«Hidrografia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    137. lerroa: 137. lerroa:
    Eskumatik zortzi adar hauek ditu:
    Eskumatik zortzi adar hauek ditu:
    * [[Egotza erreka (eu)|Egotza]]. [[Osintxu (eu)|Osintxurekin]] muga egiten du. Ibaiaren beste aldean Mugarriko errebuelta du.
    * [[Egotza erreka (eu)|Egotza]]. [[Osintxu (eu)|Osintxurekin]] muga egiten du. Ibaiaren beste aldean Mugarriko errebuelta du.
    * [[Urruzti erreka (eu)|Urruzti]]. [[Txurruka bailara (eu)|Txurruka bailaran]]. [[Agarrebeiztei baserria (eu)|Agarrebeiztei]] inguruan ura hartzen da [[Sologoen zentrala (eu)|Sologoen Elektrikarako]] (garai batean ''Zabala, Unzurrunzaga y Cía.''), eta tutu baten bidez Deba ibaiaren azpitik Osintxutik datorren ubidera eramaten da. Ibaiaren beste aldean Hirukurutzetako errebuelta du.
    * [[Urruzti erreka (eu)|Urruzti]]. [[Txurruka bailara (eu)|Txurruka bailaran]]. [[Agarrebeiztei baserria (eu)|Agarrebeiztei]] inguruan ura hartzen da [[Sologoeneko zentrala (eu)|Sologoen Elektrikarako]] (garai batean ''Zabala, Unzurrunzaga y Cía.''), eta tutu baten bidez Deba ibaiaren azpitik Osintxutik datorren ubidera eramaten da. Ibaiaren beste aldean Hirukurutzetako errebuelta du.
    * [[Orroaga erreka (eu)|Lisiba/ Ozuma/ Orroaga]] erreka. Deba ibaiaren bigarren adar luzeena, osorik udalerri barruan. 2,8 kilometro luze da, eta 675 metrotatik 105 metrotata jaisten da. Txurruka eta [[San Andres bailara (eu)|San Andres bailaren]] muga egiten du, eta goitik behera hiru izen horiek hartzen ditu. [[Agarrebolu baserria (eu)|Agarrebolura]] heldu baino lehen [[Txitxirriketa ola (eu)|Txitxirriketa]] izeneko ola izan zen, baina gaur egun aztarnarik ez dago. Erreka honek bere adarrak ditu, denak eskumatik:
    * [[Orroaga erreka (eu)|Lisiba/ Ozuma/ Orroaga]] erreka. Deba ibaiaren bigarren adar luzeena, osorik udalerri barruan. 2,8 kilometro luze da, eta 675 metrotatik 105 metrotata jaisten da. Txurruka eta [[San Andres bailara (eu)|San Andres bailaren]] muga egiten du, eta goitik behera hiru izen horiek hartzen ditu. [[Agarrebolu baserria (eu)|Agarrebolura]] heldu baino lehen [[Txitxirriketa ola (eu)|Txitxirriketa]] izeneko ola izan zen, baina gaur egun aztarnarik ez dago. Erreka honek bere adarrak ditu, denak eskumatik:
    ** [[Errekabaltza (eu)|Errekabaltza]]. [[Ozuma-gain baserria (eu)|Ozuma baserrien]] inguruan batzen da Lixiba eta Aitzurkilla errekekin.
    ** [[Errekabaltza (eu)|Errekabaltza]]. [[Ozuma-gain baserria (eu)|Ozuma baserrien]] inguruan batzen da Lixiba eta Aitzurkilla errekekin.

    15:44, 30 iraila 2019(e)ko berrikuspena

    (Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)

    Mapa kargatzen...


    Deba ibaia

    Herriko hidrografiaren ardatza Deba ibaia da.

    Hegoaldetik (Osintxu, Bergara) sartzen da udalerrira, eta iparraldetik (Maltzaga, Eibar-Elgoibar) irtetzen.

    Soraluzeko tarteak 5 kilometro ditu, eta horietan 35 bat metro jaisten da (110 metrotatik 75 metrotara).

    Ibaia nahikoa nasaia da, 20-25 metrotako zabalera du leku gehienetan (inoiz 15 metro edo 30 metrotakoa ere).


    Ezkerreko adarrak

    Ezkerretik adar hauek ditu, denak Irure bailaratik datozenak:

    • Joangoerreketa. Erreka txiki eta aldapatsua, Txurrukeneko herriko sarreran, sahiesbide hasieran bertan.
    • Erlei (Erlaegi) erreka. Untzeta-iturritik dator. Garai bateko Ospitala zegoen tokian, bertako inguruak Herlaibia zuen izena (Erlai + ibia), eta Soraluzekin bat egin zen 1343 urtean, Placencia de Soraluce sortzeko. Gaur eguneko ospitalaren parean Udal Indarretxea zegoen, 1950 hamarkada arte herrirako indarra sortzen zuena. Sahiesbidea egiterakoan bota zuten.
    • Sagar-erreka (Sagarraga erreka)/ Olakorta erreka. Duda barik, Deba ibaiaren adar luzeena eta garrantzitsuena. Bergaran jaio bada ere, Soraluzeko esparruan sartzen denean Olakorta erreka du izena. Ur jauziaren inguruan Sagar erreka izena hartzen du, Deba hibaiarekin bat egin arte. Denetara bi kilometro inguru egiten du Soraluze udalerrian, 210 metrotatik 85 metrotara jeisten dela. Bi adar ditu, ur jauziaren inguruan batzen zaizkiola, biak ala biak bere ur jauzi propioa pasa eta gero:
      • (ezkerretik) Aierdi (Errekatxu) erreka. Arribaso ingurutik dator.
      • (eskumatik) Sasibaltz (Bolinegi/ Bolunegi) erreka. Erreka txiki eta aldapatsua. Izenak errota iza zela adierazten du.
      • (eskumatik) Ganbela erreka. Erreka txiki eta aldapatsua.
    • Iraola erreka (Belakotegi). Irure auzorako bidean, Iraola baserrien inguruan. Iraolabeitia baserriaren inguruan elektretxe txikia zegoen, inguruko baserriei indarra emateko.
    • Ibarzabal erreka. Ia Maltzaga gainean, erreka txiki eta aldapatsua.


    Eskumako adarrak

    Eskumatik zortzi adar hauek ditu:

    • Egotza. Osintxurekin muga egiten du. Ibaiaren beste aldean Mugarriko errebuelta du.
    • Urruzti. Txurruka bailaran. Agarrebeiztei inguruan ura hartzen da Sologoen Elektrikarako (garai batean Zabala, Unzurrunzaga y Cía.), eta tutu baten bidez Deba ibaiaren azpitik Osintxutik datorren ubidera eramaten da. Ibaiaren beste aldean Hirukurutzetako errebuelta du.
    • Lisiba/ Ozuma/ Orroaga erreka. Deba ibaiaren bigarren adar luzeena, osorik udalerri barruan. 2,8 kilometro luze da, eta 675 metrotatik 105 metrotata jaisten da. Txurruka eta San Andres bailaren muga egiten du, eta goitik behera hiru izen horiek hartzen ditu. Agarrebolura heldu baino lehen Txitxirriketa izeneko ola izan zen, baina gaur egun aztarnarik ez dago. Erreka honek bere adarrak ditu, denak eskumatik:
      • Errekabaltza. Ozuma baserrien inguruan batzen da Lixiba eta Aitzurkilla errekekin.
      • Aitzurkilla. Ozuma baserrien inguruan batzen da Lixiba eta Errekabaltzarekin.
      • Leizeaga. Ozuma errekarekin bat egiten du Orroaga sortzeko. Oso gertu Leizeagako haitzak daude. Eskumatik adarra biltzen zaio:
    • Keixeta erreka. Barrenetxe eta Zabaleta erreken urak jasotzen ditu, eta Olea parean biltzen da Deba ibaiarekin. Zeletako ur-biltegia bertatako ura erabiltzen du. Erdibidean Keixetako errota egon zen, garai batean errota eta indarretxea izan zena, inguruko baserrientzako.
    • Altun (Iriarte) erreka. Loralde eta Gabolatz pasa eta gero Deba ibaian bukatzen da.
    • Arkaitzeta erreka. Ezozibideko goiko partetik pasatzen da, Arrizabaleta parketik hain zuzen.
    • Ipintza erreka. Ezozia erreka edota Armendia erreka ere. Ezozia ondotik pasatzen da, eta bertako urak Armendiako errota mugitzeko erabiltzen ziren aurretik, eta gero Armendiako ur-biltegian biltzeko. Beherago, fulbol zelaiaren eta Mendiola industrialdearen azpitik pasatzen da. Ezkerretik adar bat dauka:
    • Iturbe (Aristi) erreka. Ia Maltzaga ondoan, Gabilondo industrialdea azpitik pasatzen da.


    1343 urteko hiribilduaren mugak

    Honetaz gain, badira bi erreka txiki 1343 urtean, hiribildua sortu zenean, herri kaskoa iparraldetik eta hegoaldetik mugatzen zutenak:

    • Argate ingurutik datorrena, goiko ikastetxe eta kanposantuaren erdibidetik pasatzen dena. Trenbidea pasa eta gero, Santa Maria la Real eliza ezkerreko albotik pasatzen da (betidanik hezetasunak sortzen), garai bateko karkabatik, eta Arangureneko etxeak eta Ormaetxea jauregiaren artetik Deba ibaira joaten dena.
    • Etxaburueta (Zabaleta/ Errekatxueta) erreka. Zabaleta ingurutik datorrena, goiko ikastetxeren beste aldetik pasatzen dena, gero Erregetxe aurretik (Kotxebide azpitik) eta Zabaleta botika azpitik Deba ibaira joaten dena.

    Hurrengo urteetan, herriaren hedapenaren eraginez, azpian hartu ziren. Txikiak dira, baina arazoak eman dituzte noizean behin.


    Erreferentziak