«Ezoziako plaza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
89. lerroa: | 89. lerroa: | ||
Gaur egun ostiraleko musika kontzertuarekin hasi eta igandean mendizaleen finalista egunarekin bat eginez amaitzen diren hiru eguneko jaiak antolatzen dituzte. Tartean bola txapelketa, herri afaria, bertsolari eta herri kirolak ere izaten dira. | Gaur egun ostiraleko musika kontzertuarekin hasi eta igandean mendizaleen finalista egunarekin bat eginez amaitzen diren hiru eguneko jaiak antolatzen dituzte. Tartean bola txapelketa, herri afaria, bertsolari eta herri kirolak ere izaten dira. | ||
===Koroatze raté=== | |||
Ezoziarainoko errepidea egiteko asmoa gerra aurretik zegoen, baina diru faltaz ez zen egin. | |||
1950. hamarkadan Jaume Font i Andreu jaunak, orduko Donostiako apezpikuak, Gipuzkoako hainbat Andra Mari koroatu zituen baina, Ezoziaraino errepiderik ez zegoela esan ziotenean, zerrendatik kanpo laga omen zuen. | |||
Errepidea 1972. urtean eraiki zen. | |||
01:13, 2 urria 2022(e)ko berrikuspena
Azalpen orokorrak
Ezozia bailarako bihotza da. Herritik gertu dago, Ipintza[1] errekaren ondoan eta Sagar-erreka bailararen aurre aurrean.
Bertako toponimoak, Ezoziak, izena eman zion: Ezoziako plaza, edo Ezozia, besterik gabe. Azkenean izen bera bailara osoa izendatzeko erabiltzen da, baina izen osoa beti: Ezozia bailara.
Soraluzeko gune zaharrenetakoa da, Goi Erdi Aroan sortua. Bertan Ezoziako santutegia dago, eta bi gune: goiko plaza (elizarena omen) eta beheko plaza (herriarena). Honetaz gain, hiru baserri: Espilla berria, Armendia eta Ezozia, azken hau santutegiaren serorategia izandakoa. Desagertuta daude Espilla zaharra eta Armendiako errota.
Badira beste baserri batzuk oso gertu, Iribe eta Artia azpian, Irigoin eta Aldasoro gainean eta Legarda eta Mendotz Ipintzaren bestekaldean, baina ez daude Ezoziako plazan bertan.
Kokapena
Atseden lekua
Eibar-Gasteiz autopistako zulaketa lan handietan ateratako harri eta lurrekin eraiki zen Ezoziako atsedenlekua. Ezoziako beheko plazaren atzekaldeko ingurua errekazuloraino bete eta jolastokia, aparkalekua eta bolatoki berri berria egin ziren. Ezoziako santutegia eta Ezozia baserriak inguratzen duten plaza bere horretan utzi da, zuhaitz handien gerizpe eta inguruko harmaila ederrarekin.
Plaza, atsedenlekua eta santutegi ingurua dira auzoko leku erreferentzialak, besteak beste, bertan daudelako auzoko jatetxea, Armendia; bertan euskal sukaldaritza tradizionaleko jaki goxoenekin egiten dute lan. Ezozia jatetxea, aldiz, itxita dago 2000. urtetik aurrera.
Sorrera
Goi Erdi Aroan, hiria
Irigoin eta Iribe
Eraikinak
Izena 1979 2002 Ezoziako santutegia Armendia Espilla Ezozia
Kontuak[2]
Ezoziako Santutegiaren kondaira
Ezoziko ermita haitz malkartsu baten gainean dago eraikia, horma altu eta sendoak ditu eta harri losez eta galtzadaz egindako elizaurre eder bat dauka. Ermitak, Espillako dorretxearekin (Soraluzeko lehenengo baserria dela esaten da) eta berriztutako Ezozi eta Armendiko baserriekin batera etxe multzo bat osatzen du, Ezozi auzoko erdigune edo auzotarren bilgune moduan izendatu genezakeena. Ermitaren inguruko erreferentziarik zaharrena XVI. mendea baino lehenagokoa da.
Bada, gaurko egunotararte belaunaldiz belaunaldi transmititu den Ezoziko ermitaren inguruko kondaira ezagun bat. Kontatzen denez, hasiera baten, ermita eraikitzeko lanak Arrieta izeneko goragoko lursail baten hasi omen ziren (gaur egun ermita dagoen baino goragoko lur sail baten). Asmo horrekin, ermita bertan eraikitzeko beharrezko ziren harriak batu omen zituzten leku horretara.
Hara non, inork ezer somatu gabe, gauetik goizera harriak Ezozi baserriaren ondoko haitzetara aldatuta azaltzen omen ziren. Gertatzen zena ezin sinistuta, Irigoien baserriko andreak bere begiz ikusi nahi izan zuen lan hauen egilea zein zen eta gau batez zelatan gelditu zen.
Zelatan zela, bapatean argi zuri bat inguruan zuela Amabirjiña bera ikusi omen zuen idi eta gurdiarekin harriak Ezozi baserrirantz garraiatzen. Irigoieneko andreak baina, Amabirjinak begiratu zionean begi bat galdu zuen bere jakinmin eta ausardiagatik.
Ezoziko Amabirjina, kristautasun garaietan oso maitatua izan da Soraluzen, Gipuzkoa osoan eta Bizkaiko leku batzuetan. Garai batean, jendea tropelka etortzen omen zen santua ikusi eta berari errezu egitera. Duela gutxi, konponketa eta eraberritze lanak egin dira ermitan eta barrukaldea, ataria eta teilatua berri berri jarri zaizkio. Azkenaldian Soraluzetar askok aukeratzen dute ermita hau, euren ezkontza ospakizuna egiteko.
Jaiak
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Sasoi batean izugarrizko jendetza batzen zen Ezoziko jaietan, harrijasotze, bertsolari, ahari joku eta abar egiten ziren. Azken urteotan, indar asko galdu dute jaiek, batez ere, auzoan jende gutxiago bizi delako eta inguruko herrietan ere jaiak izaten direlako.
Orain urte gutxirarte, abuztuaren azken asteburuan egiten ziren jaiak Ezozin baina auzotarrek jai eguna aldatu eta ekainaren bigarren asteburura aldatzea erabaki zuten, jendea erakarri eta behar bezelako jaiak egiteko garai aproposagoa zelakoan.
Gaur egun ostiraleko musika kontzertuarekin hasi eta igandean mendizaleen finalista egunarekin bat eginez amaitzen diren hiru eguneko jaiak antolatzen dituzte. Tartean bola txapelketa, herri afaria, bertsolari eta herri kirolak ere izaten dira.
Koroatze raté
Ezoziarainoko errepidea egiteko asmoa gerra aurretik zegoen, baina diru faltaz ez zen egin.
1950. hamarkadan Jaume Font i Andreu jaunak, orduko Donostiako apezpikuak, Gipuzkoako hainbat Andra Mari koroatu zituen baina, Ezoziaraino errepiderik ez zegoela esan ziotenean, zerrendatik kanpo laga omen zuen.
Errepidea 1972. urtean eraiki zen.
Erreferentziak
- ↑ Ipintza erreka. Armendia, Ezozia edota Mendiola erreka ere.
- ↑ Soraluzeko baserriak. (68. orrialdea)