«Bailarak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    42. lerroa: 42. lerroa:


    ==[[Txurruka bailara (eu)|Txurruka bailara]]==
    ==[[Txurruka bailara (eu)|Txurruka bailara]]==
    Lur hedaduraz eta baserri kopuruz Soraluzeko mendi auzoetan txikiena da. Hegoaldetik Osintxurekin egiten du muga, mendebaldetik Elgoibarrekin, iparraldean San Andres bailara dauka eta mendebaldean Deba ibaia.
    Ezozia bailaran 14 baserri daude gaur egun, beste 3 hondatu edo desagertu direla.
    Baserriez gain [[San Ignazio ermita (eu)|San Ignazio ermita]] eta [[San Inazio elkartea (eu)|San Inazio elkartea]] daude, elkarren ondoan. Lehena 1957. urtean eraiki zuten eta bigarrena 1978, biak ala biak auzolanean. Oso gertu Txurruka jatetxea, oso ezaguna Deba bailaran eta baita bailaratik kanpo ere.
    Aspalditik ez dute bailarako jairik ospatzen.





    23:48, 18 otsaila 2017(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
    Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!

    Soraluzeko bailarak

    Soraluzek lau bailara ditu, hiru Deba ibaiaren eskumaldean: Ezozia, San Andres eta Txurruka, eta laugarrena ibaiaren ezkerraldean, Irure.

    (Sagua gainetik pasatu bailarak ikusteko)

    Mapa kargatzen...


    Ezozia bailara

    Kortazar mendiaren (Karakate) hegoaldeko magal zabalean kokatua dago. Ipar eta ekialdetik Elgoibar du mugakide, Deba ibaia mendebaldetik eta San Andres bailara hegoaldetik.

    Ezozia bailaran 19 baserri daude gaur egun, beste 6 hondatu edo desagertu direla.

    Baserriez gain izen bereko santutegia du, eta San Roke ermita (garai batean Santa Kruz izenekoa). Gainera, bailaran daude ere Mendiola industrialdea (herriko handiena) eta Ezoziako futbol zelaia.

    Bailarako jaiak ekainaren bigarren asteburuan izaten dira. Santutegiaren inguruan bi plaza (goikoa eta behekoa), atseden lekua, jolastokia, bolatokia eta aparkalekua daude. Armendia jatetxea ere bertan dago.


    San Andres bailara

    San Andres auzoa da Soraluzeko lau mendi auzoetan baserri eta bizilagun gehien dituen auzoa. Iparraldetik Ezozia eta Txurruka hegoaldetik dauzka; ekialdean, berriz, Elgoibar eta mendebaldean Deba ibaia du mugakide. Herriko erreka urtsuenetako bat, Keixeta erreka, bertatik pasatzen da; bertan zegoen Keixetako errota, martzan egon den azkena.

    San Andres bailaran 28 baserri daude gaur egun, beste 8 hondatu edo desagertu direla.

    Baserriez gain, izen bereko ermita eta San Andrespe elkartea daude, elkarren ondoan. Eta oso gertu 2000. urtean egindako frontoia eta bolatokia. Gorago Urkia-zelai, eta bertan Urkia-Zelaiko txabola eta Izai-Aterpea.

    San Andres jaiak uztailaren bigarren asteburuan egiten dira.


    Txurruka bailara

    Lur hedaduraz eta baserri kopuruz Soraluzeko mendi auzoetan txikiena da. Hegoaldetik Osintxurekin egiten du muga, mendebaldetik Elgoibarrekin, iparraldean San Andres bailara dauka eta mendebaldean Deba ibaia.

    Ezozia bailaran 14 baserri daude gaur egun, beste 3 hondatu edo desagertu direla.

    Baserriez gain San Ignazio ermita eta San Inazio elkartea daude, elkarren ondoan. Lehena 1957. urtean eraiki zuten eta bigarrena 1978, biak ala biak auzolanean. Oso gertu Txurruka jatetxea, oso ezaguna Deba bailaran eta baita bailaratik kanpo ere.

    Aspalditik ez dute bailarako jairik ospatzen.


    Irure bailara

    Erreferentziak