Geltokiko tunela (eu)

    Sorapediatik
    Geltokia eta Saciako tunela

    Soraluzen bi tunel egin dira trenarenak: Arkaitzekoa eta geltokikoa.

    Geltokiko tunela, izenak esaten duenez, Soraluzeko tren geltokiaren ondoan zegoen, iparraldera; hau da, Maltzaga aldetik.

    Tunela egin eta urte gutxitara SACIA lantegia zabaldu zuten alboan, gero era handiago egin zena. Horregatik, tunelari Saciako tunela ere esaten zitzaion.

    Tunelak 110 metro luze zen, trenbide bakarrekoa. Ez zegoen argiztatuta.

    Tunel barruan geltokiaren lehen orratzak zeuden, eta beraiek erabiltzeko palanka ere. Honen parean, tunelaren paretetan zulaturako,babesa ere zegoen, orratz-zaintzailea[1] babesteko.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Historia

    1886-1888 urteetan Durango-Zumarraga trenbidea egin zutenean geltokiko tunela eraiki zuten.

    Bertatik, trena pasatzeaz gain, oinezkoak ere pasatzen ziren. 1950 hamarkadan, Loralde auzunea sortu zenean, bertakoentzako sarbide erosoena bihurtu zen... horrek zekarren arrisku handiarekin.

    Gerra garaian, aire bonbardaketak zirenean, babestoki moduan ere erabili izan zen.

    SACIA eta geltokiko tunela (1986)
    Tren geltokia eta, ezkerrean, tunela (Pedro Pintado Quintana)

    1974 urtean trenbidea bertan behera geratu zenean, errailak kendu eta ibilgailuentzako nolabait egokitu zuten. Azkenik, 2007 urtean tunela bota zuten, herriko zeharbide berria[2] egiteko.


    Erreferentziak

    1. Guarda-agujas.
    2. Ezozibidea - geltokia - Olea - Errekalde.