Urteurrenak. Abuztua (eu)
- Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
1 | Irureko jaiak abuztuaren lehenengo egunetan ospatu izan ohi dira. 1977 urtean agertu ziren jai egitarauetan lehen aldiz, eta Ezoziako jaien egitura antzekoa zuten. Bailaran gero eta jende gutxiago bizi delako edo, poliki-poliki jaiek beherako bidea hartu zuten eta 2003 urtean laga zioten jaiak antolatzeari; baina urte batzuk geroago berriro ekin zioten, egun bakarreko jaiarekin: domekan, meza, trikitilariak eta luntxa. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
1 | 1599ko abuztuak lehenean, Santa Cruz ermitna dauden San Roke eta San Sebastian irudiak bukatu ziren. Larogeitalau dukat faltatzen ziren ordaintzeko, eta herritar gustien artean banatu zen zorra, Pedro Iraolakoa eskribauak jasotako aktaren arabera: ...herritarren artean laurogeita lau dukatak banatua, Pablo Urrutiakoari ordaintzeko... Bi urte lehenago Joan Ibañez (Eizagirre baserrikoa) eta Ana Eizagirre Iraolakoa neba-arrebek egindako testamentuek honela diote: Item. San Roke eta San Sebastianen irudien erretaula egiten laguntzeko hamabi erreal eta dukat bi bidaltzen ditugu (hurrenez hurten) eta mezak ordaintzeko... | |
1659ko abuztuaren lehen egunetan lau etxe erre ziren Errabalean, eta suak bertako ospitaleari ere eragin zion. Kalteak konpontzeko tabernan saltzen zen azunbre-ardo bakoitzari lau marabediko zerga jarri zioten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | ||
1830ko abuztuko lehen egunetan Placencia jenerala Jersey irlatik Londresera joan zen, Torrijosen agintepean jartzera. 1831ko urrian, aldiz, Biarnoko Oloruen zegoen, Canfranc aldera pasatzeko bere gudariekin. Matxinada hura gaizki bukatu zen, eta Torrijos jenerala eta bere lagunak Malagako hondartzan fusilatu zituzten. Placencia jeneralaz ez zen gehiago ezer jakin. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | ||
5 | 1936ko abuztuak 5ean, gerra zela eta (militarren matxinadaren ondorioz herria bizitzen ari den gertaera tristeak...) Udalak bertan behera laga zituen Andramarixak. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
6 | 1937 urtean, aurreko urtean bezela eta arrazoi berberengatik, Soraluzeko Udal berriak bertan behera laga zituen Andramarixak. Honetaz gain Joaquin Olamusu serenoa suhiltzailea ere izendatu zuten, Gayarre zinemaren jabeari zergak jeitsi zizkioten, eta ihes egindako udal langileen soldatak berreskuratu zituzten. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
7 | 1587 urtean Ana de Mendiola izenekoak, Francisco de Arizagaren alargunak, 30 dukateko zorrak zirela eta, Juan Garcia de Uribarri jaunaren ondasunaren kontra auzia zabaldu zuen. Juan Garcia de Uribarri hamazortzi urte lehenago hil zen, 1569 urtean. Arrasatearra jaiotzez, Soraluzen eraiki zuen bizitza: armagilea, merkataria, alkatea, eskribaua... Uribarri dorrea ere eraiki zuen, gerora Erregetxe zaharra bilakatu zena. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
9 | 2017 urtean Soraluzeko Udala Sologoeneko zentralaren jaun eta jabe bihurtu zen. Aurretik, zentrala Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoarena zen, bazkideak EVE (%75) eta Soraluzeko dala zirela (%25). (Gehiago jakiteko, sakatu hemen). | |
10 | 1926
| |
13 | 1725
| |
14 | 1598
| |
14 | 1914
| |
15 |
| |
15 | 1937
| |
16 |
| |
17 |
| |
18 | 1937
| |
18 | 1948
| |
19 | 1517
| |
19 | 1757
| |
20 | 1889
| |
22 | 1856
| |
22 | 1939
| |
23 | 1598
| |
24 |
| |
24 | 1666
| |
26 | 1910
| |
26 | 1910
| |
26 | 1983
| |
29 | 1936
| |
30 |
| |
31 | 1746
|