Urteurrenak. Maiatza (eu)
- Urteko urteurrenak ikusteko, sakatu hemen.
1 | 1698 urtean Santa Ana komentuko lehen kanpaia jarri zuten. Komentua sei urte lehenago hasi ziren eraikitzen (1692). Kanpai-hormak bi kanpaientzako tokia bazuen ere, bigarrena ehun urte beranduago jarri zuten (1806). | |
3 | Gurutze Santuaren eguna". Hurrengo igandean Irukurutzetako erromeria ospatzen da, trikuharri ondoko zelaian, Kurutzazarren ondoan. Hasieran, segururena, Kurutzazarreko erromeria izango zen (gurutze zaharrena bertan egonda). Aintzinean Lezarrisoroko (Osintxuko baserria, Muskiritsu bailaran) agurea Irukurutzetako tontorrera urtero igotzen omen zen, maiatzako lehen igandean, bere kapelaren zintan gurutze bat zeramala. Berarekin jende asko joaten zen, eta inguruko herrietako ehundaka lagun hurreratzen ziren: azkoitiarrak, elgoibartarrak, osintxuarrak, plazentziatarrak… Arratsaldean Konjuruaren erritua egiten zen uztak ziurtatzeko.
2000 urtetik hona berriro ospatzen ari da, maiatzeko lehen domekan, soraluzetarrek eta osintxuarrek elkarrekin antolatzen dutela. | |
3 | 1780 urtean, Liman emandako eskritura baten biez, Juan Ignacio Obiaga doktoreak 8.000 peso bidali zituen Soraluzera, bertan Hil-hurrenen kapelautza sortzeko, bere animaren alde mezak bermatzeko asmoarekin. Diru horrekin batera beste horrenbeste bidali zituen, herrian gari, arto eta beste hazi batzuen biltegia sortzeko. Erakunde hauei Erruki-kutxa ere esaten zitzaien, eta labore-bankuak izaten ziren: laborea (garia, artoa...) baserritar behartsuei ematen zieten errentan, hauek erein ahal izateko, eta uzta jaso eta gero etekinak kobratzen zizkieten, laboretan ere. | |
4 | Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoko agiri batek dioenez, 1814 urtean Irukurutzeta errebuelta parean gizona erori zen Deba ibaira: Auto de oficio por la caída de un hombre al río Deva, a la altura del término de las Tres Cruces, jurisdicción de la villa de Placencia. Ikusten denez, bertan dauden hiru gurutzeek berrehun urte baino gehiago jarri zuten, ez dakigu zein istripuren oroigarri. Osintxu aldera beste hilarri bat dago: 1924ko irailak 13an hemen hil zen Manuel Maiztegi jauna, 36 urte zituela. Goian bego. | |
4 | 1928ko maiatzak 4an Eibarko Udalak Oñatiko Javier Zelaia Enparantza kontratistarekin adostu zituen Sagar-erreka urak eruatako lanak, 720.000 pezetatan eta 14 hilabeteko epean bukatzeko. Soraluzeko aldeko lanak ez ziren nolanahikoak: Sagar-errekako presa (1974ko presa barriak barruan hartu zuen), ura eramateko erretenak (1.000 metro baino luzeagoak) eta Illordoko tunela (1.665 metrotakoa). | |
4 | 1933 urtean EAJren Uri Erakundearen lehendakariak udal frontoiaren erabilera eskatu zion Udalari, mitina eta euskal jaialdia egiteko. Alkateak esan zuen Gipuzkoako gobernadoreak telefonema bidali ziola, baimena ukatzen. Dena dela, udal frontoia lagatzeko onartu zuen... behin baimen guztiak lortu eta gero. | |
4 | 2016ko maiatzaren 4an izandako Osoko Bilkuran, Soraluzeko Udalak, aho batez, Central Hidroelectrica Sologoen S.A sozietate publikoaren likidazioa onartu zuen. Likidazio prozesuaren ondoren Soraluzeko Udala egin zen Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren jabe (2017ko abuztuaren 9an). Central Hidroelectrica Sologoen S.A elkartea 1989ko abenduaren 28an eratu zen, Sologoen zentrala berriro martxan jartzeko. Azkioen %75a EVErenak ziren, eta gainontzeko %25a Soraluzeko Udalaren esku zegoen. | |
5 | 1.766.-eko maiatzak 5eko auto acordado-ren arabera, común-eko bi diputatu eta pertsonen sindikoa sartu ziren udalbatzan. Ordurarte lau pertsonek osatzen zuten udal gobernua: alkateak, hiru errejidorek eta sindiko-prokuradoeak. Osaketa honek ia ehun urte iraun zuen, 1845 arte. Ordutik aurrera, udala alkateak, bi teniente-alkatek eta bederatzi errejidorek osatuko zuten. | |
5 | Plaza Barriko iturriaren eraikitze lanak 1831 urteko maiatzak 5ean hasi ziren, Mariano Jose de Lascurain jaunak zuzenduta. Ondo eta bizkor lan egin zuten: astebete geroago aurreneko erregistroa bukatuta zegoen, eta sei hilabete geroago (urriak 22an) ura iturriraino heldu zen. | |
1918ko maiatzak 5ean Ascensio Gurrutxaga (Don Ascensio) Nuarben jaio zen. Musikazaletasunaz eta jotzeko trebetasunaz nabarmendu zen apaiztegian. 1951 urtean Soraluzera etorri zen; bertako koadjutore, organista eta Santa Ana komentuko mojen kapilaua izan zen. | ||
6 | Soraluzeko Loiola familiaren eta etxearen jatorriari buruzko teoria asko daude. Baten arabera, Inés de Loyola, Oñaz eta Loyolaren anderea, Juan Pérez senidearekin ezkondu zen. Juan honek Enparaneko erroten agiria sinatu zuen, 1319ko maiatzak 6an, eta oste oñaztarrak gidatu zituen Balda jauregia eraso eta erre zutenekoan. Zazpi seme izan zituzten, horietako bat Juan Pérez de Loyola. | |
6 | 1816 urtean Manuel Tapia (militarra eta Erregetxeko atezaina) eta Manuela Asencia Vergara Larreategui soraluzetarra ezkondu ziren. Aitaren lana zela eta, familia hainbat lekutan bizi zen: Bilbo, Valladolid, Soraluze atzera… Azkenean, familia Soraluzera erretiratu zen, urte askotara bertan hil ziren behintzat emaztea eta pare bat seme-alaba. | |
6 | 1936 (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
7 | 1790. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
7 | 1931. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
8 | 1541. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
8 | 1808. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
8 | 1931. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
8 | 1983. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
10 | 1913. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
12 | 1932. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
13 | 1831. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
14 | 1937. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
15 | 1710. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
15 | . (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
16 | 1891. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
18 | 1924. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
18 | 1933. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
19 | 1599. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
19 | 1730. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
19 | 1934. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
19 | 2005. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
20 | 1801. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) | |
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1997 5 21 Soraluzeko Ametsa (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 2016 5 21 Egotza baserria (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1952 5 22 Mendietako iturriak (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1955 5 23 Placencia 88/51 kañoia (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 2019 5 24 Askabeitia (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1991 5 26 Udalbatzak eta alkateak. Demokrazia (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 2011 5 26 Ezoziako santutegia (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 2011 5 26 Santa Maria la Real eliza (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1863 5 28 Justo Iriondo (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1896 5 28 Maltzagako zentrala (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)1782 5 29 Komunikabideak. XVIII mendeko errepide berria (eu) 1833 5 29 Maria Barbara de Aguirre (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1915 5 29 García Lomas 10 zm itsas kainoia (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1969 5 29 Orbea zentrala (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1591 5 31 Agarreburu baserria (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen)1910 5 31 Osasun zerbitzuak (eu) 1931 5 31 Udalbatzaren erabakiak. Errepublika (eu) | ||
. (Gehiago jakiteko, sakatu hemen) 1937 5 31 Maltzagako geltokia (eu) |