Arkaitzeko tunela (eu)

    Sorapediatik

    Soraluzen bi tunel egin dira trenarenak: Geltokikoa eta Arkaitzekoa.

    Arkaitzeko tunela, izenak esaten duenez, Arkaitz baserriaren ondoan dago, tren geltokitik Osintxurantz.

    Tunelak XX metro luze da, trenbide bakarrekoa. Ez zegoen argiztatuta.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Historia

    1886-1888 urtetan Durango-Zumarraga trenbidea egin zuten, baina orduan ez zuten Arkaitzekomtunela eraiki: trenak harkaitza inguratzen zuen.

    1910 hamarkadan tarte hori zuzentzea erabaki zuten, eta horretarako Arkaitzeko tunela zulatu zuten.

    1974 urtean trenbidea bertan behera geratu zenean, bidea nolabait egokitu zuten Osintxuraino, oinezkoentzat eta inguruko ibilgailuentzat. Itokinak zirela eta, tunel barruko lurzorua lokatsaz eta putzuz betera zegoen. Gainera, tunelaren segurtasuna dudazkoa zen.

    Osintxurako bidegorria egiterakoan tunel kanpotik egin zuten; hau da, jatorrizko trenbide trazaduratik. Tunelaren bi ahoak itxi zituzten bizpahiru metrotako harresiekin.


    Erreferentziak