«Kotxebidea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: {{Osatu barik}} ==Kokapena== Garai bateko Kotxebidea Etxaburueta kaletik tren geltokiraino zihoan. 120 metro luze zen,...)
     
    No edit summary
    12. lerroa: 12. lerroa:
                 43.175060,-2.412257: 43.174796,-2.412226
                 43.175060,-2.412257: 43.174796,-2.412226
               ~Kotxebidea~(Aspaldiko Estaziño kalea)~yellow~ ~10;
               ~Kotxebidea~(Aspaldiko Estaziño kalea)~yellow~ ~10;
       |zoom  = 17 | height = 600 | type = earth
       |zoom  = 16 | height = 600 | type = earth
    }}
    }}



    18:09, 22 abendua 2017(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Garai bateko Kotxebidea Etxaburueta kaletik tren geltokiraino zihoan.

    120 metro luze zen, eta 5 metro zabal.


    Mapa kargatzen...


    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Kalegoen herriko kale zaharrenetakoa da, Placencia de Soraluce modu ofizialean sortu baino lehenagokoa. Izatez, 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta herriari harresiak emateko. Kalegoen harresi barruan geratu zen.

    Hasieran Kalegoen Argate baserritik datorren errekaraino heltzen bazen ere, ostera Santa Ana komentua egin zuten, eta inguruari Santa Ana auzoa esaten zitzaion. Denborarekin, XIX menderaino Santa Ana izenak kale osoa hartu zuen, Kalegoen aipamenak bakarrik eskrituretan agertzen zirela (eskriturak kopiatu/ itsatsi direnez...)


    Etxeak eta atariak. Zenbaki bakoitiak

    Kalegoeneko etxe gehienek, Udaletxea kenduta, ezaugarri berberak dituzte: zabalera berekoak, Santa Ana kaletik Galipotera heltzen dira, eta lehengo pisuak Galipeterako irteera dauka. Gainera, lehengo solairua kalearen gainera etortzen zen, txapela moduan: alboko hormak aurera egiten zuten, eta bere artean arku moduko batzuen bidez lehengo pisua eraikitzen da. nahiz eta Kalebarrenen oraindik gorde, eraikuntza modu hau aspaldi galdu zen Kalegoenen, baina toki askotan alboko hormak aurreratuta daude: itxura denez, etxeak berregiterakoan ez ziren ausartu lehengo moduan egiten.

    Jatorrizko etxe gehienek bi solairu zituzten, eta hormak harrizkoak. Hortik gorakoak geroago jaso ziren, egurrez eta adreiluz. Etxe batzuk harria bistan daukatenez, errez nabarmendu daiteke.

    Etxeak eta atariak honako hauek dira:

    • 1. zenbakia. Hemen Udaletxea dago. Goitik behera harri landuzko etxea, 1.722 urtean bukatua, kaleko onena duda barik.
    • 3. zenbakia. Bi izenekin ezagutua: Beiztegi-egotza eta Lazkanokoa. Etxe honen beheko plantan sasoi batean Arzabalaga janari denda egon zen. Gaur egun, Udaleko zein epaitegiko bulegoek erabiltzen dute.
    • 5. zenbakia. Etxe honi Frantxotenekoa esaten zitzaion. Garai batean herriko lehen estankoa hemen zegoen, Maria Cochero-rena. Gaur egun Partidu Sozialistaren egoitza dago (Casa del Pueblo), aurrekaldean taberna dutela.
    • 7. zenbakia. Etxe honek bi izen zituen, Taukiñekoa eta Txarandelgoa. Aspaldian denda bat egon zen, baina urteetan hutsik. gerora ileapaindegia zabaltzeko prestatu zuten, baina ezin. Urte askotan Gogortuz fisioterapia zentroa egon da, 2.016 urtean Baltegietara aldatu zuten arte. Gaur egun hutsik dago.
    • 9. zenbakia. Uste asko eta askotan Osuma denda biltegia egon zen, baserrirako horniduratan aritzen zirenak. Gaur egun Negabi ileapaindegia dago bertan.
    • 11. zenbakia. Gaur egun hutsik, urte askotan Salon janari denda egon da bertan.
    • 13. zenbakia. Dagokion tokiaren arabera, Kantoikoa esaten zitzaion; baita ere Eskolakoa eta Aiusonekoa. Kontulan aholkularitza bertan dago azken urteetan. Aurretik Ayuso ahizpak denda izan zuten, eta hortik izena.


    Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.

    Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. Ormaetxea jauregiaren etxaurrea kenduta, etxe eskasagoak dira.

    Etxeak eta atariak honako hauek dira:

    • 4. zenbakia. Etxe honek izen asko izan ditu: Intxaustikoa, Pintorekoa, Lakuestanekoa eta Pasiegokoa. Labaderogain aldera ere ematen du, eta bertan dauka sarrera. Sarreratik ezkerraldea Alejo Artolazabalen harategia egon zen. Gaur egun marimar harategia dago. Eskuman, aldiz, Marcial Txurrukaren (Muneta) drogeria, eta gero Bergarako Bolintxok okindegia zabaldu zuen.
    • 6. zenbakia. Trebiñonekoa. Hemen Kulunka goxotegia dago. Aurretik Trebiño kirolak denda egon zen.
    • 8. zenbakia. Gaur egun utzik dago. Garai batean Marciano Barrutiak harategia zuen, eta gero taberna zabaldu zuen leku bertan. Franco hil zenean, EAJk batzokia euki bertan zuen, plaza Zaharreko Batzokia berreskuratu artean. Azken urteetan Akelarre izeneko taberna egon zen bertan.
    • 10. zenbakia. Amañakoa. Kinielak eta loteria denda. Aurretik Pastoriza zapataria egon zen.
    • 12. zenbakia. Ormaetxea jauregia, Ybañezkoa, Bañezkoa, Argaratenekoa, Ezekielanekoa edota Amañakoa. Gaur egun bazarra dago. Kaleko beste aldera pasa baino lehen, Casa del Pueblo hemen egon zen.

    Etxe hauetaz gain, Mendarokoa eta Orduñaenekoa ere baziren Kalegoenen.


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen. Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, Galipotera dauden irteerak desagertu beharko lirateke.


    Erreferentziak