Ibilbide honek Soraluzen geratu diren armagintzaren aztarnak erakusten ditu.
Ibilbidea bikoitza da: zubi nagusitik irtenda, alde batetik Olearaino doa (900 bat metro) eta bestetik Mutxaneko olara (1.900 bat metro). Bi zatiak osagarriak dira, eta nahi bada batera egin daitezke.
Mapa kargatzen...
{"type":"ROADMAP","minzoom":false,"maxzoom":false,"types":["ROADMAP","SATELLITE","HYBRID","TERRAIN"],"mappingservice":"googlemaps3","width":"auto","height":"600px","centre":{"text":"","title":"","link":"","lat":43.17445,"lon":-2.417744,"icon":""},"title":"","label":"","icon":"","lines":[{"text":"\u003Cb\u003E\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EZubi nagusitik\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E\u003C/b\u003E\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EOleako anteparara\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Zubi nagusitik\n","link":"","strokeColor":"cyan","strokeOpacity":"1","strokeWeight":"4","pos":[{"lat":43.17411,"lon":-2.413758},{"lat":43.174236,"lon":-2.413201},{"lat":43.174927,"lon":-2.413428},{"lat":43.175208,"lon":-2.413437},{"lat":43.175206,"lon":-2.413571},{"lat":43.175212,"lon":-2.413283},{"lat":43.174894,"lon":-2.413166},{"lat":43.174521,"lon":-2.412948},{"lat":43.174755,"lon":-2.412995},{"lat":43.174793,"lon":-2.412718},{"lat":43.174664,"lon":-2.412616},{"lat":43.174683,"lon":-2.412469},{"lat":43.175108,"lon":-2.412496},{"lat":43.175204,"lon":-2.412237},{"lat":43.174265,"lon":-2.411789},{"lat":43.173717,"lon":-2.411735},{"lat":43.173048,"lon":-2.411145},{"lat":43.172845,"lon":-2.410641},{"lat":43.172567,"lon":-2.409187},{"lat":43.172238,"lon":-2.408597}]},{"text":"\u003Cb\u003E\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EZubi nagusitik\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E\u003C/b\u003E\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EMutxaneko putzura\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Zubi nagusitik\n","link":"","strokeColor":"yellow","strokeOpacity":"1","strokeWeight":"4","pos":[{"lat":43.17411,"lon":-2.413758},{"lat":43.174001,"lon":-2.414067},{"lat":43.174956,"lon":-2.414689},{"lat":43.176036,"lon":-2.414585},{"lat":43.176591,"lon":-2.414928},{"lat":43.177064,"lon":-2.415604},{"lat":43.177375,"lon":-2.417935},{"lat":43.177886,"lon":-2.41945},{"lat":43.17798,"lon":-2.420164},{"lat":43.17798,"lon":-2.420164},{"lat":43.177769,"lon":-2.4204},{"lat":43.177473,"lon":-2.420421},{"lat":43.177012,"lon":-2.42022},{"lat":43.176701,"lon":-2.420333},{"lat":43.176464,"lon":-2.420829},{"lat":43.176227,"lon":-2.420807},{"lat":43.175959,"lon":-2.420936},{"lat":43.174733,"lon":-2.423243},{"lat":43.174549,"lon":-2.423288},{"lat":43.173919,"lon":-2.423074},{"lat":43.173366,"lon":-2.423313},{"lat":43.172544,"lon":-2.423224},{"lat":43.172331,"lon":-2.423519},{"lat":43.172304,"lon":-2.424715},{"lat":43.172452,"lon":-2.425611},{"lat":43.1723,"lon":-2.426464},{"lat":43.171885,"lon":-2.4264},{"lat":43.171693,"lon":-2.426807}]},{"text":"","title":"","link":"","strokeColor":"#FF0000","strokeOpacity":"1","strokeWeight":"2","pos":[]}],"polygons":[],"circles":[],"rectangles":[],"copycoords":false,"static":false,"visitedicon":"","wmsoverlay":false,"zoom":16,"layers":[],"controls":["pan","zoom","type","scale","streetview","rotate"],"zoomstyle":"DEFAULT","typestyle":"DEFAULT","autoinfowindows":false,"resizable":false,"kmlrezoom":false,"poi":true,"cluster":false,"clustergridsize":60,"clustermaxzoom":20,"clusterzoomonclick":true,"clusteraveragecenter":true,"clusterminsize":2,"imageoverlays":[],"kml":[],"gkml":[],"searchmarkers":"","fullscreen":false,"scrollwheelzoom":false,"locations":[{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EZubi nagusia\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Zubi nagusia\n","link":"","lat":43.17411,"lon":-2.413758,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Erregetxe_zaharra_(eu)\" title=\"Erregetxe zaharra (eu)\"\u003E Erregetxe zaharra\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Erregetxe zaharra\n","link":"","lat":43.173452,"lon":-2.413531,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Fabrika_zaharra_(eu)\" title=\"Fabrika zaharra (eu)\"\u003E Fabrika zaharra\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Fabrika zaharra\n","link":"","lat":43.174609,"lon":-2.414278,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Malmero_zentrala_(eu)\" title=\"Malmero zentrala (eu)\"\u003E Malmeroneko presa\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Malmeroneko presa\n","link":"","lat":43.175146,"lon":-2.414005,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EErregetxeko karkaba\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Erregetxeko karkaba\n","link":"","lat":43.174739,"lon":-2.413051,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Erregetxea_(eu)\" title=\"Erregetxea (eu)\"\u003E Erregetxea\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Erregetxea\n","link":"","lat":43.17505,"lon":-2.413019,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003EErregetxeko eguzki erlojua\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":"Erregetxeko eguzki erlojua\n","link":"","lat":43.174908,"lon":-2.412047,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Olea_baserria_(eu)\" title=\"Olea baserria (eu)\"\u003E Olea\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Olea\n","link":"","lat":43.172019,"lon":-2.408774,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Fabrika_berria_(eu)\" title=\"Fabrika berria (eu)\"\u003E Fabrika berria\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Fabrika berria\n","link":"","lat":43.177112,"lon":-2.415398,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Olabarrena_(eu)\" title=\"Olabarrena (eu)\"\u003E Olabarrenako presa\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Olabarrenako presa\n","link":"","lat":43.177674,"lon":-2.417725,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Olabarrena_(eu)\" title=\"Olabarrena (eu)\"\u003E Olabarrena\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Olabarrena\n","link":"","lat":43.177672,"lon":-2.418547,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Igarate_baserria_(eu)\" class=\"mw-redirect\" title=\"Igarate baserria (eu)\"\u003E Igarate\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Igarate\n","link":"","lat":43.17797,"lon":-2.420517,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Errotabarri_baserria_(eu)\" title=\"Errotabarri baserria (eu)\"\u003E Errotabarri\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Errotabarri\n","link":"","lat":43.176556,"lon":-2.420567,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Errotabarri_baserria_(eu)\" title=\"Errotabarri baserria (eu)\"\u003E Errotabarriko presa\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Errotabarriko presa\n","link":"","lat":43.175201,"lon":-2.421751,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Galtzaidukua_baserria_(eu)\" title=\"Galtzaidukua baserria (eu)\"\u003E Galtzaidukua baserria\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Galtzaidukua baserria\n","link":"","lat":43.175268,"lon":-2.421378,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Barrena_baserria_(eu)\" title=\"Barrena baserria (eu)\"\u003E Barrena\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Barrena\n","link":"","lat":43.174978,"lon":-2.421945,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Sagarraga_baserria_(eu)\" title=\"Sagarraga baserria (eu)\"\u003E Sagarraga\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Sagarraga\n","link":"","lat":43.1732,"lon":-2.4228,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/index.php?title=Ospittal_iturri_(eu)\u0026amp;action=edit\u0026amp;redlink=1\" class=\"new\" title=\"Ospittal iturri (eu) (orria ez da existitzen)\"\u003E Ospittal iturri\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Ospittal iturri\n","link":"","lat":43.172475,"lon":-2.425807,"icon":""},{"text":"\u003Cdiv class=\"mw-parser-output\"\u003E\u003Cp\u003E\u003Ca href=\"/wiki/Mutxaneko_etxe_zarra_(eu)\" title=\"Mutxaneko etxe zarra (eu)\"\u003E Mutxaneko etxe zarra\u003C/a\u003E\n\u003C/p\u003E\u003C/div\u003E","title":" Mutxaneko etxe zarra\n","link":"","lat":43.1718,"lon":-2.4261,"icon":""}]}
Lehen zatia: zubi nagusitik Olearaino
(handitzeko, sakatu gainean)
Erregetxe zaharra
(Oscar Pérez 2017)
Malmeroneko presa eta erretena
Erregetxea gaur egun
(Google 2013)
Erregetxeko eguzki erlojua
(Óscar Pérez 2016)
Oleako antepara
(J.C. Astiazarán 2018)
Hasierako puntua herriko zubi nagusia izango da. Errekan gora begiratu eta, eskumaldean, Erregetxe zaharra izan zena ikusiko dugu. Uribarri dorrea izan zena, XVI mendean Erret Lantegia izateko alokatu zuten, armak bildu eta aztertzeko, eta 1.573 urtean erosi. Hurrengo berrehun urtetan bi aldiz zabaldu behar izan zuten, baina XVIII mende bukaerako nahikoa hondatuta zegoen.
Gerora, etxebizitzak egiteko erabili bazuten ere, oraindik jatorrizko eraikinaren aztarnak ikus daitezke, errekalderako bi arku handiak, esateko.
Zubiaren beste aldetik, errekan behera, herriko polikiroldegia ikus daiteke. Bertan, 1.866 urtetik 1.975 arte, Fabrika zaharra egon zen. S.A. Euscalduna-k jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero The Placencia de las Armas Company Limited eta Sociedad Anònima Placencia de las Armas enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik kainoi fabrika izena.
Ostean, zubi nagusitik Plaza Zaharrera joango gara, Kalebarrenetik barrena, eta Batzokiaren eskumara joko dugu, erreka aldera. Gure aurrean ikusiko dugu, herriko zaharrenetakoa[1]. Bildutako ura Malmero errotara eramaten zen, aurretik burnia alntzeko, garia apurtzeko gero eta, azkenik, indarra sortzeko.
Plaza zaharretik Erregetxera igoko dugu; baina eskileretatik joan beharrean Goikokaletatik gora egingo dugu. Goikokaletan Erregetxeko karkaba ikusiko dugu ezkerraldean. Karkaba hau 1.805 urtean egin zen, Zabaleta erreka estaltzeko eta Erregetxea aurrean esparru zabala sortzeko.
Erregetxera helduta, geratzen diren aztarna bakarrei erreparatuko dizkiegu:mendia eusteko hormak eta atzeko atearen arrastoa. Gainontzeko guztia, 1.804-1.809 artean Erret Lantegia izateko jaso zen eraikin erraldoia, 1.975 urtean eraitsi zuten.
Kotxebidetik gora geltokiraino helduko gara. Bertan, autobus geltokiaren frentean, harri landu handi bat ikusiko dugu: Erregetxeko eguzki erlojua. Bertatzen bagara orduen marrak eta goiko idazkuna irakurriko dugu: Viva Carlos IV 1806.
Ibilbidearen lehen zatia bukatzeko, trenbidetik aurrera egingo dugu 500 bat metro, Bergararuntz, Keixeta errekaraino heldu arte. Trenbidearen beste aldean Olea baserria dago, eta trenbide eta baserriaren artean olaren antepara[2] oso ondo ikus daiteke.
Bigarren zatia: zubi nagusitik Mutxaneko olaraino
(handitzeko, sakatu gainean)
Kañoi fabrika
(Indalecio Ojanguren 1941)
Zuzendariaren etxea Igaraten
Barrenaren balizko itxura
(Javitxooo 2015)
Sagarraga baserriaren ondarrak
(Eli Lakuesta 1972)
Mutxaneko etxezarra
(Joxean Arluziaga 2015)
Mutxan presa
(Javitxooo 2014)
Ibilbidearen bigarren zatia ere zubi nagusitik hasten da, baina errekaren ezkerraldeea joko dugu. Sagar-errekako ibilbidearen zatia bada ere, bakarrik armagintzarekin zerikusia duena hartuko dugu kontutan. Gainontzeko puntuei buruzko informazioa lortzeko Sagar-errekako ibilbide osoa begiratu hemen.
Zubi nagusitik hasita, Andikokalen eskumara joko dugu, Baltegiera kaletik. Lehenik eta behin Polikiroldegiaren aurretik pasako gara, Fabrika zaharra izandakoa eta 1.975 urtean eraitsia; 200 bat metro aurrerago joanda Fabrika berriaren eskumaldean eraikinak topako ditugu. Gerra aurrean errepidea bost bat metro goratu egin zutenez, Iturburu azpian geratzen da, eta eraikinak goitik behera ikusteko aukera dago. Hurrenez hurren tratamendu termikoen nabe garaia, nabe luzea, bulego eraikina, nabe luzea, tailer-eraikina eta ekonomatoa. Bulegoen bestekaldean lurpeko probalekua (babestokia edo refugioa ere) eta biltegiak daude.
Fabrika berria Sociedad Anònima Placencia de las Armas-ek eraiki zuen gerra aurrean, Fabrika zaharra txikia geratu zelako. Horretarako inguruan zeuden bi benta (Benta zarra eta Benta txuri) bota zituzten.
Fabrika berriaren 250 metro pasa eta gero, Olabarrenako presa ikus daiteke, herriko zaharrenetakoa hau ere[3]. Bildutako ura Olabarrenara eramaten zen, aurretik burnia lantzeko eta gero indarra sortzeko. Olabarrena zegoen tokian gaur egun etxebizitzak daude, baina hurrengo etxearen ostean, erreka aldean, irteerako erretena ikus daiteke oraindik.
Sagar-errekako gurutzebide ondoan Igarate izenekoa zegoen. Aurretik baserria, gero lantegia eta biltegia, eta azkenik bertan eraiki zuten The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren zuzendarientzako etxea. Herriko sahiesbidea egiteko bota zuten.
Igaraten ezkerrera hartuko dugu, Sagar-erreka bidetik gora. Industrias Gol-en parean, erreka ondoan Errotabarri baserriaren aztarnak antzeman daitezke, ura irtetzeko arkua hain zuzen. Errotabarri hau ogi errota izan baino lehen ola izan zen.
Eta San Martzialeko bidegurutzera heldu baino pixkat lehenago, ezkerreko aldean bi baserri zeuden, beraien izenez armagintzakin lotuak: Galtzairukoa eta Barrena. Lehenak zutik dirau, eta bigarrena Tornilleria Oruesagasti dagoen tokian zegoen. Bion artean Errotabarriko presa ikus daiteke oraindik.
San Martzialerako bidea ezkerrean utzi, aurrera egiten badugu Sagarraga industrialdera helduko gara (300 m). Industrialdearen azpian Sagarraga baserria zegoen. bere sasoian Soraluzeko ola garrantzitsuenekoa izan zen[4].
Sagarragari Nafarrenekua ere esaten zitzaion, eta izenak nafarreriarekin (biruela) lotura izan dezake: Sagarraga herritik kanpoan dagoenez eta aldiberean gertu, oso toki aproposa zen hospital gisa erabiltzeko ospital moduan gaixotasun kutsakorrak zirenean. Gorago dagoen iturriari ere Ospittal iturri esaten zitzaion, nahiz eta gaur egun Kukupe izena ezagunagoa izan.
Industrialdea bukatzen den tokian bertan Mutxaneko ingurura jeisteko bidexka dago. Bertan ola, etxea (Mutxaneko etxezarra), presa eta erretena ikus daitezke, nahiz eta oso hondatuta.
Sagar-errekako ibilbidea
Sagar-errekako ibilbideak errepidetik gora jarraitzen du, segi nahi eta gero.
Erreferentziak
- ↑ 1.756 urteko Lamoten mapa ospetsuan agertzen da, Olabarrenakoarekin batera.
- ↑ Ola baten presa, ura altura batetik erortzeko.
- ↑ 1.756 urteko Lamoten mapa ospetsuan agertzen da, Malmeronekoarekin batera.
- ↑ Sagarraga: casa solar y ferrería. Ramiro Larrañaga (R.S.B.A.P. 1972).