Nazareno erretaula (eu)

    Sorapediatik
    Nazareno erretaula
    Parrokiaren reinaugurazioa (2007). 05.png
    Estiloa Barroko-rokokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Santa Maria la Real eliza
    Mota Eskultura


    Azalpena eta historia

    Erretaula hau Epistola aldean dago (hau da, elizara sartzerakoan eskuman), aurrekoa. Aurre aurrean, elizaren bestekaldean, Dolorosa erretaula du.

    Bi kaperak batera egin ziren, 1632. urtean. Hurrengo mende hasieran, 1715.ean, Antonio de Anguiozarrek kaperetara sartzeko arkuak harri landuz egin zituen, koru berriarekin batera.

    Eta 1767. urtean Thomas Jauregui Badiola[1] urretxuarrak bi erretaulak egin zituen, rokoko estiloan. Thomas Jauregi Miguel Antonio de Jauregui arkitektoaren aita zen, Soraluzeko Frontoia zein Erregetxea eraiki zituena.

    Bi kaperen erretaulak ia berdinak dira, irudiak salbu. Nazareno-renak bi ditu: azpian, kristalak babestua, Nazarenoa, eta gainean San Ignacio Loiolakoa.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Tomás de Jauregui. Real Academia de la Historia.