ostean, 1920 urtean The Placencia de las Armas Company Limited enpresan hasi zen, zuzendariorde. 1928 urtean zuzendari, gerra garaian kendu zuten, Vickers 40/40 kainoiek izandako akatsak zirela eta. Gerra ostean zuzendari berrizendatu zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
2 | 1977 urtean, Los dólmenes de Atxolin, en peligro. Placencia debe seguir el ejemplo izeneko artikulua agertu zen Donostiako La Voz de España egunkarian. Bi jarrera kontrajartzen zituen, Soraluzekoa (Atxolin pinuz betetzen) eta Oiartzungoa (piniak botatzen megalitoak gordetzeko). Artikulua laguntzen duen argazkia, "Atxolineko trikuharri monumentala", ustezko trikuharria da, Aranzadikoek sumendiko tximinia dela egiaztatu dutena. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
2 | 1981 urtean, eta frankismoko legeak atzean lagata, ikastolak parrokiaren babesa utzi zuen. Nuestra Señora de la Asunción-Soraluzeko Ametsa izen berria hartu zuen, titular bezala berriro Sociedad Cultural Recreativa Soraluzeko Ametsa eta Jesus Txurruka Olabarria, elkarteko lehendakaria. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
3 | 1979 urtean Aritz Laskurain pelotari soraluzetarra jaio zen. Hamabi urtetan (2002-2014) profesionala izan ostean, erretiroa hartu zuen osasun arazoak zirela eta. Gaur egun terapeuta da, eta gabinetea du Soraluzen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
4 | 1740 urtean hil zen Francisca Placencia Yssa, Soraluzeko agirietan agertzen den lehen Placenciatarra. Beste herrietako agirietan XVI mendetatik topa daitezke (seguru aski Soraluzetik joandakoek abizen berria hartuko zuten, edo emango zieten: de Placencia), baina Francisca ezkondu arte (1725 urtean, Joseph Echaniz Badiola jaunarekin) ez zen Soraluzen halako abizenik agertu. Aurki (1729 baino lehen) Francisca eta Joseph Elosua aldera joan ziren, eta Francisca Azkoitian hil zen, 1740 urtean. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
4 | 1918ko urriak 4an gripe pandemiak goia jo zuen Soraluzen, bost lagun hil zituen eta. Guztira 36 pertsona hil zituen, horietatik 24 13 egunetan. Ordutik etorriko da esaera zaharra: Soraluzen, hil-kanpaiak jotzen duenean, ez du behin bakarrik jotzen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
4 | 1922 urtean jaio zen Aurea Etxaniz Beitia, raketista profesionala. Pilotan gaztetatik nabarmendu ostean, gerra ostean Espainiako hainbat frontoietan aritu zen: Sabadell, Logroño, Las Palmas de Gran Canaria, Santa Cruz de Tenerife... 1948 urtean erretiratu eta ezkondu zen. Gizonak eta biok Venezuelara joan ziren, eta bertan hil zen 2019 urtean. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
7 | 1929 urtean SECN enpresak ibilgailu industrialak ekoizteko baimena lortu zuen. Motorrak Soraluzeko The Placencia de las Armas Company Limited-ek egin zituen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
7 | 1936 urtean José Sirvent Dargent SAPAko injeniariak Bilbotik ihes egin zuen, Escort destruktore ingelesean. Gerra garaian zuzendari izendatu zuten, baina ahal izan zuenean hanka egin zuen. Gerra ostean Espainiako Instituto Nacional de Industriaren (INI) sortzaile eta zuzendaria izan zen.
| |
10 | 1937 urtean Serafin Achotegiren gorpua aurkitu zuten, Arraten lurperatuta. Círculo Carlista-ren lehendakaria zela,, gerra hasieran atxilotu eta Arratera eraman zuten preso. Eibarko bonbardaketa zela eta abuztuaren 29ko zauritu zuten; hurrengo egunean Soraluzera eraman behar zutela eta bidean erahil zuten. 1937an gorpua herrira ekarri zuten eta Arraten gurutzea jarri zuten, idazki honekin (erderaz): Jaungoikoa eta Espainiagatik. Hemen Soraluzeko Serafin Achotegui Urrestieta erail zuten saldo marxista-banatzaileek, 38 urte zituela. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
12 | Egun honetan, Pilar eguna, abuztuak 16an parrokiara ekarritako San Roke Txiki irudia bere ermitara itzultzen da, prozesioan. Prozesioan San Rokeren alabantzak abesten dira. Ermitan meza entzun ondoren, abadea eta etorleak kanpora irten eta Aita Gurea errezatzen dute, izurriteaz hildakoen animen alde; ostean Udalak txorizo ogitartekoak eta ardoa banatzen ditu. Garai batean Pilarika egunak udako bukaera markatzen zuen, mendira egunpasa joateko azken eguna izaten zelako. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
12 | 1868 urtean, orduko gobernu iraultzaileak Josuren Lagundia deusezteko agindu zuen. Sasoi hartan Soraluzeko 30 josulagun baino gehiago ziren (Espainiako 40 jesuitetatik bat soraluzetarra zen), tartean Ramon de Gorosta ezaguna. Agian horregatik bi egoitza bakarrik antolatu zituzten, isilpekoak biak: Loiolako zaharra eta Soraluzeko berria. Azken egoitza honek hamar bat urte iraun zuen; egoera josulagunen alde jarri zenean itxi zuten, beharrezkoa ez zelako. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
13 | 1919 urtean Aita Donostia (José Gonzalo Zulaica) Soraluzeko Fermina Trebiño-rekin egon zen, eta bi abesti zahar jaso zituen: Peru, ekarzazu eta Hiru errege datoz. Bi abestiak bere Cancionero Vascon (1922) argitaratu zituen, Soraluzen jasotako beste bi abestirekin: Bi eta iru bider eta Hor goian etxia. | |
13 | 1941 urtean Regina Lete Landa, Sor Isabel, Eibarren hil zen. Osintxun jaio (1913/09/07) baina Soraluzen hazi zen. Mertzedaria sartu zen, eta hainbat ospitaletan aritu zen. Eibarko Tuberkulosi kontrako San Andres Sendategian, gaixoekin buru-belarri ari zela, kutsatu egin zen santu-hotsean hil. 1969 urtean Alberto Barrios fraide klaretarrak bere bizitza jaso zuen, La alegría de una entrega liburuan. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
13 | 2013 urtean Francisco aitasantuak Aureliano anaia marista (Torralba del Río, Nafarroa, 1908 - Badajoz, 1936) beato egin zuen. Pedro Ortigosa Oráa jaioa, maristetan sartu eta gero, 1913an Soraluzeko ikastetxean hasi zen, irakasle eta sukaldari batera. Euskal Herriko hainbat ikastetxean aritu ondoren, 1935 urtean Badajozera bidali zuten. Gerra hasi zenean miliziano batzuek preso hartu eta erail zuten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
14 | 1936 urtean, Miguel Larrañaga Madina alkatea kexu agertu zen Fronte Popularreko "elementuek" hanka egin baino lehen SAPAn egindako triskantzaz: makina asko hondatu zituztelako, fabrika betiko ixtekotan zela. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
14 | 1953an XX mendeko ufal handiena gertatu zen. Soraluzeko inguruan 24 ordutan metro koadroko 200 litrotik gora bota zuen, eta beste tokietan hori baino gehiago ere. Guztira 27 hildako izan ziren (Soraluzen bat ere ez). Kalte ekonomikoak ere oso altuak izan ziren, Gipuzkoan bakarrik orduko 1.000 miloi pezeta. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
14 | Bi urteko ibilbidearen ostean, 2011a Oreka Art arte galeria betiko itxi zen. Hobetamar hilabetetan 25 erakusketa antolatu zituen. Azkena Sara Beiztegi azkoitiarrarena izan zen. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
15 | 1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. Guvantesen hiztegian 1802 urtean jasotzen denez: Hiribildu hau Gaztelako errege Alonso XI jaunaren aginduz 1337an sortu zen, Soralucen bizi ziren Markinako gizonek, garai hartan bailarako izena, eta Herlaibia-ko tokian bizi zirenek herri hau sortzeko, Placencia izendatuz, eta hesitzeko eta eliza bertan egiteko: Logroñoko forua eman zien biztanleei, eta herriari behar zituen mugak. Eta hau dena Algeciraseko errealean 1281 aroan, 1343 urteko urriak 15ean emandako pribilegioz, Gipuzkoan merino nagusia Beltran Velez de Guevara zela, probintziako jendeez errege zerbitzuan zela aipatutako plazaren setioan. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
15 | 2018 urtean Soraluzeko Udalak Mendigaineko Mando-iturri izeneko lursaila erostea erabaki zuen, 7.354 eurotan. Lursaila Muskiritsu mendilerroan dago, iturriaren gainean, eta 20.430 m2-ko azalera dauka. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
16 | 1517
| |
16 | 1860
| |
17 | 1820
| |
18 | 2018
| |
19 | 1860
| |
19 | 1911
| |
22 | 1831
| |
23 | 1598 1598ko izurritea. Testamentuak (eu) 1598ko izurritea. Kasuak (eu)
| |
23 | 1834
| |
24 | 1889
| |
24 | 1944
| |
25 | 1956
| |
26 | 1930
| |
26 | 1936
| |
28 | 1936
| |
28 | 2017
| |
30 | 1997
|