Uzkate baserria (eu)
Uzkate | |
---|---|
Izen formala | Urruzkarate |
Bailara | San Andres |
Altuera | 380 m |
Hedadura | 28 Ha |
Kaletik | 3,45 km |
Bertako familia
Ia egunero dago familiako norbait baserrian baña ez da inor bizi.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2]
Etimologoek ezin izan dute asmatu izenaren nondik norakoak.
San Andres bailarako zaharrenetarikoa da, sasoi batean garrantzitsuena eta bailarari izena ematen ziona.
1720. urtean maizterra Domingo de Maiztegui zen. Jabea, berriz, Juan de Sagarraga sortutako Kapelautza, garai hartan Fernando de Espila kudeatzen zuena.
1806.eko irailean saldu zuten, Olea, Zuloaga eta Barrenetxe baserriekin batera, Konbentzioaren Gerraren kalteak arintzeko asmoz[3].
Hamalau urte geroago, 1820.ean hain zuzen, Manuel de Izaguirre zen maizterra.
XIX. gizalditik orain dela gutxirarte Arizagatarrak bizi izan dira Uzkaten. Adina zela eta, 2000. urte inguruan kalera (Eibarra) jetsi zen azken biztanlea.
Madozen hiztegi famatuan (Diccionario de Madoz) agertzen da[4]:
- UZKATE, San Andres bailarako baserria, Gipuzkoako probintzian, Bergarako epai-barrutian, Soraluzeko udalerrian
- (UZCARATE: cas. del valle de San Andres, prov. de Guipúzcoa, part. jud. de Vergara, térm. de Placencia).
Erreferentziak=
- ↑ Soraluzeko baserriak. (34. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (243 orrialdea)
- ↑ Autos de venta y enajenación de las caserías de Olea, Zuluaga, Uzcarate y Barrenechea, jurisdicción de la villa de Placencia, en virtud de una real cédula de 20 de octubre de 1800, sobre bienes tocantes a obras pías (Soraluzeko Udal Artxibo Historikoa 1806/09/02).
- ↑ Diccionario de Madoz. Bavierako Estatu Liburutegia (Die Bayerische Staatsbibliothek)