Andikokale (eu)

    Sorapediatik

    Kokapena

    Zubi Nagusiaren beste aldean, Deba ibaiaren ezkerraldean.

    izena Errabal kaleko zati bati dagokio.

    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Alfonso XIk Soraluze sortzeko agindua eman zuenean, Andikokale esparru kanpoan geratu zen, ibaiaren beste aldean zegoelako. Bertako ibiatik herrira sartzen zen.

    Hurrengo mendeetan Errabal, Baltegieta, Errekalde... bide bazterrean sortu ziren. XVI mendean zubi nagusia eraiki zutenean, etxeak egin zutuzten zubimuturraren bi aldeetan (ikus Lamoten mapa).

    Gerora, erreka aldeko etxe haiek bota eta Errabal kalea zabaldu zuten, plaza modukoa sortuz. Izena Labaderogainen ingurutik jarriko zioten: Handiko kale, Elgoibar edota Debaren Urasandi parekoa[1]. Garai batean Deba ibaiaren ezkerreko alde osoari Urasondo nahiz Urasandi esan zitzaion: Guk "Urasaundixa" esaten genduan ta. Lehen, ni entzunda nao Plazentzia lehenago bi zer ei zan, como Zumarraga y Villarreal ei zan. Handikaldia Urasondo eta hemendikaldia Soraluze. Errekian handikaldia Urasondo eta Handikaldeko partiari Urasondo esaten zotsen. Urasaundi. Errekian handikaldian, ba, Urasaundi[2].

    Zubiaren ondoan iturria zuen, ura Plaza Barriko banatzailetik hartzen zuela (Plaza Barriko iturri gainean dagoena). 1967 urtean zubi nagusia zabaldu zuten, Andikokale eta Labaderogain modu erosoan lotuz, eta orduan iturria zubiaren tajamarraren gainera eraman zuten. Mende aldaketarekin erreka aldetik Arane pasealekua egin zuten, Andikokalen hasten dela.

    Kalearen izena ez da ofiziala, eta galtzeko arriskuan dago.


    Etxeak eta atariak

    Informazio zehatzagoa lortzeko, Errabal kalera jo zuzenean.

    Zubitik begiratuta, eta ezkerretik hasita, hauek dira Andikokaleko etxeak, denak Errabal kalekoak:

    • 22 zenbakia. Arraindegia edota Liberalekoa.
    • 15 zenbakia. Armagingoa, Felipenekoa, Angelesenekoa edota Gilanekoa.
    • 17 zenbakia. Aizgain, Ugonekoa edota Txarape.
    • 18 zenbakia. Olaizolanekoa.
    • 21 zenbakia. Garatenekoa.
    • 26 zenbakia. Arabakoa.
    • 24 zenbakia. Abarketerokoa edota Manuelenekoa.


    Erreferentziak

    1. Soraluzen ere bazen Urasandi, Deba ibaiaren ezkerreko alde osoari esaten zitzaion, gaur egun Irure bailara dena.
    2. Obeko Bernardo Maiztegi Unzueta (ahotsak.eus).