«Armagintza I ibilbidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    36. lerroa: 36. lerroa:
    Gerora, etxebizitzak egiteko erabili bazuten ere, oraindik jatorrizko eraikinaren aztarnak ikus daitezke, errekalderako bi arku handiak, esateko.
    Gerora, etxebizitzak egiteko erabili bazuten ere, oraindik jatorrizko eraikinaren aztarnak ikus daitezke, errekalderako bi arku handiak, esateko.


    Zubiaren beste aldetik, errekan behera, herriko [[Polikiroldegia (eu)|polikiroldegia]] ikus daiteke. Bertan, 1.866 urtetik 1.975 arte, [[Fabrika zaharra (eu) | Fabrika zaharra]] egon zen. [[S.A. Euscalduna (eu) | S.A. Euscalduna]]-k jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|The Placencia de las Armas Company Limited]] eta [[Sociedad Anónima Placencia de las Armas (eu)|Sociedad Anònima Placencia de las Armas]] enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik ''kainoi fabrika'' izena.
    Zubiaren beste aldetik, errekan behera, herriko [[Arane Polikiroldegia (eu)|polikiroldegia]] ikus daiteke. Bertan, 1.866 urtetik 1.975 arte, [[Fabrika zaharra (eu) | Fabrika zaharra]] egon zen. [[S.A. Euscalduna (eu) | S.A. Euscalduna]]-k jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero [[The Placencia de las Armas Company Limited (eu)|The Placencia de las Armas Company Limited]] eta [[Sociedad Anónima Placencia de las Armas (eu)|Sociedad Anònima Placencia de las Armas]] enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik ''kainoi fabrika'' izena.


    Ostean, zubi nagusitik [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharrera]] joango gara, [[Kalebarren (eu)|Kalebarrenetik]] barrena, eta [[Batzokia (eu)|Batzokiaren]] eskumara joko dugu, erreka aldera. Gure aurrean ikusiko dugu, herriko zaharrenetakoa<ref>1.756 urteko Lamoten mapa ospetsuan agertzen da, Olabarrenakoarekin batera.</ref>. Bildutako ura [[Malmero zentrala (eu) | Malmero errota]]ra eramaten zen, aurretik burnia alntzeko, garia apurtzeko gero eta, azkenik, indarra sortzeko.
    Ostean, zubi nagusitik [[Plaza Zaharra (eu)|Plaza Zaharrera]] joango gara, [[Kalebarren (eu)|Kalebarrenetik]] barrena, eta [[Batzokia (eu)|Batzokiaren]] eskumara joko dugu, erreka aldera. Gure aurrean ikusiko dugu, herriko zaharrenetakoa<ref>1.756 urteko Lamoten mapa ospetsuan agertzen da, Olabarrenakoarekin batera.</ref>. Bildutako ura [[Malmero zentrala (eu) | Malmero errota]]ra eramaten zen, aurretik burnia alntzeko, garia apurtzeko gero eta, azkenik, indarra sortzeko.

    20:30, 30 iraila 2019(e)ko berrikuspena

    Badira bi ibilbide Soraluzen geratu diren armagintzaren aztarnak erakusten dituenak.

    Biak zubi nagusitik irtetzen dira. Ibilbide hau Olearaino doa (900 bat metro), eta bestea Mutxaneko olara (1.900 bat metro).

    Bi ibilbideak osagarriak dira, eta nahi bada batera egin daitezke.

    Mapa kargatzen...


    Zubi nagusitik Olearaino

    Hasierako puntua herriko zubi nagusia izango da. Errekan gora begiratu eta, eskumaldean, Erregetxe zaharra izan zena ikusiko dugu. Uribarri dorrea izan zena, XVI mendean Erret Lantegia izateko alokatu zuten, armak bildu eta aztertzeko, eta 1.573 urtean erosi. Hurrengo berrehun urtetan bi aldiz zabaldu behar izan zuten, baina XVIII mende bukaerako nahikoa hondatuta zegoen.

    Gerora, etxebizitzak egiteko erabili bazuten ere, oraindik jatorrizko eraikinaren aztarnak ikus daitezke, errekalderako bi arku handiak, esateko.

    Zubiaren beste aldetik, errekan behera, herriko polikiroldegia ikus daiteke. Bertan, 1.866 urtetik 1.975 arte, Fabrika zaharra egon zen. S.A. Euscalduna-k jaso zuen, fusilak eta errebolberrak egiteko, eta gero The Placencia de las Armas Company Limited eta Sociedad Anònima Placencia de las Armas enpresek erabili zuten, kainoiak ekoizteko. Hortik kainoi fabrika izena.

    Ostean, zubi nagusitik Plaza Zaharrera joango gara, Kalebarrenetik barrena, eta Batzokiaren eskumara joko dugu, erreka aldera. Gure aurrean ikusiko dugu, herriko zaharrenetakoa[1]. Bildutako ura Malmero errotara eramaten zen, aurretik burnia alntzeko, garia apurtzeko gero eta, azkenik, indarra sortzeko.

    Plaza zaharretik Erregetxera igoko dugu; baina eskileretatik joan beharrean Goikokaletatik gora egingo dugu. Goikokaletan Erregetxeko karkaba ikusiko dugu ezkerraldean. Karkaba hau 1.805 urtean egin zen, Zabaleta erreka estaltzeko eta Erregetxea aurrean esparru zabala sortzeko.

    Erregetxera helduta, geratzen diren aztarna bakarrei erreparatuko dizkiegu:mendia eusteko hormak eta atzeko atearen arrastoa. Gainontzeko guztia, 1.804-1.809 artean Erret Lantegia izateko jaso zen eraikin erraldoia, 1.975 urtean eraitsi zuten.

    Kotxebidetik gora geltokiraino helduko gara. Bertan, autobus geltokiaren frentean, harri landu handi bat ikusiko dugu: Erregetxeko eguzki erlojua. Bertatzen bagara orduen marrak eta goiko idazkuna irakurriko dugu: Viva Carlos IV 1806.

    Ibilbidearen lehen zatia bukatzeko, trenbidetik aurrera egingo dugu 500 bat metro, Bergararuntz, Keixeta errekaraino heldu arte. Trenbidearen beste aldean Olea baserria dago, eta trenbide eta baserriaren artean olaren antepara[2] oso ondo ikus daiteke.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Ibilbidea luzatzeko aukera

    Trenbidetik aurrera Osintxurantz joan daiteke, Osintxuko ibilbidea jarraituz.

    Osintxuko mugan, Egotza bide azpian, Bolu izeneko burdinola zegoen aspaldi. Aspalditik erabiltzen ez zena, erdi erorita zegoen. Azkenik, Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean bota egin zuten.


    Erreferentziak

    1. 1.756 urteko Lamoten mapa ospetsuan agertzen da, Olabarrenakoarekin batera.
    2. Ola baten presa, ura altura batetik erortzeko.