Arma museoa. Pistoi-pistolak (eu)
Pistolak suzko arma motzak dira. XVI mende bukaeran sortuak, bilakaera teknologikoa arma luzeen paraleloa izan zen: aurrekargako pistolek XIX mende arte iraun zuten.
Agiri zaharrek erakusten dutenez, Soraluzen mota guztietakoak egin ziren. XVI-XVII mendeetan argi-mukizko giltzakin lehen eta errobera giltzakin gero; XVII-XIX mendeetan suharri edo txispa-giltzakin, eta pistoi-giltzakin XIX mendean.
Gordetzen diren ia guztiak XIX mendekoak dira, eta gehienek txispa-giltza erabiltzen badute ere, badaude batzuk pistoi-giltza erabiltzen dutenak.
Pistoi-giltzadun pistolak
(argazkiak handitzeko, sakatu gainean)
Pistoi-giltzadun pistola (Ciaran) Egilea Ciaran (kainoigilea) Noizkoa 1815-1833 Kokapena Valènciako Museo Historiko Militarra Oharrak Kalibre 10 mm
Espainiako gudarostean arauzko pistola izan zen
Pistoi-giltzadun pistola (Aranguren) Egilea Aranguren Noizkoa 1844 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak Duelo-pistola, zilarrezko apaingarriekin
Pistoi-giltzadun pistola (Baltasar Ibarra) Egilea Baltasar Ibarra Noizkoa 1847 Kokapena Bilduma pribatua Oharrak Kainoia 140 mm, guztira 250 mm
Armagilea, data eta Placencia urrezko letretan
Jendarme pistola (Ybarzabal) Egilea M.M. Ybarzabal Noizkoa 1850 Kokapena Monjuic-eko Museo Militarra (MMM) Oharrak 169 mmtako kainoia, 21eko kalibrea (16,5 mm)
Marinarentzako pistola Egilea Soraluzeko Erret Lantegiak Noizkoa 1851 Kokapena Monjuic-eko Museo Militarra (MMM) Oharrak 195 mmtako kainoia, 17ko kalibrea (18 mm)
Arma Museoaren bisita jarraitzeko
Museo sarrerara itzultzeko, sakatu hemen. Bestela, hurrengo gela aukeratu: