Uzkate baserria (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:24, 17 abendua 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Uzkate
    Uzkate baserria. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Izen formala Urruzkarate
    Bailara San Andres
    Altuera 380 m
    Hedadura 28 Ha
    Kaletik 3,45 km


    Bertako familia

    Ia egunero dago familiako norbait baserrian baña ez da inor bizi.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]

    Etimologoek ezin izan dute asmatu izenaren nondik norakoak.

    San Andres bailarako zaharrenetarikoa da, sasoi batean garrantzitsuena eta bailarari izena ematen ziona.

    XV. mende bukaeran Juan Martinez de Urruzkaratek beste soraluzetar bat makilkadaz hil zuen, eta Granadako gerrara bidali zuten, Marchenillako gotorlekura. Bertan zegoela, gezi batek zauritu zuen eta erregeak zigorra barkatu zion[3].

    1720. urtean maizterra Domingo de Maiztegui zen. Jabea, berriz, Juan de Sagarraga sortutako Kapelautza, garai hartan Fernando de Espila kudeatzen zuena.

    1806.eko irailean saldu zuten, Olea, Zuloaga eta Barrenetxe baserriekin batera, Konbentzioaren Gerraren kalteak arintzeko asmoz[4].

    Hamalau urte geroago, 1820.ean hain zuzen, Manuel de Izaguirre zen maizterra.

    XIX. gizalditik orain dela gutxirarte Arizagatarrak bizi izan dira Uzkaten. Adina zela eta, 2000. urte inguruan kalera (Eibarra) jetsi zen azken biztanlea.

    Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[5]:

    UZKATE, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
    (UZCARATE: cas. del valle de San Andres, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).


    Erreferentziak=

    1. Soraluzeko baserriak. (34. orrialdea)
    2. Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
    3. Perdón a favor de Juan Martínez de Urruscarant, vecino de Placencia, Guipúzcoa, culpable de haber dado de palos a un vecino de dicha villa, después de lo cual sirvió en la frontera de los moros, en la fortaleza de Marchenilla, con lo que ganó el perdón concedido a los homicianos que sirviesen en la villa de Salobreña, no obstante no haber estado más que la mitad del tiempo que le señaló el comendador mayor de León por haber sido herido en una saetada (Archivo General de Simancas 1491/06/20).
    4. Autos de venta y enajenación de las caserías de Olea, Zuluaga, Uzcarate y Barrenechea, jurisdicción de la villa de Placencia, en virtud de una real cédula de 20 de octubre de 1800, sobre bienes tocantes a obras pías (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1806/09/02).
    5. Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)