«Estazio kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    2. lerroa: 2. lerroa:


    ==Kokapena==
    ==Kokapena==
    Gaur egun kale honek garai bateko tren geltokiaren ingurua hartzen du. Altuago dagoen bigarren bidea ere hartzen du, [[Kanposantua (eu)|Kanposanturaino]] doana.
    Gaur egun kale honek garai bateko [[Tren geltokia (eu)|tren geltokiaren]] ingurua hartzen du: trenbide zaharra, geltokiaren bide hondartza<ref>''Playa de vías.''</ref> eta [[San Andres bailara (eu)|San Andreserako]] bide hasiera, trenbide gaineko zubia barne.
     
    Trenbidearen goi partean geratzen direnak bide paraleloa daukate, bide nagusiarekin [[Kanposantua (eu)|Kanposantu]] ostean batzen dena.
     
    Sasoi batean, [[Kotxebidea (eu)|Kotxebidearen]] erdal izena ''calle Estación'' zen.


    Sasi batean, [[Kotxebidea (eu)|Kotxebidearen]] erdal izena ''calle Estación'' zen.


    {{#display_map:
    {{#display_map:

    17:13, 11 uztaila 2018(e)ko berrikuspena

    Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago.
    
    Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
    

    Kokapena

    Gaur egun kale honek garai bateko tren geltokiaren ingurua hartzen du: trenbide zaharra, geltokiaren bide hondartza[1] eta San Andreserako bide hasiera, trenbide gaineko zubia barne.

    Trenbidearen goi partean geratzen direnak bide paraleloa daukate, bide nagusiarekin Kanposantu ostean batzen dena.

    Sasoi batean, Kotxebidearen erdal izena calle Estación zen.


    Mapa kargatzen...

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    XIX mende bukaeran, 1888. urtean hain zuzen, trena Soraluzera etorri zenean, Kotxebidea zabaldu zuten garraioa errazteko. Erdal izena calle Estación.

    XX mende bukaeran SACIA zena bota zuten eta etxebizitzak eraiki, bere artean errepide berria zabalduz. Orduan inguruko kaleak berrantolatu zituzten: Kotxebidearen (Estaziño kalearen) lehen 75 metro Etxaburuetari eman zioten eta gainontzeko zatia, peatonalizatuta, Estazio kalean geratu zen.


    Etxeak eta atariak

    Etxeak eta atariak honako hauek dira:

    • 1. eta 3. zenbakiak. Inguru honetan SACIA enpresa egon zen. Hura bota zutenean etxe hauek eraiki zituzten (eta Etxaburueta kaleko 9a).
    • 2., 4. eta 6. zenbakiak. Inguru honetan Fundiciones Arias enpresa egon zen. Hura bota zutenean etxe hauek eraiki zituzten. Bost solairutako etxeak, behe solairuetan ere etxe bizitzak dituzte. Multzo osoak garajetako bi solairu ditu azpian.
    • 8. zenbakia. Aurreko etxean, beheko solairuetan Guardia Zibilaren koartela egon zen. Gero bota eta miloiaren etxea edo la casa del millón jaso zuten. Bost solairu ditu, garajeak behe solairuan eta beste bi solairu azpitik, Elizburutik eta Etxaburuetako eskilaretatik sartzen dela.
    • 13. zenbakia. Inguru honetan Marista Anaien ikastetxea egon zen. 1967-1968 urteetan ikastetxea itxi zuten, geltokitik egin zuten San Andreserako errepidea eta etxe hau jaso zuten. Etxeak bost solairu ditu; behe solairuan Bodega Estación egon zen, 2010. inguruan itxi arte. Sasoi batean, alboan Hipolito Yañez-ek metal biltegia izan zuen. Gainontzeko lokalak garajeak dira.
    • 5., 7. eta 9. zenbakiak. Inguru honetan bi enpresa egon ziren: Ucín eta Tornillería Sear. Bota zituztenean etxe hauek eraiki zituzten. Lau solairutako etxeak dira, eta multzoak garajetako bi solairu ditu azpian. 2016. urtetik 9. zenbakiko behe solairuan Eguneko Zentroa edo Centro de Día dago. Etxe hauek kalea baino altuago daude, Kanposanturaino doan errepide paralelo batean.
    • 11. zenbakia. Bertan Plaentxi Herri Ikastetxea dago. Eraikina Patronatoak eraiki zuen, Maristen ikastetxea saldu eta gero. Urteetara Patronatoa desegin zen eta eraikina Udalari eman zioten. Ikastetxea kalea baino altuago dago, Kanposanturaino doan errepide paralelo batean.

    Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    Lurraren egitura dela eta, etxe guzti hauek sotoa daukate, eta erreka aldera terrazak (garai bateko ortuak). Hasiera batean solairu batekoak edo bikoak ziren, baina gerora hazi ziren: gehienak hiru, lau edo bost solairukoak dira, 14. eta 16. zenbakiak ezik. Erreka aldetik gehienak galeria dute: hasieran egurrezko balkoia, komuna albo batean zutela, gero balkoia zabaldu eta itxi, eta azkenik etxe barrura ekarri.

    Kalearen beste aldeko etxeekin alderatuz, zenbatik bikoitia dutenak askoz estuagoak dira. Eraikitzeko orduan ere osagai arruntak erabili zituzten: egurra eta adreiluak; harria, izatekotan, sotoetan eta behe solairuan bakarrik. Ormaetxea jauregiaren etxaurrea kenduta, etxe eskasagoak dira.

    Etxeak eta atariak honako hauek dira:

    • 4. zenbakia. Etxe honek izen asko izan ditu: Intxaustikoa, Pintorekoa, Lakuestanekoa eta Pasiegokoa. Labaderogain aldera ere ematen du, eta bertan dauka sarrera. Sarreratik ezkerraldea Alejo Artolazabalen harategia egon zen. Gaur egun marimar harategia dago. Eskuman, aldiz, Marcial Txurrukaren (Muneta) drogeria, eta gero Bergarako Bolintxok okindegia zabaldu zuen.
    • 6. zenbakia. Trebiñonekoa. Hemen Kulunka goxotegia dago. Aurretik Trebiño kirolak denda egon zen.
    • 8. zenbakia. Gaur egun utzik dago. Garai batean Marciano Barrutiak harategia zuen, eta gero taberna zabaldu zuen leku bertan. Franco hil zenean, EAJk batzokia euki bertan zuen, plaza Zaharreko Batzokia berreskuratu artean. Azken urteetan Akelarre izeneko taberna egon zen bertan.
    • 10. zenbakia. Amañakoa. Kinielak eta loteria denda. Aurretik Pastoriza zapataria egon zen.
    • 12. zenbakia. Ormaetxea jauregia, Ybañezkoa, Bañezkoa, Argaratenekoa, Ezekielanekoa edota Amañakoa. Gaur egun bazarra dago. Kaleko beste aldera pasa baino lehen, Casa del Pueblo hemen egon zen.

    Etxe hauetaz gain, Mendarokoa eta Orduñaenekoa ere baziren Kalegoenen.


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen. Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, Galipotera dauden irteerak desagertu beharko lirateke.


    Erreferentziak

    1. Playa de vías.