Soraluze XV mendean (eu)

    Sorapediatik
    Soraluze-Plazentzia XV. mendean
    Egilea Javier Elorza &
    Urtea 2018
    Hiria Soraluze
    Tamaina
    Soraluze-Plazentzia XV mendean (Javier Elorza 2018).jpg


    Mapa zertan den

    1.343 urtean Soraluze eta Herlaibiako biztanleek Plazentzia izeneko hiribildua sortu zuten, Alfonso XI erregeak emandako hiri gutuna erabiliz.

    Hiribilduaren 675. urteurrenean, Soraluzeko Udalak Javier Elorzak prestatutako mapa hau argitaratu zuen.

    Mapa sortzeko Javier Elorzak agiri zaharretan agertzen diren azalpenak (sorrera, ordenantzak...) zein etxe-izenak erabili zituen.


    1.343 urte aurrekoak

    Gainontzeko herri eta hiriek moduan, Soraluze sortzerakoan bertako inguru naturala zein ordurako gizakiak egindakoak erabakigarri izan ziren: ibai eta errekak, bideak, existitzen ziren eraikinak...

    Ibai eta errekak

    Hiribildu berria Ibaizabal[1] ibaiaren eskumako ertzean sortu zuten, ibaia pasatzeko ibi baten ondoan hain zuzen.

    Hasierako hiribilduaren mugak bi errekek finkatu zituzten: ZZZ hegoaldetik eta BBB iparraldetik.

    Erregebide eta bideak

    Hiribildua sortu zenean, hainbat bide nagusi biltzen ziren ibiaren inguruan.

    Erregebide nagusia Gaztelatik itxasora zihoan. Bergaratik Ibaizabalen ezkerretik zetorren, Soraluze pareko ibira heltzerakoan bestekaldera pasatzen zen (aurretik ibitik, XV mendean zegoen zubitik) eta handik San Roketik gora Elgoibar eta Debaruntz.

    Bazegoen adar bat Eibarra zihoana: ibia zeharkatu beharrean aurrera egiten zuen eta, Iruretik barrena, Eibarraino heltzen zen. Bigarren adarrak, berriz, ibia pasa eta mendian gora egiten zuen, Pagobedeinkaturaino, eta handik Azkoitira jeisten zen.

    Honetaz gain hainbat herribide agertzen dira mapan: Osirantzurakoa[2], Erlaegirakoa, Ernizketarakoa eta Altunerakoa. Arregiako estrata ere agertzen da, Arregigoikoatik herrikaskora zihoana.

    Eraikinak

    Hiri-gutunak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak aipatzen ditu. Beraz, bi inguru horietan etxeak bazirela ondoriozta daiteke.

    Horietaz gain baziren bi eraikin garrantzitsuak, mapan agertzen direnak: Soraluzeko monastegia (1.267 urtean aipatzen dena, gaur eguneko parrokia dagoen tokian zegoen) eta Arregitorrea (Erdiaroko eraikina oraindik, Andrés Ibáñez de Irurek XVI mendean jauregia bihurtu zuen).


    1.343 urteko hiribildua

    Kaleak

    Hiribilduak bi kale besterik ez zituen, bata luzea, hegoaldetik iparralderutz, eta laburra bestea, ekialdetik mendebaldera. Bi kale hauek hiribilduaren erdian gurutzatzatzen ziren, etxe multzoa lau bloketan banatzen.

    Kale luzeak bi izen zituen, Kalegoen eta Kalebarren. Kale laburraren goiko zatia gaur eguneko Udaletxeko aldapari zegokion, eta behekoa Abadetxe ondoko aldapari, ibaira jeisten dena.

    Orduko eliza, Soraluzeko monastegia alegia, lauki honetatik kanpo geratzen zen. Aurrean espazio pibliko zabala zuen, oso aldapatsua.

    Ateak

    Hiru ate zeuden: Kalegoenekoa (Ormaetxea jauregiaren parean), Kalebarrenekoa (Kalebarren 7/9 zenbakien artean) eta eta zubikoa, ibaiaren gainean.

    Etxeak

    Garaiko ordenantzak agintepzen zutenez, etxeak estuak eta luzeak ziren. Zabalera arautua 6 kanakoa zen[3]; hau da, bost bat metrotakoa. Beheko eta lehen solairua zituzten, eta ganbara. Alboko hormak harrizkoak ziren, eta etxaurreko beheko aldea ere harrizkoa, bertan atea eta lehio bat izaten zutela.


    XV mendeko egoera

    Mapak XV mendeko egiera erakusten du.

    Hedapena

    Hiribildua sortu eta aurki txikia geratu zen.

    Handitzeko, bi motako hedapen izan zituen. Alde batetik, harresien inguruan Kalebarren gainetik Etxaburueta kalea sortu zen, eta Kalegoeneko atearen kanpoaldean etxeak eraiki ziren (Santa Ana 9eta 13).

    Bestetik, arrabalak sortu ziren. Kalegoenetik Osintxurutz Irusagarreta auzoa sortu zen, izen bereko etxearen inguruan. Ibaiaren bestekaldean bi auzo berri eraiki ziren, Errabal izenekoa bat eta Arane auzoa, gaur eguneko Baltegietan

    Etxeak

    XV mendeko agirietan hainbat etxe izen agertzen dira (mapan jasotakoak):

    • Irusagarreta (Santa Ana 20). Harresietatik kanpo, Osintxurutz. Inguruan izen bereko auzoa sortu zen. XVII mendean, bere ortuetan Santa Ana komentua eraiki zen.
    • Arretxea (Santa Ana 10). Kalegoen, Ormaetxea ondoan.
    • Igartza etxea (Kalebarren 2). XVIII mendean berau eta alboko etxea bota zuten Abadetxea egiteko.
    • Loiola etxea (Kalebarren 4). Soraluze hiribildua 1.343 urtean sortu zenean, Alfontso XI erregeak Juan Pérez de Loyola eta Gil López de Oñaz-en beste anai bati (anaiak, nahiz eta abizen desberdinak izan!) lur sailak eman zizkion Soraluzen bertan, eta honek Loiola etxea sortu zuen.
    • Arregigoikoa (Gabolats 1).
    • Arregitorrea (Gabolats 2).
    • Serora etxea (Elizburu 3). Eliza zaintzen zuen serora bertan bizi zen.
    • Atxuri etxea (Atxuri 5). Kaleari izena eman zion etxea.
    • Uribarri etxea (Errabal 10). Juan Garcia de Uribarri arrasatearrak jauregia egin zuen bertan XVI mendean.
    • Txurruka etxea (Errabal 12). Seguruarena, Txurruka baserriaren janztetxea.
    • Ospitale etxea (Errabal 18). Herriko ospital zaharrena. Agirietan 1.515 urtean agertzen bada ere, askoz zaharragoa zen.
    • Zubiko etxea (Errabal 22). Ibaizabal igarotzeko eraiki zuten zubiaren ondoan zegoen.
    • Unamuno etxea (Baltegieta 2). Desagertua La Euscalduna fabrika eraikitzeko. Gaur egun Polikiroldegia dago bertan.
    • Tolare etxea (Baltegieta 2). Desagertua La Euscalduna fabrika eraikitzeko. Gaur egun Polikiroldegia dago bertan.
    • Arana etxea (Baltegieta). Inguruko auzoari eta iturriari izena eman zien.
    • Iturbaltza etxea (Baltegieta 16).
    • Igareta errota (Baltegieta 18). Desagertua. Igareta presa oraindik gordetzen da.

    Toki izenak

    Etxe izenez gain, beste hainbat toponimo ere agertzen dira:

    • Uriortueta. Bertan Erregetxe berria egin zuten (1.804-1.809)
    • Errekatxoeta
    • Ahetegietako ortuak
    • Argarateondoko lurrak
    • Bagozko lurrak
    • Iruortueta
    • Sailbedarreko ortuak
    • Burkesategi


    Bitxikeriak

    XV mendean zubia eta zubiko atea ez zeuden parean, herrian sartzeko zig-zag modukoa egin behar zen. Baliteke erasoen kontea babesteko izatea.

    Etxeak egurrezkoak izanik, arriskuak sahiesteko sutegiak[4] hiribildutik kanpo ezartzen ziren. XV mendean sutegia zuten etxeak (Atxuri etxea, Zubiko etxea, Unamuno etxea...) denak Andikokalen zeuden.

    Arrazoi berberarengatik, gaixotasunak uxatzeko ospitaleak herritik kanpo jartzen ziren. Soraluze kasuan, Ospitala Errabal kalean zegoen, ibaiaren bestekaldean.

    Etxeek bazuten ortuak harresietatik kanpo. Baina behar bezelako lur faltan, Andikokalekoek (Errabal, Arana... auzokoek) Soraluze aldean zituzten beren ortuak. Ospitala salbuespena zen, bere ortua alboan zuen eta.


    Erreferentziak

    Liburua ekartzeko Liburutegi digitalera joan.

    1. Gaur egun Deba ibaia moduan ezagututa.
    2. Gaur egun Osintxu.
    3. Gutxi gorabehera, kana batek 84 bat zm. zituen.
    4. Forjak.