Nazareno irudia (eu)

    Sorapediatik
    Nazarenoa
    Santa Maria la Real parrokia. Nazarenoa.jpg
    Estiloa Barroko-rokokoa
    Mendea XVIII
    Kokapena Santa Maria la Real eliza
    Mota Eskultura


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Azalpena eta historia

    Irudi hau Nazarenoaren erretaula erdi erdian dago, garaiko kristal batek babestua. Erretaula hau Epistola aldean dago (hau da, eskuman), lehena. Aurre aurrean, elizaren bestekaldean, Dolorosa erretaula du.

    Janzteko irudia da; hau da, burua eta eskuak besterik ez du, egurrezkoak. Gainontzekoa arropak estaltzen du. Ilea naturala du.

    Felipe de Arizmendi eskultoreak egin zuen, 1720 urte inguruan. Artista honek Gipuzkoan garatu zuen bere bidea, azten barrokoaren garaian: Donostia (Santa Maria eta San Vicente erretaulak), Olaberria, Pasai Donibane, Elgoibar (Nazarenoa eta San Antonio) edota Soraluze (Nazarenoa). 1725 urtean hil zen.

    Urtean zehar Nazareno irudia bitan irtetzen zen prozesiotan, Eguen eta Bariku Santuan hain zuzen. Honetaz gain, sikuteko urteetan baserritarrek ateratzen zuten, euria eskatzeko.

    1845.eko abuztuan Isabel II.a Arrasatera etorri zen familiarekin, Gesalibarreko urak hartzera. 27an Soraluzetik pasa ziren Debara joateko. Itzultzerakoan, geldialdia egin zuten Soraluzen, Erregetxea eta parrokia bisitatuz. Honetan Nazarenoren kaperan otoitz egin zuten, "bere irudia meritu handikoa baita"[1].

    1924-1929 inguruan Georg Weise eta Hans Hubert Mahn, Alemaniako bi argazkilari, gure eskualdean agertu ziren, eta hainbat artelanei argazkiak atera zizkioten[2]. Argazki horiek Marburg Argazki bilduman gordetzen dira.

    Aipatutako argazkietan okerra dagoela ematen du, Soraluzeko eta Elgoibarreko Nazarenoak nahastu zituztelako. Bitxia da ere Soraluzeko eliza izendatzeko modua: Placencia de las Armas (Guipúzcoa) * Kathedrale.


    Erreferentziak

    1. La Esperanza (1845/09/06).
    2. ¿Soraluzeko? Nazarenoa. Georg Weise eta Hans Hubert Mahn (1924-9)