Así en la tierra como en el cielo (eu)

    Sorapediatik
    Jcao (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:00, 27 uztaila 2021
    (ezb) ←Berrikuspen zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb) | Berrikuspen berriagoa→ (ezb)
    Así en la tierra como en el cielo
    Así en la tierra como en el cielo. Azala.jpg
    Egilea Jesús Mª Pitarque de la Torre
    Hizkuntza Gaztelaniaz
    Urtea 2003
    Argitaletxea www.academia.edu
    Hiria


    Izenburu osoa

    Así en la tierra como en el cielo. Familia e Iglesia: Intereses contrapuestos en torno a una capellanía guipuzcoana (1778-1866)

    Zeruan bezela lurrean ere. Familia eta Eliza: kapelautza gipuzkoar baten inguruko interes kontrajarriak (1778-1866)


    Liburua zertan den

    Jesús María Pitarque historialariari XVIII eta XIX mendeen arteko aldaketak interesatzen zaizkio bereziki.

    Espainiako Artxibategi Historiko Nazionala[1] delakoan demanda baten agiriak topa zituen, Soraluzen sortutako kapelautza bati buruzkoak hain zuzen.

    UNEDen ikasten ari zela, gai honi buruz tesina aurkeztu zuen 2003. urtean. Tesina hau Internet-en argitaratu zuen.


    Soraluzeri buruzkoak

    XVIII mendean Juan Antonio de Azcarate soraluzetarra Ameriketara joan zen morroi, 18 urte zituela, eta azkenean dirua egin zuen Mexikoko Guadalajaran, saltzaile.

    Seme-alabarik izan ez zuenez, hiltzerakoan dirua laga zuen sorterrian kapilautza sortzeko, bere animaren alde mezak emateko. Kapelautza 1788-1779 urteetan sortu zuten eta aurreko kapilaua José María de Aguirre apaiza izan zen, Juan Antonioren iloba. Mezak emateko Soraluzeko Santa Maria la Real elizaren Nazareno kapila erabili behar zuten.

    1812 urtean José María hil zen, eta honen arrebak, María Bárbara de Aguirre andereak, kapilautza eskatu zuen. Kapilautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, onartu zuen.

    Zazpi urte pasa eta gero Kalagorriko orduko apezpikuak, Atanasio Puyal y Poveda jaunak, Deba bailara bisitatu zuen (gogoratu garai hartan Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako Deba bailara Kalagorriko elizbarrutian zeudela). Egoeraren jabe egin zenean, kapilautza hutsik zegoela erabaki zuen, María Bárbara apaiza ez zelako eta, gainera, andra. Eta zegokion prozesua martxan jarri zuen, eliz-epaitegietan.

    Baina María Bárbararen senarrak, Bergarako Miguel Antonio de Jauregui arkitektoak[2], pisu handia zuen. Beraz, bigarren auzia abiatu zuen, epaitegi zibiletan baina, emaztearen errentak berreskuratzeko.

    Kapelautza (eta errentak) hutsik zegoela, Miguel de Mendiguchia izenekoak beretzat eskatu zuen kapelautza, Juan Antonio de Azcaraten ahaidea zelako. Horretarako hirugarren auzia abiatu zuen.

    Gauzak horrela, 1820 urtean Espainiako hiru urteko liberala izan zen. Hiru urte hauetan Elizarekin zerikusia zuten lege guztiak aldatu zituzten, eta epaitegi zibilak goitik behera antolatu. Dena dela, Miguel Antonio de Jaureguiren demanda aurrera egiten ari zen. Baina 1823 urtean absolutismoa itzuli zenean, epaitegietan egindako bidea desegin zuten.

    Urte hartan Miguel de Mendiguchia hil zen, baina José María bere anaiak ordeztu zuen, kapilautza berezat eskatuz. Pobrea zenez, doako justizia eskatu zuen.

    1824 urtean Burgoseko Eliz Epaitegi Metropolitanora eraman zuten eliz-prozesua, eta honek 1825 urtean apezpikuaren alde erabaki zuen. Orduan Juan Bautista de Beiztegui agertu zen, berak ere kapilaua izateko eskubideak zituelakoan. 1827 Atanasio Puyal apezpikua hil zen.

    1828 urtean Kalagorriko eliz-epaitegiak Juan Bautista de Beizteguiri eman zion kapelautza, eta Maria Barbara de Aguirre-ri agindu zion 1812tik kobratutako errenta guztiak Juan Bautistari itzultzeko. Epaitegi zibilak 1833 eman zuen epaia, hau ere Maria Barbara de Aguirreren kontra.

    Eta orduan Juan Bautista de Beiztegui hil zen. Kalagorriko apezpikua berriak José Matías de Beiztegui izendatu zuen kapelau, eta aldiberean kapelautzaren patroiak, Soraluzeko Udalak, José Cruz de Azcaray. Beraz, bi kapelau ziren batera, eta epaiak hasi ziren berriro.

    Urte hartan lehen karlistada sortu zenean prozesu asko bertan behera itxi ziren, haietako bat hau. Juan Bautista de Beiztegui Bordelera joan eta bertan ezkondu zenez, José Cruz de Azcaray kapelaua izan zen 1865 urtean hil zen arte.

    Azken demandak 1866 urtekoak dira, hutsik geratutako kapelautza hiru lagunek eskatu zutenean: Ramón de Azcarayk (José Cruz-en anaia), Juan Bautista de Beizteguik (Bordeletik, 15 urteko Francisco José semearentzat) eta José Antonio Azulak (Anacleto semearentzat).


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Archivo Histórico Nacional.
    2. Arkitekto honek, besteak beste, bigarren Erregetxearen proiektua egin zuen, eta Erregetxe berriarenak ere. Gainera, Thomas de Jauregi bere aitak Nazareno kapilako erretaula egin zuen.