«Frontoiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    9. lerroa: 9. lerroa:
    Dena den, ideia soila da, ez dago aldeko zein kontrako inolako argumenturik.
    Dena den, ideia soila da, ez dago aldeko zein kontrako inolako argumenturik.


    ===XX mende arteko frontoiak===
    ===XX mende arteko frontoi zaharrak===
    Herriko frontoi zaharrena, agian, [[Labana (eu)|labana]] izango zen. Ez dago garbi pilotan noiztik erabiltzen de pilotan egiteko, XVI mendetik (eliza bukatu zutenetik, eliz atari zaharra eta guzti) edo XVIII mendetik (1666 urtean eliz atari berria egin zutenetik). Dena dela, oso frontoi txikia zen, azken urteetan umeek besterik ez zutela erabiltzen.
    Herriko frontoi zaharrena, agian, [[Labana (eu)|labana]] izango zen. Ez dago garbi pilotan noiztik erabiltzen de pilotan egiteko, XVI mendetik (eliza bukatu zutenetik, eliz atari zaharra eta guzti) edo XVIII mendetik (1666 urtean eliz atari berria egin zutenetik). Dena dela, oso frontoi txikia zen, azken urteetan umeek besterik ez zutela erabiltzen.


    27. lerroa: 27. lerroa:
    Azkenik, 1932 urtean [[Batzokia (eu)|Batzokia]] egin zutenean ''Ur gain'' frontoia egin zuten azpian, [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharra]] eta [[Deba ibaia (eu)|Deba]] ibaiaren arteko altura aprobetxatuz. Oraindik bizirik dago.
    Azkenik, 1932 urtean [[Batzokia (eu)|Batzokia]] egin zutenean ''Ur gain'' frontoia egin zuten azpian, [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharra]] eta [[Deba ibaia (eu)|Deba]] ibaiaren arteko altura aprobetxatuz. Oraindik bizirik dago.


    ===XX mendearen bigarren erdiko frontoiak===
    ===Frontoi berriak: XX mendearen bigarren erdikoak===
    1970 hamarkadan udal frontoia estali zuten lehen aldiz, oso estalki arrunt baten bidez.
    1970 hamarkadan udal frontoia estali zuten lehen aldiz, oso estalki arrunt baten bidez.



    00:03, 19 uztaila 2020(e)ko berrikuspena

    Historia

    Mendeetan zehar Soraluzek hainbat frontoi izan ditu, publiko zein pribatuak. Gaur egun 6 frontoi daude herrian, inoiz baino gehiago.

    Mendiko frontoia?

    Mendigainean bada toki zelai bat Iruiya parean[1], zabalgune lau-laua, lurrean harri laua ozta-ozta agertzen dela.

    Aintzinako artzaien pilota jolasekin lotuz, batzuk ikusi nahi izan dute bote luzearen[2] esparrua; eta bertako harria landutakoa izango zen lurrearen parean uzteko, horrela sake harri moduan erabiltzeko.

    Dena den, ideia soila da, ez dago aldeko zein kontrako inolako argumenturik.

    XX mende arteko frontoi zaharrak

    Herriko frontoi zaharrena, agian, labana izango zen. Ez dago garbi pilotan noiztik erabiltzen de pilotan egiteko, XVI mendetik (eliza bukatu zutenetik, eliz atari zaharra eta guzti) edo XVIII mendetik (1666 urtean eliz atari berria egin zutenetik). Dena dela, oso frontoi txikia zen, azken urteetan umeek besterik ez zutela erabiltzen.

    Beste frontoi bat Plaza Zaharraren gainean zegoen, Erregetxea egiterakoan (1804-1809) bota zutena. Ez dakigu zer nolakoa izango zen, bote luzea edo bote motzekoa. 2005 urtea egindako indusketek ez zuten frontoiaren aztarnarik topa.

    Eta XVIII mende bukaeran errebote-frontoia eraiki zuten, Santa Maria la Real parrokiaren hegoaldean, bote luzean aritzeko. Frontoia egiteko dirua bi familiak jarri zuten, Egizabaldarrek (indianoak) eta Aldasorotarrek; proiektua Miguel Antonio de Jaureguik egin zuen, 1788. urtean.

    XX mendearen lehen erdiko frontoiak

    XX menderako errebotea ahaztuta zegoen Soraluzen. Baina erreboteko eremu txikia, hiru aldetik hormak zituela, frontoi moduan erabiltzen zen.

    Maristek bere ikastetxea eraiki zutenean (1910 hamarkadan), azpiko patioan frontoi txiki bat egin zuten, estalia. Elizburutik tren geltokira zihoazten eskilaren parea hain zuzen. Frontoi hau ikastetxearekin batera bota zuten, 1968 urte inguruan.

    Hamar bat urte geroago, 1923 urtean, Sesma familiak Toki Alai frontoia eraiki zuen Txaran, pilotari profesionalak aritzeko asmoekin. Baina Soraluze txikia zela, eta frontoiak zuen irisgarritasun eskasa zela, frontoiak ez zuen egin pentsatutako bidea. Saihesbidea egiterakoan bota zuten, 1984 urtean.

    Urte hauetan ere San Andres ermitaren aurreko ataria osatu zuten, eta auzokoek frontoi moduan erabili izan dute gaur eguneko frontoi berria egin arte.

    Azkenik, 1932 urtean Batzokia egin zutenean Ur gain frontoia egin zuten azpian, Plaza Zaharra eta Deba ibaiaren arteko altura aprobetxatuz. Oraindik bizirik dago.

    Frontoi berriak: XX mendearen bigarren erdikoak

    1970 hamarkadan udal frontoia estali zuten lehen aldiz, oso estalki arrunt baten bidez.

    1980 hamarkadaren hasieran Santa Ana komentua bota zuten, eta komentu eta ortuetan etxebizitzak eraiki zituzten. Honetaz gain, institutua jaso zuten eta bi frontoi. Bat Giza eskubideen plazakoa, institutuaren azpian, Iparraldeko joko garbi estilokoa (alboko hormarik gabekoa); bigarrena institutua eta eskola nazionalen artean, goiko frontoia. Honetaz gain, udal frontoiari estalki berria egon zioten, diseinukoa.

    1984 urtean Arane kiroldegia zabaldu zuten. Bertan frontoi ederra dauka, herriko handiena eta onena.

    Azkenik, 2000 urtean Munua frontoi estalia inauguratu zuten San Andresen, bertako ermita eta San Andres baserriaren artean.


    Kokapena

    Mapan agertzen dira Soraluzek dituen (gorriz) eta izan dituen frontoiak (urdinez). Mapatik kanpo San Andreseko frontoiak geratzen dira.

    Mapa kargatzen...


    Frontoiak

    Izena Argazkia Aroa Ezaugarriak
    Labana XVI mende bukaera Frontoi ez-formala, ume eta mutikoentzat, gehien bat motxailadatan aritzeko.
    Txikia da (6 metro luze eta 2'5 metro zabal).
    Erregetxeko fontoia 1804 urtean eraitsia Seguru asko, herriko frontoi zaharrena Erregetxe orubean egon zena izan zen; Plaza Zaharraren gainean, hain zuzen.
    Frontoia bota zuten Erregetxea egiteko, 1804 urtean.
    Gaur egun ez da inolako aztarnarik geratzen. Erregetxea 1975 urtean bota zuten, eta 2004an zundaketa arkeologikoak egin zituzten, Alfredo Moraza Barea-ren gidaritzapean. Honek Erregetxe orubea artikuluan jaso zuenez:
    Hala eta guztiz ere, interbentzio arkeologikoak ez zuen Erregetxe eraikina eraiki baino lehenagoko okupazioaren zantzurik eskaini. Beraz, 1804. urte inguruan fabrika birgaitzeko bururatutako obrek lehenagoko maila betikoz galarazi zutela pentsatzen dugu.
    Errebote-frontoia 15 Frontoia. Lehen.jpg 1785-XIX mendea
    Maristen frontoia Maristen ikastetxea. Planoa.jpg 1913-1975 Ikastetxearen beheko patioan zegoen.
    Txikia zen (12 bat metro luze, eta 5 bat metro zabal), baina estalia.
    San Andreseko frontoi zaharra
    Toki-Alai frontoia
    (Sesma frontoia)
    1923-1983 Frontoiaren bi pareta kendutak, egurrezko egitura zuen.
    Profesionalentzako frontoia: kantxa luzea eta bi pisu ikusleentzat.
    Ur Gain frontoia
    Udal frontoi estalia
    Joko garbia
    Goiko frontoia
    Arane kiroldegiko frontoia
    Munua frontoia


    Errebote-frontoia edo udal frontoia

    XVIII mende bukaeran errebote-frontoia eraiki zuten Soraluzen, errebote luzean aritzeko. Proiektua Miguel Antonio de Jaureguik egin zuen, 1788 urtean; eta frontoia egiteko dirua bi familiak jarri zuten, Egizabaldarrek (indianoak) eta Aldasorotarrek.

    Frontoia parrokiaren hegoaldean eraiki zuten. 17 bat metrotako zabalera zuen, eta luzeeran bi eremutan banatuta zegoen, 53 eta 11 metrotakoak.

    Urteekin errebotea jokatzeari laga egin zitzaion, eta XX mendean beste kirol erabilerak izan ditu (esku pilota, eskubaloia, fulbitoa, saski baloia...), eta nonek ekarri du frontoiaren desitxuraketa: pasamarrarik ez dago, sake harria desagertu zen, harmaila gehienak ere bota zituzten... eta errebotearen oroitzapena ere aspaldi desagertu zen herrian.


    Ur gain frontoia

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Ur gain frontoia herriko batzokian dago.

    1932 urtean batzokia eraiki zutenean, Plaza Zaharraren albo batean egin zuten, Deba ibaiaren aldera. Plaza eta ibaiaren artean altura handia dagoenez, Batzokia plazaren parean egiteko egitura handia jaso izan behar zuten azpian. Egitura honetan, besteak beste, frontoia egin zuten.

    Ez da oso frontoi handia, baina nahikoa polita eta, ibaiaren aldean dagoenez, argitasun oparoa du. Trinketea ez bada ere, baditu ezaugarri pare bat. Alde batetik, ezkerreko paretaz gain eskumako "pareta" dauka, ibai aldeko leihoak egiten dutena; gainera, atzeko aldean egurrezko solairua dauka altuan, ikusleentzako.

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Gazteleraz inoiz fotbol zelaia esan zaiona.
    2. Bote luzea. Wikipedia (euskaraz).