«Urteurrenak. Urria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    188. lerroa: 188. lerroa:
       | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Udaletxea._Ikuspegi_orokorra_(Garikoitz_Estornés_Zubizarreta_1991).jpg | 100px]]
       | style="background:gainsboro" | [[Fitxategi: Udaletxea._Ikuspegi_orokorra_(Garikoitz_Estornés_Zubizarreta_1991).jpg | 100px]]
       | style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''28'''</big>
       | style="background:khaki; text-align:center" | <big>'''28'''</big>
       | 1936 urtean Arturo Oregui zinegotziak, soldaduek herrian eragiten ari ziren gastuei aurre egiteko, zera proposatu zuen: etxe jabeak herritik ihes eginda zire kasuetan Udalak etxe-alogerak zuzenean kobratzea. <br> Idazkariak erantzun zuen ez zuela ezagutzen inolako legerik halakoak baimentzen zituenik. Azkenean sakonago aztertzea erabaki zuten. <br>
       | 1936 urtean Esteban Oregui Solabarrieta zinegotziak, soldadu nazionalak herrian eragiten ari ziren gastuei aurre egiteko, zera proposatu zuen: ihes egindako etxe jabeen kasuetan Udalak etxe-alogerak zuzenean kobratzea. <br> Idazkariak erantzun zuen ez zuela ezagutzen inolako legerik halakoak baimentzen zituenik. Azkenean sakonago aztertzea erabaki zuten. <br>
    (Gehiago jakiteko, sakatu [[Udalbatzaren erabakiak. Gerra denborak 2 (eu) | ''hemen'']]).
    (Gehiago jakiteko, sakatu [[Udalbatzaren erabakiak. Gerra denborak 2 (eu) | ''hemen'']]).
    |-
    |-

    17:23, 27 ekaina 2020(e)ko berrikuspena

    Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
    Argazkirik ez.jpg 1 1823 urtean, Veracruzeko El censor aldizkariaren arabera Placencia jeneral liberala Oloruen (Biarno) zegoen, Espainiara sartzeko prest.
    Espainiako independentzia gerran aritu ondoren, 1820 urtean Placencia jeneralak Cadizko Konstituzio liberala berrezartzen lagundu zuen. Hiru urte geroago, absolutismoaren garaipenaz, erbesteratu zen. 1830 urtean, aldiz, azkenean ez zen Espainaratu, Torrijos jeneralaren altzamentuak porrot egin zuelako.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Justo Iriondo Aranburu. Erretratua.jpg 1 1889 urtean Justo Iriondo, Sanson, Soraluzeko Euscalduna fusil fabrikan sartu zen, gerora The Placencia de las Armas Company Limited eta SAPA izan zena.
    1863 urtean Ziortzan (Bizkaia) jaioa eta Elgoibarreko Sansongua baserrian hazitakoa, handik etorri zitzaion izengoitia: ""Sanson"". Zurgina zen ofizioz, indar handikoa eta abilezia bereziko gizona, batez ere bolumen eta pisu handiko (kanoi eta makinak) ondasunak manipulatu eta garraiatzeko. Izaera gogorrekoa, pioien maixuari dagokion indarrez agintzen zion sei peoiko talde bati. Herriaren etorriak laster jarri zien izena: Sanson eta sei filistiarrak. 1944.ko otsailak 29an erretiroa hartu zuen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Rafael Hernández Francés (1942).jpg 1 1902 urtean Rafael Hernández Francés Segoviako Setio-artilleria Errejimentuan bolondres sartu zen, hamazazpi urte zituela.
    Karrera militarra egin ostean, 1920 urtean The Placencia de las Armas Company Limited enpresan hasi zen, zuzendariorde. 1928 urtean zuzendari, gerra garaian kendu zuten, Vickers 40/40 kainoiek izandako akatsak zirela eta. Gerra ostean zuzendari berrizendatu zuten.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Los dólmenes de Atxolin (La Voz de España 1977).jpg 2 1977 urtean, Los dólmenes de Atxolin, en peligro. Placencia debe seguir el ejemplo izeneko artikulua agertu zen Donostiako La Voz de España egunkarian.
    Bi jarrera kontrajartzen zituen, Soraluzekoa (Atxolin pinuz betetzen) eta Oiartzungoa (piniak botatzen megalitoak gordetzeko). Artikulua laguntzen duen argazkia, "Atxolineko trikuharri monumentala", ustezko trikuharria da, Aranzadikoek sumendiko tximinia dela egiaztatu dutena.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Argazkirik ez.jpg 2 1981 urtean, eta frankismoko legeak atzean lagata, ikastolak parrokiaren babesa utzi zuen.
    Nuestra Señora de la Asunción-Soraluzeko Ametsa izen berria hartu zuen, titular bezala berriro Sociedad Cultural Recreativa Soraluzeko Ametsa eta Jesus Txurruka Olabarria, elkarteko lehendakaria.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Aritz Laskurain. Erretratua.jpg 3 1979 urtean Aritz Laskurain pelotari soraluzetarra jaio zen.
    Hamabi urtetan (2002-2014) profesionala izan ostean, erretiroa hartu zuen osasun arazoak zirela eta. Gaur egun terapeuta da, eta gabinetea du Soraluzen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Placencia armarria.jpg 4 1740 urtean hil zen Francisca Placencia Yssa, Soraluzeko agirietan agertzen den lehen Placenciatarra.
    Beste herrietako agirietan XVI mendetatik topa daitezke (seguru aski Soraluzetik joandakoek abizen berria hartuko zuten, edo emango zieten: de Placencia), baina Francisca ezkondu arte (1725 urtean, Joseph Echaniz Badiola jaunarekin) ez zen Soraluzen halako abizenik agertu. Aurki (1729 baino lehen) Francisca eta Joseph Elosua aldera joan ziren, eta Francisca Azkoitian hil zen, 1740 urtean.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Kanposantua. Sarrera.jpg 4 1918ko urriak 4an gripe pandemiak goia jo zuen Soraluzen, bost lagun hil zituen eta.
    Guztira 36 pertsona hil zituen, horietatik 24 13 egunetan. Ordutik etorriko da esaera zaharra: Soraluzen, hil-kanpaiak jotzen duenean, ez du behin bakarrik jotzen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Aurea Etxaniz Beitia. Erretratua.jpg 4 1922 urtean jaio zen Aurea Etxaniz Beitia, raketista profesionala.
    Pilotan gaztetatik nabarmendu ostean, gerra ostean Espainiako hainbat frontoietan aritu zen: Sabadell, Logroño, Las Palmas de Gran Canaria, Santa Cruz de Tenerife... 1948 urtean erretiratu eta ezkondu zen. Gizonak eta biok Venezuelara joan ziren, eta bertan hil zen 2019 urtean.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    PACL. Naval-SOMUA suhiltzaile kamioia 01.jpg 7 1929 urtean SECN enpresak ibilgailu industrialak ekoizteko baimena lortu zuen.
    Motorrak Soraluzeko The Placencia de las Armas Company Limited-ek egin zituen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    José Sirvent Dargent (1942).jpg 7 1936 urtean José Sirvent Dargent SAPAko injeniariak Bilbotik ihes egin zuen, Escort destruktore ingelesean.
    Gerra garaian zuzendari izendatu zuten, baina ahal izan zuenean hanka egin zuen. Gerra ostean Espainiako Instituto Nacional de Industriaren (INI) sortzaile eta zuzendaria izan zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Serafin Achotegui. Arrateko hilarria.jpg 10 1937 urtean Serafin Achotegiren gorpua aurkitu zuten, Arraten lurperatuta.
    Círculo Carlista-ren lehendakaria zela,, gerra hasieran atxilotu eta Arratera eraman zuten preso. Eibarko bonbardaketa zela eta abuztuaren 29ko zauritu zuten; hurrengo egunean Soraluzera eraman behar zutela eta bidean erahil zuten. 1937an gorpua herrira ekarri zuten eta Arraten gurutzea jarri zuten, idazki honekin (erderaz): Jaungoikoa eta Espainiagatik. Hemen Soraluzeko Serafin Achotegui Urrestieta erail zuten saldo marxista-banatzaileek, 38 urte zituela.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    San Roque ermita. San Roque txiki. Arantza Cuesta Ezeiza.jpg 12 Egun honetan, Pilar eguna, abuztuak 16an parrokiara ekarritako San Roke Txiki irudia bere ermitara itzultzen da, prozesioan.
    Prozesioan San Rokeren alabantzak abesten dira. Ermitan meza entzun ondoren, abadea eta etorleak kanpora irten eta Aita Gurea errezatzen dute, izurriteaz hildakoen animen alde; ostean Udalak txorizo ogitartekoak eta ardoa banatzen ditu. Garai batean Pilarika egunak udako bukaera markatzen zuen, mendira egunpasa joateko azken eguna izaten zelako.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Josulagunak. Loiolako santutegia XIX mendean (Francisco de Paula Mellado 1846).jpg 12 1868 urtean, orduko gobernu iraultzaileak Josuren Lagundia deusezteko agindu zuen.
    Sasoi hartan Soraluzeko 30 josulagun baino gehiago ziren (Espainiako 40 jesuitetatik bat soraluzetarra zen), tartean Ramon de Gorosta ezaguna. Agian horregatik bi egoitza bakarrik antolatu zituzten, isilpekoak biak: Loiolako zaharra eta Soraluzeko berria. Azken egoitza honek hamar bat urte iraun zuen; egoera josulagunen alde jarri zenean itxi zuten, beharrezkoa ez zelako.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Argazkirik ez.jpg 13 1919 urtean Aita Donostia (José Gonzalo Zulaica) Soraluzeko Fermina Trebiño-rekin egon zen, eta bi abesti zahar jaso zituen: Peru, ekarzazu eta Hiru errege datoz.
    Bi abestiak bere Cancionero Vascon (1922) argitaratu zituen, Soraluzen jasotako beste bi abestirekin: Bi eta iru bider eta Hor goian etxia.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen).

    Sor Isabel Lete. Erretratua 01.jpg 13 1941 urtean Regina Lete Landa, Sor Isabel, Eibarren hil zen.
    Osintxun jaio (1913/09/07) baina Soraluzen hazi zen. Mertzedaria sartu zen, eta hainbat ospitaletan aritu zen. Eibarko Tuberkulosi kontrako San Andres Sendategian, gaixoekin buru-belarri ari zela, kutsatu egin zen santu-hotsean hil.
    1969 urtean Alberto Barrios fraide klaretarrak bere bizitza jaso zuen, La alegría de una entrega liburuan.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Maristak. Pedro Ortigosa Oraa. Erretratua.jpg 13 2013 urtean Francisco aitasantuak Aureliano anaia marista (Torralba del Río, Nafarroa, 1908 - Badajoz, 1936) beato egin zuen.
    Pedro Ortigosa Oráa jaioa, maristetan sartu eta gero, 1913an Soraluzeko ikastetxean hasi zen, irakasle eta sukaldari batera. Euskal Herriko hainbat ikastetxean aritu ondoren, 1935 urtean Badajozera bidali zuten. Gerra hasi zenean miliziano batzuek preso hartu eta erail zuten.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 14 1936 urtean, Miguel Larrañaga Madina alkatea kexu agertu zen Fronte Popularreko "elementuek" hanka egin baino lehen SAPAn egindako triskantzaz: makina asko hondatu zituztelako, fabrika betiko ixtekotan zela.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Deba ibaia. Ufala Errekaldeko zubian (1953).jpg 14 1953an XX mendeko ufal handiena gertatu zen.
    Soraluzeko inguruan 24 ordutan metro koadroko 200 litrotik gora bota zuen, eta beste tokietan hori baino gehiago ere. Guztira 27 hildako izan ziren (Soraluzen bat ere ez). Kalte ekonomikoak ere oso altuak izan ziren, Gipuzkoan bakarrik orduko 1.000 miloi pezeta.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Oreka Art. Udane Juaristiren erakusketa (2010).jpg 14 Bi urteko ibilbidearen ostean, 2011a Oreka Art arte galeria betiko itxi zen.
    Hobetamar hilabetetan 25 erakusketa antolatu zituen. Azkena Sara Beiztegi azkoitiarrarena izan zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Soraluzeko forua. Jakako forua.jpg 15 1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen.
    Guvantesen hiztegian 1802 urtean jasotzen denez: Hiribildu hau Gaztelako errege Alonso XI jaunaren aginduz 1337an sortu zen, Soralucen bizi ziren Markinako gizonek, garai hartan bailarako izena, eta Herlaibia-ko tokian bizi zirenek herri hau sortzeko, Placencia izendatuz, eta hesitzeko eta eliza bertan egiteko: Logroñoko forua eman zien biztanleei, eta herriari behar zituen mugak. Eta hau dena Algeciraseko errealean 1281 aroan, 1343 urteko urriak 15ean emandako pribilegioz, Gipuzkoan merino nagusia Beltran Velez de Guevara zela, probintziako jendeez errege zerbitzuan zela aipatutako plazaren setioan.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Manditurria (Oscar Pérez 2019).jpg 15 2018 urtean Soraluzeko Udalak Mendigaineko Mando-iturri izeneko lursaila erostea erabaki zuen, 7.354 eurotan.
    Lursaila Muskiritsu mendilerroan dago, iturriaren gainean, eta 20.430 m2-ko azalera dauka.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Fabrika zaharra. Errekaldeko etxaurrea (ezezaguna).jpg 16 1860 urtean José Ignacio de Ibarra e Iribecampos jaunak Villalegre eta San Millán-go markesari (Luciano Porcel y Valdivia jaunari) txara inguruko lurrak erosi zizkion, bertan La Euscalduna lantegia eraikitzeko.
    Gaur egun Arane kiroldegia dago toki hartan.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Pintorekua etxea. Aurrekaldea (Juan Francisco Astiazarán 1994).jpg 17 1820 urtean Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro Pintorekua etxean jaio zen.
    Eta bertan hil zen 1901eko martxoaren 3an. Hari esker Soraluzeko Babesetxe-Ospitala sortu eta mantendu ahal izan zen, horretarako bere ondasunen zati handia laga zuen eta.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Herri txiki infernu handi. Grabaketa.jpg 18 2018 urtean Herri txiki, infernu handi programarako ekitaldi publikoa frontoian grabatu zuten.
    Arane kiroldegiko aretoan (zinean) grabatzeko asmoa zegoen, baina 250 lagunentzako sarrerak agortu zirenez, frontoia prestatu izan behar zuten grabazioa egiteko.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Izarre baserria. Ikuspegi orokorra 02 (Juan Carlos Astiazarán 1979).jpg 19 1598 urtean Sebastián de Jauregui zirujauak auzia jarri zien Izagirre baserriko arduraduneei.
    Aurreko asteetan Juan Ibáñez Izaguirre eta Ana bere ahizta artatu zituen eta, sendatzeaz gain, jaten eman zien, beste inork nahi izan ez zuelako. Faktura arduradunei (Martin Ruiz de Aguirre, Izagirreren koinatua, eta Juan de Loyola) pasa zienean (51 bisita bider 15 erreal bisitako, gehi beste 56 erreal hornitutako botikengatik; guztira 871 erreal) ez zioten ordaindu nahi, eta hortik auzia.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Argazkirik ez.jpg 19 1860 urtean Liman hil zen Antonio Placencia generala.
    Espainiako Independentzia gerra aritu ostean, Ameriketara pasa zen bertako independentziazaleen kontra borrokatzeko... eta haiekin bat egin zuen. Espainolek harrapatu zuten, baina fusilatzeko bezperan Ayacuchoko porrota jasan zuten. Aurrerantzean Peruko gudarostean aritu zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Sologoeneko zentrala. Ikuspegi orokorra 13 (Juan Carlos Astiazarán 2019).jpg 19 1911 urtean Juan Jose Larrañagak, Sologoeneko zentralaren jabeak, beste emakida bat lortu zuen, Urruztitik (Osuma eta Oitturri lurretatik) datorren ura ustiatzeko.
    Ur hauek Deba azpitik ekarri zituen zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa. Turbina honetara ekarri zituzten Joangoerreketako urak ere. XX mende bukaeran zentrala berriro martxan jarri zutenean ur guzti hauek ez zuten erabili.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Plaza Barriko iturria. Ikuspegi orokorra (Soraluzeko Udala 2018).jpg 22 1831 urtean Ipinarrietako urak Plaza Barriko iturrira heldu ziren.
    Lanak sei hilabete lehenago hasi ziren, Mariano Jose de Lascurain jaunak zuzenduta.
    Ur-bidea 4.797 oin luze da (1.336 metro, gutxi gora behera) eta, iturriaz gain, baditu hiru ur-biltegi, 24 erregistro, euri-uren galeria eta arku gaineko zati bat ere. Kostua 86.936 erreal kuartokoa izan zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Ernizketa baserria. Ikuspegi orokorra 05 (Mikel Valero 2018).jpg 23 1598ko izurriak gaixotuta, Katalina Ernizketakoak ez zuen bere azken borondaterako eskribaurik lortu.
    Gaixoekin egoteko beldur handia zenez, eskribaurik gabeko testamentua egin behar izan zuen 1598ko urriak 23an.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Erregetxea. 3D bideoa 01 (Oscar Pérez 2015).jpg 23 1834 urteko Erret Agindu batek Soraluzeko Erret Lantegia Eibarra lekualdatzeko erabaki zuen.
    1844ko beste agindu batek aurrekoa indargabetu zuen eta erret fabrika Soraluzen berrezartzeko agindu zuen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Pagobedeinkatu tumulua. Gurutzea (Jose).jpg 24 1889 urtean Soraluze eta Elgoibarko udalek bi herrien arteko mugarriak zehaztu zuten.
    Abuztuak 30ko Errege-dekretu batek mugarri guztiak aztertzea askatzen zuen. Soraluze aldetik 7 lagunek hartu zuten parte: Andres Ariznabarreta (alkatea), Bruno Maiztegi (zinegotzia), Jose Arrillaga (zinegotzia), Domingo Lascurain (zinegotzia), Agustin Barrenetxea (herri-lanen maisua), Pedro A. Atristain (perito agrimensora) eta M. Luis Aranguren (udal idazkaria).

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Maltzaga. San Rafael ermita (Murgoitio bilduma 1950).jpg 24 1944 urtean berrinauguratu zuten Maltzagako ermita.
    Ferrocarriles Vascongados enpresak 1927 urtean eraiki zuen, baina gerra sasoian nahiko hondatuta geratu zen. 1974 urteko abuztuan erre zen; nahita, garaiko egunkarien esanetan.
    Ermitan parean erromeriak egiten ziren, inguruko jendetsuenak; Soraluze, Eibar eta Elgoibarretik etortzen zen jendea, kaletik zein baserrietatik.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Maltzagako tren lotunea. Zentrala eta taberna (Lorenzo Oregi Oregi).jpg 25 1956 urtean Iberduerok Maltzagako zentrala saldu zion Vicente Gabilondo enpresari.
    Honek zentrala bota eta inguru hartan enpresa eraiki zuten. Eraikinaren azpian ubidearen aztarnak ikus daitezke oraindik.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    19301026 Ostolaza Fundaziora Liberalaren bisita.jpg 26 1930 urtean Casino Liberaleko 53 lagun, bazkide eta zaleak, Debako Ostolaza Fundazioa bisitatu zuten.
    Gerorako, bertako bisita liburuan denok sinatu zuten. Fundazioaren sortzailea, José Manual Ostolaza Zabala, errepublikazale liberal sutsua zen.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Soraluzeko Auzi Orokorra. Azala.jpg 26 1936 urtean Francisco Gárate Unceta-Barrenechea soraluzetarra preso hartu zuten Madrilen, eta gero hil.
    Sasoi hartan Madrilen ari zen lanean, Hipodromo ondoko Carrocería Moranten. Juan Gárate anaiaren arabera, urriak 26an bila etorri zitzaien eta preso eraman zuten. Gorpua egunetara agertu zen, Madrilen bertan.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Udaletxea. Ikuspegi orokorra (Garikoitz Estornés Zubizarreta 1991).jpg 28 1936 urtean Esteban Oregui Solabarrieta zinegotziak, soldadu nazionalak herrian eragiten ari ziren gastuei aurre egiteko, zera proposatu zuen: ihes egindako etxe jabeen kasuetan Udalak etxe-alogerak zuzenean kobratzea.
    Idazkariak erantzun zuen ez zuela ezagutzen inolako legerik halakoak baimentzen zituenik. Azkenean sakonago aztertzea erabaki zuten.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Ascensio Gurruchaga. Kontzertua (abesbatza).jpg 28 2017 urtean Don Ascensio zenaren kontzertu-omenaldia egin zen, Soraluzeko Parrokian.
    Urte bereko bigarren kontzertua izan zen, eta partaideak herriko txistulari banda, Ezoziko Ama abesbatza, Bilboko Euskeria Haur Abesbatza eta Iñigo Alberdi (organo joz) izan ziren.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Pedro de Placencia. Sinadura.jpg 29 1517 urtean Pedro de Placencia harginari 29.200 marabedi ordaindu zioten, Hastategiko gazteluan 31 horma egiteagatik.
    Lan hauek, Hastategi tontorrean Fortaleza del Peñón de San Juan de Santa María eraikuntzarenak ziren. Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatu zuenean (1512) gotorleku zaharrak berriztu eta berriak ekiteari egin zion. Pedro de Placencia, "el castellano" eta "vecino de Placencia", izan zen hastategko maisu hargina urte batzutan.

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

    Espilla baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg 30 1997 urtean Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak Soraluzeko 25 toki balizko arkeologia gune izendatu zituen.
    Baserriak, errotak, burdinolak, elizak, megalitoak...

    (Gehiago jakiteko, sakatu hemen).


    Erreferentziak