Urruzti erreka (eu)
Urruzti | |
---|---|
Nagusia | Deba ibaia |
Luzeera | 790 m |
Aldapa | % 37koa (400 m > 105 m) |
Eskumako adarrak | Ez dauka |
Ezkerreko adarrak | Ez dauka |
Bailara | Txurruka |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Ibai edo erreka baten izena ezagutzeko, gainean sakatu)
Kontuak
Izena ematen dion Urruzti baserritik Deba ibaira doa.
Erreka motza da, aldapatsua (% 37koa) baina ez oso. Inguruan inolako baserririk ez du.
1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak, Sologoeneko zentralaren jabeak, beste emakida bat lortu zuen, Urruzti eta Orroagatik datozen urak ustiatzeko. Ur hauek Agarrebeizteiko ur biltegitik pasa eta gero, Deba azpitik ekartzen ziren zentraleraino, baina ez ziren ubide nagusiko urekin nahasten: turbina propioa zuten, Pelton motakoa. Turbina honetara ekarri zituzten Joangoerreketako urak ere. 1960. hamarkadan ur hauek erabiltzeari laga zioten.