Borda baserria (eu)
Borda | |
---|---|
Izen formala | Borda |
Bailara | Irure |
Altuera | 160 m. |
Hedadura | 0 Ha |
Kaletik | 1,7 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi.
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Izenak adierazten duenez[2], inoiz aberea edo belarra gordetzeko erabilitako eraikina izan da.
Baina urteekin armagintzarako erabili izan zen, segururena Mutxaneko olaren gertu egoteagatik.
1914 urtean Eduardo Meléndez Polo zen jabea, Francisco Meléndez Poloren anaia ("Paco Vargas"). Sagarraga baserria baino gorago zegoen eta, eraikin nagusiaz gain, ogi labea zeukan eta fusil-kanoien erasotzaileak goxatzeko makina zegoen etxetxoa. Urte hartan Eibarko “Angel Astaburuaga y Compañía” elkarteari saldu zizkion denak[3].
Gaur egun haren oroitzapena galduta dago. Agian Sagarraga industrialdearen azpian geratuko zen, zabortegia egin zutenean; baina segururena gorago zegoen, Mutxaneko putzura joateko bidearen ezkerraldean, errekaren beste aldean hain zuzen. Eraikin altu baten hondarrak daude, hormak erdi eroriak dituela.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)
- ↑ Borda. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ "Venta por parte de D. Eduardo Meléndez Polo que es dueño de la casa o casería titulada Borda sita en el valle de Yrure, que está mas arriba que la casería Sagarraga, un horno para cocer pan y la casita en donde está la máquina para dulcir los atacadores de cañones de fusiles, a la sociedad comanditada domiciliada en Eibar" (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa 1-5238, 280 eskr.)