«Nomenclátor de España 1888 (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
51. lerroa: | 51. lerroa: | ||
Guztira, 1888. urtean Soraluzek 293 eraikin zituen, horietatik 6 solairu bakarrekoak (eliza eta ermitak), 97 bi solairukoak (gehienak baserriak), 142 hiru solairu edo gehiagokoak (gehienak hiribilduan) eta 48 txabola. Biztanleak 1.835 ziren, horietatik 1.816 erroldatuak. | Guztira, 1888. urtean Soraluzek 293 eraikin zituen, horietatik 6 solairu bakarrekoak (eliza eta ermitak), 97 bi solairukoak (gehienak baserriak), 142 hiru solairu edo gehiagokoak (gehienak hiribilduan) eta 48 txabola. Biztanleak 1.835 ziren, horietatik 1.816 erroldatuak. | ||
[[Fitxategi: Nomenclátor_de_España._Soraluzeko_toponimia_(1893).jpg | thumb | center | 800 | Soraluzeko toponimia (27-28 orrialdeak)]] | |||
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:59, 26 abendua 2023 data duena
Nomenclátor de España 1888 | |
---|---|
Egilea | Instituto Geográfico y Estadístico |
Hizkuntza | Gazteleraz |
Urtea | 1893 |
Argitaletxea | Instituto Geográfico y Estadístico |
Hiria | Madril |
Izenburu osoa
Nomenclátor de las ciudades, villas, lugares, aldeas y demás entidades de población de España en 1º de enero de 1888. Cuaderno ventiuno. Guipúzcoa
Espainiako hiri, hiribildu, leku, herrixka eta gainerako biztanle-entitateen izendegia 1888ko urtarrilaren 1ean. Hogetabatgarren atala. Gipuzkoa
Liburua zertan den
1873-1925 epean, Espainiako Instituto Geográfico y Estadístico izenekoak toponimoen izendegia argitaratu zuen. Leku izenez gain, izendegiak zenbat eta nolako eraikin zeuden toki bakoitzean, eta biztanle kopurua ere ekartzen zituen.
Itxura denez, orduan ere euskararen ortografiaz arduratzen ziren, liburuan jasotzen denez
- Oharrak
- ..
- 3. Probintzia honetako eta Araba, Bizkaia eta Nafarroako biztanle-entitateen izenekin, gehienak euskaratik eratorriak, izendegi honetan erabiltzen diren ortografia eta prosodia dagokien Batzar Probintzialek hartutakoak dira. Zuzendaritzak erabaki du horiek ez bateratzea, zentzu etimologikoaren arabera, duela urte askotatik izenak degeneratzen ari direlako tokiko fonetika aldera.
Soraluzeri buruzkoak
(27. orrialdea)
Guztira, izendegiak 19 entitate bereizten ditu Soraluzen: hiribildua (Placencia)¡, auzune bat (Igarate-Olabarrena) eta beste 17 multzo (bizpahiru baserri, baserria eta errota, baserria eta ermita...). Gainontzeko 65 eraikin barreiatuak biltzen ditu, baina izenik aipatu gabe:
- Soraluze (hiribildua). 137 eraikin (solairu bakarreko 1, bi solairukin beste 2 eta gainontzeko 131 hiru solairu edo gehiagokin). 1107 biztanle (1110 erroldatuak).
- Igarate-Olabarrena (auzunea). 9 eraikin (bi solairuko 1 eta gainontzeko 8 hiru solairu edo gehiagokin). 57 biztanle (37 erroldatuak).
- Aguirreboluna (baserria eta ogi-errota). 3 eraikin (bi solairuko 2 eta txabola 1). 10 biztanle.
- Aseguinolaza (baserriak). 4 eraikin (bi solairuko 2 eta beste txabola 2). 15 biztanle.
- Azaoleaga (baserriak). 4 eraikin (bi solairuko 2 eta beste txabola 2). 12 biztanle.
- Eizaga (baserriak). 4 eraikin (bi solairuko 2 eta beste txabola 2). 20 biztanle.
- Ezocia (baserriak eta ermita). 4 eraikin (solairu bakarreko 1, bi solairuko 2 eta beste txabola 1). 15 biztanle (13 erroldatuak).
- Icióa (baserriak). 3 eraikin (bi solairuko 2 eta beste txabola 1). 13 biztanle (12 erroldatuak).
- Iraola (baserriak). 4 eraikin (bi solairuko 2 eta beste txabola 2). 18 biztanle (19 erroldatuak).
- Irure (baserriak eta ermita). 5 eraikin (solairu bakarreko 1, bi solairuko 1, hiru solairu edo gehiagokin baste bat eta txabola 2). 20 biztanle.
- Izaguirre (baserriak). 3 eraikin (bi solairuko 2 eta txabola 1). 10 biztanle.
- Larreategui (baserriak). 4 eraikin (bi solairuko 2 eta beste txabola 2). 11 biztanle.
- Muchanecúa (baserria). 3 eraikin (bi solairuko 2 eta beste txabola 1). 4 biztanle.
- Osuma (baserriak). 4 eraikin (bi solairuko 2 eta beste txabola 2). 14 biztanle.
- Sagarraga (baserria eta ogi-errota). 3 eraikin (bi solairuko 2 eta txabola 1). 5 biztanle.
- Salogüen (baserriak). 4 eraikin (bi solairuko 2 eta beste txabola 2). 20 biztanle.
- San Andrés (baserria eta ermita). 2 eraikin (solairu bakarreko 1 eta bi solairuko 1). 5 biztanle.
- San Marcial (baserriak eta ermita). 3 eraikin (solairu bakarreko 1, bi solairuko 1 eta beste txabola bat). 14 biztanle.
- Zabale (baserria eta ermita). 3 eraikin (solairu bakarreko 1, bi solairuko 1 eta beste txabola bat). 9 biztanle.
- Eraikin barreiatuak. 87 eraikin (bi solairuko 61, hiru solairu edo gehiagorekin 1 eta beste 25 txabola). 456 biztanle.
Guztira, 1888. urtean Soraluzek 293 eraikin zituen, horietatik 6 solairu bakarrekoak (eliza eta ermitak), 97 bi solairukoak (gehienak baserriak), 142 hiru solairu edo gehiagokoak (gehienak hiribilduan) eta 48 txabola. Biztanleak 1.835 ziren, horietatik 1.816 erroldatuak.
Erreferentziak
- Nomenclátor de España. Guipúzcoa (1888). Cornelleko Unibertsitatea (Cornell University)