«Irure bailara (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
(2 erabiltzailek tartean egindako 15 berrikusketa ez dira erakusten) | |||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Irure_auzoa._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg | thumb | right | 600px | | [[Fitxategi: Irure_auzoa._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg | thumb | right | 600px | Irureko plaza (Kontrargi 2002)]] | ||
==Geografia <ref>[[Soraluzeko baserriak (eu) | Soraluzeko baserriak]]. ''(96. orrialdea)''</ref>== | ==Geografia <ref>[[Soraluzeko baserriak (eu) | Soraluzeko baserriak]]. ''(96. orrialdea)''</ref>== | ||
Irure auzoa da Soraluzeko lau mendi auzoetan luzeena eta zabalena lur hedaduraz. Irurek Soraluzeko herriaren hegoaldek mendialde osoa hartzen du bere barne. Ekialdean Osintxurekin muga egiten duen [[Itzio baserria (eu)|Itzio baserria]] eta mendebaldean Eibarko lurrekin muga egiten duen [[Illordo baserria (eu)|Illordo baserria]] ere Irurekoak dira. Erdialdean Sagar-Errekako mendiartea dauka. Mendiarte hau [[Osteitta baserria (eu)|Osteitta baserriko]] lurretan Elgetako lurrekin muga egiteraino barneratzen da hegoalderantz. | Irure auzoa da Soraluzeko lau mendi auzoetan luzeena eta zabalena lur hedaduraz. Irurek Soraluzeko herriaren hegoaldek mendialde osoa hartzen du bere barne. Ekialdean Osintxurekin muga egiten duen [[Itzio baserria (eu)|Itzio baserria]] eta mendebaldean Eibarko lurrekin muga egiten duen [[Illordo baserria (eu)|Illordo baserria]] ere Irurekoak dira. Erdialdean Sagar-Errekako mendiartea dauka. Mendiarte hau [[Osteitta baserria (eu)|Osteitta baserriko]] lurretan Elgetako lurrekin muga egiteraino barneratzen da hegoalderantz. | ||
Herriaren hegoaldera kokatua egon arren, iparraldera begira dago eta | Herriaren hegoaldera kokatua egon arren, iparraldera begira dago eta horregatik, eguzki argi gutxien jasotzen duen auzoa da. ''Añube'' inguruak ere baditu, batez ere [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-erreka]] ingurua, eta neguan elurra egiten duenean urtu gabe irauten du denbora askoan. | ||
XX. mende arte ''Urasandi'' nahiz ''Urasondo'' esan oi zitzaion, batez ere Deba ibaiaren eskumako aldean bizi zirenak<ref>Elgoibar eta Deban badira Urasandi bana, bata auzoa eta baserria bestea, biak ibaiaren beste aldean kokatuta. Soraluzeko Irasandi, berriz, esparru zabalagoa zen, mendi ingurua ere hartzen zuena.</ref>. | |||
Geografikoki nahiz sozialki, gorago aipatutako hiru gune nagusietan banatzen da Irure: [[Salon baserria (eu)|Salon baserri]] ingurua (ekialdean), [[San Martzial ermita (eu)|San Martzial]] eta [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-erreka]] (erdialdean) eta Irure ingurua (mendebaldean). | Geografikoki nahiz sozialki, gorago aipatutako hiru gune nagusietan banatzen da Irure: [[Salon baserria (eu)|Salon baserri]] ingurua (ekialdean), [[San Martzial ermita (eu)|San Martzial]] eta [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-erreka]] (erdialdean) eta Irure ingurua (mendebaldean). | ||
11. lerroa: | 13. lerroa: | ||
Azken inguru honek, bailarari izena ematen dionak, oso gertu dauka Irure-gain izeneko tontorra. Gain hau, bere altueragatik eta Eibar, Elgoibar eta Soraluzeri gaina hartzen dietelako, kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran esaterako, Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen ''Batallón Baracaldo Martínez de Aragón''-eko soldaduak. | Azken inguru honek, bailarari izena ematen dionak, oso gertu dauka Irure-gain izeneko tontorra. Gain hau, bere altueragatik eta Eibar, Elgoibar eta Soraluzeri gaina hartzen dietelako, kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran esaterako, Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen ''Batallón Baracaldo Martínez de Aragón''-eko soldaduak. | ||
Soraluzeko mendialde osoa bezala, Irureko orografia oso aldapatsua da eremuaren zatirik gehienean. Hala ere, badira patxadatsuagoak diren inguru batzuk; Salon, [[Ernizketa baserria (eu)|Ernizketa]] eta | Soraluzeko mendialde osoa bezala, Irureko orografia oso aldapatsua da eremuaren zatirik gehienean. Hala ere, badira patxadatsuagoak diren inguru batzuk; Salon, [[Ernizketa baserria (eu)|Ernizketa]] eta [[Irureko plaza (eu)|Irureko plaza]] inguruak esateko. Lur eremu aldapatsuak izateak asko zailtzen du nekazaritzako jarduna eta oso gutxi dira nekazal produkzioari eusten dioten baserriak. | ||
Azken urteotako industria eta errepide alorreko azpiegituren garapen handiak eragin handia izan du Irure eta iruretarren bizimoduan. Industriari dagokionez, Sagar-erreka eta [[Iraola Etxebarri baserria (eu)|Iraola Etxebarri]] azpikaldean lantegi asko eraiki ziren. Zabortegia ere Sagar-errekan eraiki zen, eta gerora industrialdea bihurtu. | Azken urteotako industria eta errepide alorreko azpiegituren garapen handiak eragin handia izan du Irure eta iruretarren bizimoduan. Industriari dagokionez, Sagar-erreka eta [[Iraola Etxebarri baserria (eu)|Iraola Etxebarri]] azpikaldean lantegi asko eraiki ziren. Zabortegia ere Sagar-errekan eraiki zen, eta gerora industrialdea bihurtu. | ||
18. lerroa: | 20. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Irure_auzoa._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | thumb | center | 600px | | [[Fitxategi: Irure_auzoa._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | thumb | center | 600px | Irureko plaza. Atzekaldean, Arrate (J.C. Astiazarán 1979)]] | ||
==Jaiak== | ==Jaiak== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Irureko jaiak (eu) | ''hemen'']].</small> | |||
Irureko jaiak abuztuaren lehenengo egunetan ospatu izan ohi dira, Ama Birginaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean. Auzoan gero eta jende gutxiago bizi delako edo, beheranzko bidea hartu zuten eta 2003. urtetik ez da jairik antolatu. | Irureko jaiak abuztuaren lehenengo egunetan ospatu izan ohi dira, Ama Birginaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean. Auzoan gero eta jende gutxiago bizi delako edo, beheranzko bidea hartu zuten eta 2003. urtetik ez da jairik antolatu. | ||
37. lerroa: | 39. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Paco_Vargas._Erretratua.jpg | thumb | left | 100px | Paco Vargas]] | [[Fitxategi: Paco_Vargas._Erretratua.jpg | thumb | left | 100px | [[Paco Vargas (eu)|Paco Vargas]]]] | ||
===Salonazpiko Cristobal Colón=== | ===Salonazpiko Cristobal Colón=== | ||
Oraindik harrigarriagoa da, Cristobal Colón itsasgizon ezaguna jaiotzez Irure auzoko [[Salonazpi baserria (eu)|Salonazpi baserrikoa]] dela dioen tesia, Colón-en jaioterriaren inguruko euskal tesitzat har daitekeena. | Oraindik harrigarriagoa da, Cristobal Colón itsasgizon ezaguna jaiotzez Irure auzoko [[Salonazpi baserria (eu)|Salonazpi baserrikoa]] dela dioen tesia, Colón-en jaioterriaren inguruko euskal tesitzat har daitekeena. | ||
Tesi hori, Francisco Meléndez y Polo, gaitzizenez ''Paco Vargas'' edo ''El Hidalgo de Soraluze'' zeritzonak papereratu zuen, 1936 udaberrian Salamancan kaleratu zen [[Colón vizcaino (eu)|''Colón vizcaino'']] liburuan. | Tesi hori, [[Francisco Meléndez y Polo (eu)|Francisco Meléndez y Polo]], gaitzizenez [[Paco Vargas (eu)|''Paco Vargas'']] edo ''El Hidalgo de Soraluze'' zeritzonak papereratu zuen, 1936 udaberrian Salamancan kaleratu zen [[Colón vizcaino (eu)|''Colón vizcaino'']] liburuan. | ||
52. lerroa: | 53. lerroa: | ||
43.172250, -2.429550~[[Arribaso baserria (eu) | Arribaso]]; | 43.172250, -2.429550~[[Arribaso baserria (eu) | Arribaso]]; | ||
43.174978, -2.421945~[[Barrena baserria (eu) | Barrena]]; | 43.174978, -2.421945~[[Barrena baserria (eu) | Barrena]]; | ||
43.171984, -2.426094~[[Borda baserria (eu) | Borda]]; | |||
43.177050, -2.421650~[[Eitza baserria (eu) | Eitza]]; | 43.177050, -2.421650~[[Eitza baserria (eu) | Eitza]]; | ||
43.176313, -2.421540~[[Eitza Etxebarri baserria (eu) | Eitza Etxebarri]]; | 43.176313, -2.421540~[[Eitza Etxebarri baserria (eu) | Eitza Etxebarri]]; | ||
43.177050, -2.422850~[[ | 43.177050, -2.422850~[[Eitzako-etxetxo baserria (eu) | Eitzako-etxetxo]]; | ||
43.172050, -2.413050~[[Erlei baserria (eu) | Erlei]]; | 43.172050, -2.413050~[[Erlei baserria (eu) | Erlei]]; | ||
43.175900, -2.418300~[[Ernizketa baserria (eu) | Ernizketa]]; | 43.175900, -2.418300~[[Ernizketa baserria (eu) | Ernizketa]]; | ||
108. lerroa: | 110. lerroa: | ||
{| class="wikitable" | align="center" | {| class="wikitable" | align="center" | ||
|- | |- | ||
| style="background:Tomato" | Kopurua | | style="background:Tomato" | Kopurua || 34 | ||
|- | |- | ||
| style="background:Tomato" | | | style="background:Tomato" | Eroriak/ desagertuak || 9 | ||
|- | |- | ||
| style="background:Tomato" | Hutsik | | style="background:Tomato" | Hutsik || 9 | ||
|- | |- | ||
| style="background:Tomato" | Bizitzak | | style="background:Tomato" | Bizitzak || 25 | ||
|- | |- | ||
| style="background:Tomato" | Bizilagunak | | style="background:Tomato" | Bizilagunak || 60 | ||
|- | |- | ||
| style="background:Tomato" | Bataz besteko adina || 46 urte | | style="background:Tomato" | Bataz besteko adina || 46 urte | ||
|} | |} | ||
146. lerroa: | 148. lerroa: | ||
|| [[Fitxategi: Eitza_Etxebarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg | 200px]] | || [[Fitxategi: Eitza_Etxebarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg | 200px]] | ||
|- | |- | ||
| [[ | | [[Eitzako-etxetxo baserria (eu)| Eitzako-etxetxo]] | ||
|| [[Fitxategi: Eitzakoetxetxo_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | 200px]] | || [[Fitxategi: Eitzakoetxetxo_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | 200px]] | ||
|| [[Fitxategi: Eitzakoetxetxo_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg | 200px]] | || [[Fitxategi: Eitzakoetxetxo_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg | 200px]] | ||
218. lerroa: | 220. lerroa: | ||
|| [[Fitxategi: Mantxo_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg | 200px]] | || [[Fitxategi: Mantxo_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Kontrargi_2002).jpg | 200px]] | ||
|- | |- | ||
| [[Mutxaneko etxe zarra (eu)| Mutxaneko etxe zarra]] | | [[Mutxaneko etxe zarra (eu)| Mutxaneko etxe zarra]] <br> [[Aita Domingo baserria (eu)|'''Aita Domingo Orue''']] | ||
|| (argazki barik) | || (argazki barik) | ||
|| [[Fitxategi: | || [[Fitxategi: Mutxaneko_etxe_zaharra._Ikuspegi_orokorra_01_(Joxean_Arluziaga_2015).jpg | 200px]] | ||
|- | |- | ||
| [[Osteitta baserria (eu)| Osteitta]] | | [[Osteitta baserria (eu)| Osteitta]] | ||
253. lerroa: | 255. lerroa: | ||
===Desagertutako baserriak=== | ===Desagertutako baserriak=== | ||
Gorago aipatutako [[Errotabarri baserria (eu)| Errotabarri]], [[Barrena baserria (eu)| Barrena]], [[Igarate baserria (eu)| Igarate]], [[Mutxaneko etxe zarra (eu)| Mutxaneko etxe zarra]] | Gorago aipatutako [[Errotabarri baserria (eu)| Errotabarri]], [[Barrena baserria (eu)| Barrena]], [[Igarate baserria (eu)| Igarate]], [[Mutxaneko etxe zarra (eu)| Mutxaneko etxe zarra]] eta [[Sagarraga baserria (eu)| Sagarraga]] baserriez gain, beste baserri batzuk ere desagertu izan dira: | ||
* [[Borda baserria (eu)|'''Borda''']] <br> Izenak adierazten duenez, ''nekazari etxea'' zen. Sagarraga-erreka ondoan zegoen. | |||
* [[Iraola Mantxo-etxetxoa baserria (eu)|'''Iraola Mantxo-etxetxoa''']] <br> ''Casilla de Manso de Iraola'' moduan agertzen da. | |||
* [[Lekunberri baserria (eu)|'''Lekunberri etxea''']] <br> [[Ernizketa baserria (eu)|Ernizketa]] baserritik gertu zegoen. XVIII mende hasieran oraindik zutik zegoen. | |||
* [[Sagasai baserria (eu)| '''Sagasai''']] <br> Izenak ''sagastia'' esan nahi omen du. [[Ernizketa baserria (eu)|Ernizketa]] baserritik gertu zegoen, eta XVIII mendean Domingo de Eguren zen jabea. | |||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
[[Kategoria: Geografia eta Ingurumena]] | [[Kategoria: Geografia eta Ingurumena]] |
Hauxe da oraingo bertsioa, 22:54, 25 iraila 2023 data duena
Geografia [1]
Irure auzoa da Soraluzeko lau mendi auzoetan luzeena eta zabalena lur hedaduraz. Irurek Soraluzeko herriaren hegoaldek mendialde osoa hartzen du bere barne. Ekialdean Osintxurekin muga egiten duen Itzio baserria eta mendebaldean Eibarko lurrekin muga egiten duen Illordo baserria ere Irurekoak dira. Erdialdean Sagar-Errekako mendiartea dauka. Mendiarte hau Osteitta baserriko lurretan Elgetako lurrekin muga egiteraino barneratzen da hegoalderantz.
Herriaren hegoaldera kokatua egon arren, iparraldera begira dago eta horregatik, eguzki argi gutxien jasotzen duen auzoa da. Añube inguruak ere baditu, batez ere Sagar-erreka ingurua, eta neguan elurra egiten duenean urtu gabe irauten du denbora askoan.
XX. mende arte Urasandi nahiz Urasondo esan oi zitzaion, batez ere Deba ibaiaren eskumako aldean bizi zirenak[2].
Geografikoki nahiz sozialki, gorago aipatutako hiru gune nagusietan banatzen da Irure: Salon baserri ingurua (ekialdean), San Martzial eta Sagar-erreka (erdialdean) eta Irure ingurua (mendebaldean).
Azken inguru honek, bailarari izena ematen dionak, oso gertu dauka Irure-gain izeneko tontorra. Gain hau, bere altueragatik eta Eibar, Elgoibar eta Soraluzeri gaina hartzen dietelako, kokapen estrategikoa izan da azken gerrateetan. 1936ko gerran esaterako, Gudaroste Errepublikarrak Irure eta Illordo baserri inguruetan kokatu zituen Batallón Baracaldo Martínez de Aragón-eko soldaduak.
Soraluzeko mendialde osoa bezala, Irureko orografia oso aldapatsua da eremuaren zatirik gehienean. Hala ere, badira patxadatsuagoak diren inguru batzuk; Salon, Ernizketa eta Irureko plaza inguruak esateko. Lur eremu aldapatsuak izateak asko zailtzen du nekazaritzako jarduna eta oso gutxi dira nekazal produkzioari eusten dioten baserriak.
Azken urteotako industria eta errepide alorreko azpiegituren garapen handiak eragin handia izan du Irure eta iruretarren bizimoduan. Industriari dagokionez, Sagar-erreka eta Iraola Etxebarri azpikaldean lantegi asko eraiki ziren. Zabortegia ere Sagar-errekan eraiki zen, eta gerora industrialdea bihurtu.
Baina zalantzarik gabe, auzoan eragin handiena izan duen eraikuntza lanak errepide alorrekoak izan dira. Soraluzeko saihesbideak 80. hamarkadan eta Maltzaga-Gasteiz autopistak 20 urte geroago, auzoa alderik alde zeharkatu dute baserri askotako lurrak janez.
Jaiak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Irureko jaiak abuztuaren lehenengo egunetan ospatu izan ohi dira, Ama Birginaren Zeruratze jaiaren ondorengo igandean. Auzoan gero eta jende gutxiago bizi delako edo, beheranzko bidea hartu zuten eta 2003. urtetik ez da jairik antolatu.
Bitxikeriak [3]
Santxo Jakintsuaren garaiko zezenketa
Irure gainek zezenketen inguruko gertakizuna ere harrigarria da benetan. Adituen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoan egin den lehenengo zezenketa izan daiteke Irurekoa. Juan López de Unzueta eibartarrak 1594. urtean argitaratutako liburu batean ematen du XII mendean Iruren egin zen zezenketaren berri, zehaztasun osoz[4].
Unzuetak kontatzen duenez, Nafarroako Santxo VI.a “Jakintsuaren” garaietan (1150-1194), beronen lehengusu bat, Don Celinoz de Unzueta, Irurera aldatu omen zen bizi izatera bere ganadu–sail ugari eta bere morroi taldeekin. Bertan bizi zela, garai hartan Gipuzkoa osoko eta Bizkaiko lur zati handieneko nagusi zen Santxo VI.a Erregeak, Gipuzkoako lurrak eta lehengusuaren bizi-lekua bere begiz ezagutzeko asmoz, Don Celinoz lehengusua bisitatu omen zuen.
Honek haragi-jan eta otordu oparo batez hartu omen zuen errege nafarra, eta otorduaren ostean, zezenketa bat eskaini omen zion bere omenez. Zezenketan bi zezen toreatu omen zituzten, eta ondoren hil, erregearen txakurrek jan zitzaten.
Herrian Irure abizenaren hiru armarri gordetzen dira, bertan istorio honen aztarnak erakusten direla: Nafarroako armarriak, toreatutako zezenak eta beraiek jan zituzten txakurrak.
Salonazpiko Cristobal Colón
Oraindik harrigarriagoa da, Cristobal Colón itsasgizon ezaguna jaiotzez Irure auzoko Salonazpi baserrikoa dela dioen tesia, Colón-en jaioterriaren inguruko euskal tesitzat har daitekeena.
Tesi hori, Francisco Meléndez y Polo, gaitzizenez Paco Vargas edo El Hidalgo de Soraluze zeritzonak papereratu zuen, 1936 udaberrian Salamancan kaleratu zen Colón vizcaino liburuan.
Bailarako mapa
Ermitak
Irure bailarak hiru ermita ditu; horietatik bi pribatuak:
Santa Ageda ermita, Zabale baserriarena |
San Esteban ermita | San Martzial ermita, Ernizketa baserriarena |
Hiru ermitak Eibarrera zihoan mendi-bide zaharraren ibilbidean kokatuta daude.
Baserriak
2002eko datuak
Kopurua | 34 |
Eroriak/ desagertuak | 9 |
Hutsik | 9 |
Bizitzak | 25 |
Bizilagunak | 60 |
Bataz besteko adina | 46 urte |
Gaur eguneko baserriak
Izena | 1979 | 2002 |
---|---|---|
Arribaso | ||
Barrena | (desagertua) | |
Eitza | ||
Eitza Etxebarri | (argazki barik) | |
Eitzako-etxetxo | ||
Erlei | ||
Ernizketa | ||
Errotabarri | (desagertua) | |
Galtzaidukua | ||
Igarate | (desagertua) | |
Illordo | ||
Intxausti | ||
Iraola | ||
Iraola Etxebarri | ||
Iraolabeitia | ||
Irure Hamengua | ||
Irure Handikua | ||
Itzio | (argazki barik) | |
Itzio-etxetxo | (argazki barik) | |
Itzio-etxetxo Berri | (argazki barik) | |
Maltzako taberna | (argazki barik) | |
Mantxo | ||
Mutxaneko etxe zarra Aita Domingo Orue |
(argazki barik) | |
Osteitta | ||
Sagarraga | (desagertua) | |
Salon | ||
Salonazpi | ||
Txurruken | ||
Urretxa | (egin barik) | |
Zabale |
Desagertutako baserriak
Gorago aipatutako Errotabarri, Barrena, Igarate, Mutxaneko etxe zarra eta Sagarraga baserriez gain, beste baserri batzuk ere desagertu izan dira:
- Borda
Izenak adierazten duenez, nekazari etxea zen. Sagarraga-erreka ondoan zegoen. - Iraola Mantxo-etxetxoa
Casilla de Manso de Iraola moduan agertzen da. - Lekunberri etxea
Ernizketa baserritik gertu zegoen. XVIII mende hasieran oraindik zutik zegoen. - Sagasai
Izenak sagastia esan nahi omen du. Ernizketa baserritik gertu zegoen, eta XVIII mendean Domingo de Eguren zen jabea.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (96. orrialdea)
- ↑ Elgoibar eta Deban badira Urasandi bana, bata auzoa eta baserria bestea, biak ibaiaren beste aldean kokatuta. Soraluzeko Irasandi, berriz, esparru zabalagoa zen, mendi ingurua ere hartzen zuena.
- ↑ Soraluzeko baserriak. (97. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (22, 220 eta 280 orrialdeak)