«Udaletxea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
28. lerroa: | 28. lerroa: | ||
==Azalpena eta historia== | ==Azalpena eta historia== | ||
Gaur eguneko udaletxea alde zaharreko gainontzeko eraikinen halako bi da, egiterakoan bi orube erabili zituzten eta<ref>Gauza bera gertatzen da [[Jauregi etxea (eu)|Jauregi etxearekin]], gaur eguneko Abadetxea.</ref>. Aurreko udaletxea gaur egungoaren erdia zen; hau da, tamainaz etxe arrunten modukoa, eta leku berean zegoen: [[Labaderogain (eu)|Labaderogainetik]] begiratuta eskumako erdia, Santa Ana alderakoa. | |||
XVII mendearen bigarren erdian udaletxea handitzeko asmoa agertu zen, bertan biltzeko espetxea eta alondegia; eta horretarako Udalak beste etxeren bat erosi beharko zuen. 1679 urtean Agustin de Echeberria abadeak eta Andres de Aguirre bere loibak alboko etxea eskaini zioten, [[Kalegurutze (eu) | Kalegurutzera]] ematen zuena. Udalak onartu, eta ordainetan [[Elizburu kalea (eu)|Elizburu]] auzuneko beste etxe bat eman zien, Juan de Eyçagaren alarguna zen Maria de Aguirreri propio erosita, 200 dukat kuarto eta Elizburun zegoen ortutxo bat<ref>"...execución de la fábrica de la cassa del concejo, cárcel y alóndiga de esta villa... comprar cassas para su desanche". D. Agustín de Echeberria, presbitero, y Andrés de Aguirre (su sobrino) dijeron tener una casa en la calle de la encrucijada de la villa, "pared en medio de la casa del concejo d'ella". La dieron a la villa para que en ella hiciesen casa de concejo, cárcel y alhóndiga. En trueque se les dio otra casa en el barrio de Elispuru comprada para el caso a Maria de Aguirre (viudda de Juan de Eyçaga") más 430 Ds. Vellón y una huertecita en el término de Elispuru (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1679/04/25).</ref>. | |||
Udalak ez zuen dirurik asko izango ze, alboko etxea erosi eta gero, proiektuari hogei urte geroago (1700. urtean) ekin zioten eta. Udaletxe zaharra eta ondoko etxea bota ostean eraikuntza lanak hasi zituzten, baina lanek luze jo zuten: eraikin barroko berria 1722. urtean bukatu zuten erabat. | |||
Eraikinak oinplano laukizuzena du, hiru solairuko garaiera eta teilatua hiru isurkikoa. Aipagarria da, halaber, teilatu hegala harburu landuekin. | Eraikinak oinplano laukizuzena du, hiru solairuko garaiera eta teilatua hiru isurkikoa. Aipagarria da, halaber, teilatu hegala harburu landuekin. | ||
43. lerroa: | 45. lerroa: | ||
Sasoi batean bigarren solairuan etxebizitzak zeuden. 1762. urtean, esateko, udaletxearen teilatuak sua hartu zuen, bigarren solairuan bizi zen Juan Angel de Olavegoitiak azaldu zuenez<ref>"...habiendo padecido yncendio una ala del tejado de la casa concejil de esta villa el año pasado de mil setecientos sesenta y dos... en la qual vivia el suplicante en el segundo suelo alto de ella" (Udal Akta liburua 1766-1782 1767/05/10).</ref>. | Sasoi batean bigarren solairuan etxebizitzak zeuden. 1762. urtean, esateko, udaletxearen teilatuak sua hartu zuen, bigarren solairuan bizi zen Juan Angel de Olavegoitiak azaldu zuenez<ref>"...habiendo padecido yncendio una ala del tejado de la casa concejil de esta villa el año pasado de mil setecientos sesenta y dos... en la qual vivia el suplicante en el segundo suelo alto de ella" (Udal Akta liburua 1766-1782 1767/05/10).</ref>. | ||
Gaur egun barrualdea goitik behera eraberrituta dago. | |||
2018 urtean [[Patria (eu)|''Patria'']] telesaila grabatu zuten Soraluzen. Horretarako [[Kontzupea (eu)|Kontzupea]] itxi egin zuten, bertan ''Txato''ren garajea antzezteko. | 2018 urtean [[Patria (eu)|''Patria'']] telesaila grabatu zuten Soraluzen. Horretarako [[Kontzupea (eu)|Kontzupea]] itxi egin zuten, bertan ''Txato''ren garajea antzezteko. |
21:52, 26 apirila 2021(e)ko berrikuspena
Udaletxea | |
---|---|
Estiloa | Barrokoa |
Mendea | XVIII |
Kokapena | Labaderogain |
Mota | Arkitektura |
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Azalpena eta historia
Gaur eguneko udaletxea alde zaharreko gainontzeko eraikinen halako bi da, egiterakoan bi orube erabili zituzten eta[1]. Aurreko udaletxea gaur egungoaren erdia zen; hau da, tamainaz etxe arrunten modukoa, eta leku berean zegoen: Labaderogainetik begiratuta eskumako erdia, Santa Ana alderakoa.
XVII mendearen bigarren erdian udaletxea handitzeko asmoa agertu zen, bertan biltzeko espetxea eta alondegia; eta horretarako Udalak beste etxeren bat erosi beharko zuen. 1679 urtean Agustin de Echeberria abadeak eta Andres de Aguirre bere loibak alboko etxea eskaini zioten, Kalegurutzera ematen zuena. Udalak onartu, eta ordainetan Elizburu auzuneko beste etxe bat eman zien, Juan de Eyçagaren alarguna zen Maria de Aguirreri propio erosita, 200 dukat kuarto eta Elizburun zegoen ortutxo bat[2].
Udalak ez zuen dirurik asko izango ze, alboko etxea erosi eta gero, proiektuari hogei urte geroago (1700. urtean) ekin zioten eta. Udaletxe zaharra eta ondoko etxea bota ostean eraikuntza lanak hasi zituzten, baina lanek luze jo zuten: eraikin barroko berria 1722. urtean bukatu zuten erabat.
Eraikinak oinplano laukizuzena du, hiru solairuko garaiera eta teilatua hiru isurkikoa. Aipagarria da, halaber, teilatu hegala harburu landuekin.
Fatxada nagusiko hormetan harlandua eta gainontzekoetan harlangaitza. Fatxadan bertan burdin forjatuzko balkoi luzea ere beso eta guztiko, eta erdi-puntuko hiru arkuz eratutako arkupea (Kontzejupea edo Kontzupea).
Fatxadan duen hiriaren armarria, eraikina bera baino mende erdi geroagokoa da gutxi gora-behera, eta Kapelastegi maisu elorriotarrak zizelatu zuen.
Interes kultural mota: Eusko Jaurlaritzaren behin-behineko inbentarioan dago, monumentua izateko izendatuta.
Udalak eta Udal administrazioak erabiltzeaz gain, eraikinean hainbat zerbitzu izan dira: alondiga, udalzaintza, liburutegia, epaitegia...
Sasoi batean bigarren solairuan etxebizitzak zeuden. 1762. urtean, esateko, udaletxearen teilatuak sua hartu zuen, bigarren solairuan bizi zen Juan Angel de Olavegoitiak azaldu zuenez[3].
Gaur egun barrualdea goitik behera eraberrituta dago.
2018 urtean Patria telesaila grabatu zuten Soraluzen. Horretarako Kontzupea itxi egin zuten, bertan Txatoren garajea antzezteko.
Aipamenak
Soraluzeko udaletxeak, eraikinak, hainbat aipamen izan ditu urteetan zehar, alde eta kontra. Alde daudenak harlanduzko fatxada, hiru arkuak eta balkoia aipatzen badute ere, kontra dagoena askoz gogorragoa da.
1802 urtean Angel Casimiro de Guvantes ondutako Diccionario geográfico-histórico de España liburuan:
- Udaletxea dauka, harri landuaren fatxada ganorazkoduna, hiru arku gainean eraikia;...
Baina urte batzuk geroago, 1829an hain zuzen, Noticias de los arquitectos y arquitectura de España liburuan Juan Agustin Cean-Bermudez jauna oro iritzi desberdina jaso zuen:
- 1689 urte berean Juan de Aranzetak eta Juan de Zalduak Gipuzkoako Soraluzeko udaletxerako marrazkiak egin zituzten. Aurrekoarena aukeratu zuten, eta honek burutu zuen, eta hogeta bederatzi mila hirurogetamabost erreal ordaindu zioten. Aipatutako etxea arkuen gainean eraikia dago, eta falta duen dotoreziak ederki asko erakusten du garai hartako arkitekturaren gain-behera.
1845an berriz, Pascual Madozek, bere Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar halaxe dio:
- ...udaletxea, harri landuzko fatxada txukunaz, hiru arkuen gainean eraikita;...
Geroago, 1862 urtean Pablo Gorosabelek aipatu zuen ere, Diccionario histórico-geográfico-descriptivo de los pueblos, valles, partidos, alcaldías y uniones de Guipúzcoa liburuan:
- ...eta 1722ko urtean egindako udaletxea; aurrealdea eta hiru arkuak harlanduzkoak dituena.
Azkenik, Serapio Múgicak 1917an idatzitako Geografía de Guipúzcoa balkoia eta arkuak agertzen dira berriro ere:
- Udaletxea harlanduzko eraikin onean dago, 1722an eraikita, balkoi luzea eta arkuak dituena.
Erreferentziak
- ↑ Gauza bera gertatzen da Jauregi etxearekin, gaur eguneko Abadetxea.
- ↑ "...execución de la fábrica de la cassa del concejo, cárcel y alóndiga de esta villa... comprar cassas para su desanche". D. Agustín de Echeberria, presbitero, y Andrés de Aguirre (su sobrino) dijeron tener una casa en la calle de la encrucijada de la villa, "pared en medio de la casa del concejo d'ella". La dieron a la villa para que en ella hiciesen casa de concejo, cárcel y alhóndiga. En trueque se les dio otra casa en el barrio de Elispuru comprada para el caso a Maria de Aguirre (viudda de Juan de Eyçaga") más 430 Ds. Vellón y una huertecita en el término de Elispuru (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Erregistroa 1679/04/25).
- ↑ "...habiendo padecido yncendio una ala del tejado de la casa concejil de esta villa el año pasado de mil setecientos sesenta y dos... en la qual vivia el suplicante en el segundo suelo alto de ella" (Udal Akta liburua 1766-1782 1767/05/10).