«Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
113. lerroa: | 113. lerroa: | ||
==Zeharkako ardatza: Azitaingo eta Eibarko errege bidea== | ==Zeharkako ardatza: Azitaingo eta Eibarko errege bidea== | ||
===Trazadura=== | ===Trazadura=== | ||
Azitaingo eta Eibarreko errege bidea Herlabian hasten zen, Erlei errekako | Azitaingo eta Eibarreko errege bidea Herlabian hasten zen, [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] errekako ibian bertan, Deba arroko errege bidean. | ||
Atxuri kaletik segi beharrean, Erlei errekatik gora segitzen zuen altura hartzeko eta gero Txaratik aurrera egiten zuen. Zupide jauregitik zetorren bidearekin bat egiterakoan gora hasten zen, San Martzialerantz. | [[Atxuri kalea (eu)|Atxuri]] kaletik segi beharrean, Erlei errekatik gora segitzen zuen altura hartzeko eta gero [[Txara (eu)|Txaratik]] aurrera egiten zuen. [[Zupide jauregia (eu)|Zupide jauregitik]] zetorren bidearekin bat egiterakoan gora hasten zen, [[San Martzial ermita (eu)|San Martzialerantz]]. | ||
San Martzial ermita albo batean lagata, Sagar-erreka bailaran sartzen zen, altura jeisten Barrena baserria | San Martzial ermita albo batean lagata, [[Sagar-erreka (eu)|Sagar-erreka]] bailaran sartzen zen, altura jeisten [[Barrena baserria (eu)|Barrena]] baserriaren atzetik pasatuz eta errekaren beste aldera zeharkatuz. | ||
::''Bazen beste balizko bide bat, Atxuri eta [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegietatik]] aurrera jotzen zuena [[Olabarrena (eu)|Olabarrenara]] heldu arte. Handik [[Igarate baserria (eu)|Igaratera]] pasa, eta Sagar-errekatik gora Barrena baserriraino. Agian, mendeetan zehar, biak erabili izan ziren.'' | |||
Barrena ingurutik erregebideak [[Eitza baserria (eu)|Eitza]] aldera jotzen zuen, berriro altura irabazten. Eitzatik aurrera errege bidea nahikoa laua zen [[Iraolabeitia baserria (eu)|Iraolabeitia]] baserriraino, [[Zabale baserria (eu)|Zabaletik]] ere pasatzen zela, mendiari buelta emanaz. | |||
Iraolabeitiatik gora egiten zuen, [[Irureko plaza (eu)|Irureko plazaraino]]. Hemendik, Maltzagako amildegia albo batera lagata, Azitainera jeisten zen. Azitainetik Eibarrera Ego ibaiaren ezkerreko aldetik joaten zen, lau lau. | |||
===Erregebide ondoko eraikinak=== | |||
XII mendean Irure bideertzean egiten dute, eta urte batzuk geroago familia berekoak Unzueta jauregia Azitainen. Zertarako, eta bidea zaintzeko, bidaiariak babesteko eta… zergak kobratzeko. | XII mendean Irure bideertzean egiten dute, eta urte batzuk geroago familia berekoak Unzueta jauregia Azitainen. Zertarako, eta bidea zaintzeko, bidaiariak babesteko eta… zergak kobratzeko. | ||
15:53, 22 abuztua 2019(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
- Komunikabideak historian zehar ikusteko, Komunikabideak (eu)
Soraluze inguruko errege bideak
XVIII mende bukaeran Maltzagako lotunea zabaldu arte, Soraluze zen ingurutako komunikabide gune garrantzitsuena. Eta halaxe agertzen da 1707 urteko Nouvelle Carte de Biscaye avec les grans chemins (Pieter van der AA) mapan.
Mapa Beschryving van Spajen en Portugal (Espainia eta Portugaleko kutiziak) liburuan agertzen da eta, lojikoa denez, oso zehatza ez da. Baina bertan ikusi daitekeenez, bost bide elkartzen ziren Soraluzen.
Zehatzago aztertuz, bertan agertzen da hego-ipar ardatza, Deba arroaren bidez Gasteiz itsasoarekin lotzen zuena. Bergara eta Osintxu bidez Soraluzera heltzen zen, eta handik Elgoibarrera.
Bigarren ardatza mendebalde-ekialdekoa zen; aurrekoak baino garraio gutxiago zuen, distantzia luzeetan (Bilbao-Donostia, esateko) itsasotik azkarrago zelako. Ardatz honetako mendebaldean ez da Eibar agertzen, Elorrio baizik (Elorrio >> Udala >> Soraluze). Eta ekialdean bide bakarra izango zen, behintzat Irukurutzetara heldu arte, eta handik aurrera bitan, hirutan zabalduko zen[1].
Bide sare hau erromatarren garaitik edota aurretik antolatuta egongo zen.
Eta sare honek herriko hainbat erabaki baldintzatu zituen: herria non egin (bidegurutzean, Deba ibaiaren ibiaren ondoan), ermitak non jaso (bide bazterrean), dorretxeak non eraiki (bidesariak kobratzeko toki errezenean)… Eraikin asko, gaur egun mendian sakabanatuta agertze bazaizkigu ere, garai betean denak erregebide ertzetan egin zituzten.
Erregebideak nolakoak ziren
Aintzinako erregebideetan pentsatzerakoan, erromatar galtzadak etortzen zaizkigu burura: metro bateko zimentuak, harri landuzko zorua eta zabalak, oso zabalak (6-12 metro). Baina ezaugarri horiek erromatar galtzada garrantzitsuenek zituzten, 'viae publicae zirenek (viae praetoriae, viae militares edo viae consulares izan).
Euskal Herriko erregebide nagusiak erromatarren viae vicinales izandakoak ziren, edo hauen antzera eraikitakoak. Trafiko gutxiago zuten, eta geografia zailagoa zeharkatzen zuten; beraz, ezaugarri eskasagoak zituzten. Zimentuak eta harri landuzko zorua izan beharrean, lur zanpatuzko zorua zuten, ertzetan harri handiek eusten zutela; aldapetan, berriz, zoruak harrizkoak izan zitezkeen, baina ez landuak. Eta 3-4 metrotako zabalera zuten, inoiz estuagoak.
Ardatz nagusia: Deba Arroko errege bidea
Trazadura
Ardatz honek Arabako lautada itsasertzearekin lotzen zuen. Deba ibaiaren albotik zetorren, baina Deba arroaren estuasunek trazadura baldintzaten zuten: Deba ibaiaren ezkerraldetik eskumaldera (eta alderantziz) pasatzen zen, tokiko ertzak eta ibien kokapenak kontutan hartuta.
Honetaz gain, Deba arroak bi estuasun nabarmen ditu, gaur egun ere: Maltzagakoa bata, eta Mendaro eta Deba artekoa bestea.
Lehena saihesteko, Soraluzetik hasita mendi magaletik egiten zuten gora errege bideek, Maltzagako amildegiak baino altuagotik, gero Elgoibar eta Azitainera jaisteko.
Mendaro eta Deba arteko labarrak saihesteko, bide onena ibaia bera zen. Altzolan ibai portua antolatu zuten, eta handik behera alatan[2] garraiatzen zuten merkantzia guztia: aukera errazagoa eta merkeagoa zen.
Soraluzeko tartea
Erregebidea Osintxura eskumaldetik zetorren, eta bertako ibia zeharkatu eta gero (gerora zubia egin zen) ezkerraldetik Soraluzerantz jotzen zuen. Bidea gaur eguneko errepidearen paraleloan zihoan, gutxi gora behera, Herlaibia lehen eta Andikokalera heldu arte.
Puntu honetan bideak Deba ibaiaren beste aldera pasatzen zen, Ibaizabal ibitik. XV edo XVI mendean zubia eraiki zuten bertan, pasabidea errazteko.
Soraluzen sartzen zen eta segituan ezkerrera jotzen zuen, Kalebarrenetik aurrera. Herritik irten eta metro batzuk aurrerago Arregia jauregiaren aurretik pasatzen zen, jauregia eta harkaitzaren artean, hain zuzen.
Gaur eguneko Gabolatsetik egin eta gero, aldapan gora hasten zen altura hartzeko, Maltzagako labarrak saihestu ahal izateko. Ezoziako santutegia eta Espilla baserriaren artean pasatzen zen, eta zuzenean Santa Cruz[3] ermitaren aldera jotzen zuen.
Iturbe Zar eta Iturbe Barritik pasa ezkero, bideak Soraluzeko udalerria atzera lagatzen zuen, Elgoibarreko Azkue bailaran sartzeko.
Erregebide ondoko eraikinak
Aintzinako Soraluze eta Herlaibia erregebide inguruan sortu ziren, biak ala biak ibien ondoan: bata Deba ibaiarenean, eta Erlai errekarenean bestea.
Soraluzeko etxe zaharrenetakoak ere erregebide ondoan eraiki zituzten, erregebidea etxearen eta harkaitzen artean pasatzen dela: Arregia dorretxea eta Atxuriko etxea. Bidaiariei bidesariak kobratzeko?
Herriko hainbat eraikin erlijioso ere erregebide ertzean egin zituzten: Ezoziako santutegia, Santa Cruz ermita, Maala ermita.
Zeharkako ardatza: Azitaingo eta Eibarko errege bidea
Trazadura
Azitaingo eta Eibarreko errege bidea Herlabian hasten zen, Erlei errekako ibian bertan, Deba arroko errege bidean.
Atxuri kaletik segi beharrean, Erlei errekatik gora segitzen zuen altura hartzeko eta gero Txaratik aurrera egiten zuen. Zupide jauregitik zetorren bidearekin bat egiterakoan gora hasten zen, San Martzialerantz.
San Martzial ermita albo batean lagata, Sagar-erreka bailaran sartzen zen, altura jeisten Barrena baserriaren atzetik pasatuz eta errekaren beste aldera zeharkatuz.
- Bazen beste balizko bide bat, Atxuri eta Baltegietatik aurrera jotzen zuena Olabarrenara heldu arte. Handik Igaratera pasa, eta Sagar-errekatik gora Barrena baserriraino. Agian, mendeetan zehar, biak erabili izan ziren.
Barrena ingurutik erregebideak Eitza aldera jotzen zuen, berriro altura irabazten. Eitzatik aurrera errege bidea nahikoa laua zen Iraolabeitia baserriraino, Zabaletik ere pasatzen zela, mendiari buelta emanaz.
Iraolabeitiatik gora egiten zuen, Irureko plazaraino. Hemendik, Maltzagako amildegia albo batera lagata, Azitainera jeisten zen. Azitainetik Eibarrera Ego ibaiaren ezkerreko aldetik joaten zen, lau lau.
Erregebide ondoko eraikinak
XII mendean Irure bideertzean egiten dute, eta urte batzuk geroago familia berekoak Unzueta jauregia Azitainen. Zertarako, eta bidea zaintzeko, bidaiariak babesteko eta… zergak kobratzeko.
Humilladeroa, San Esteban eta Santa Ageda, Eibarrerako bide ertzetan.
Zeharkako ardatza: Azkoitiarako bidea
Trazadura
Bilbotik zetozenak Iruretik etortzen ziren, eta gero Azpeitia, Zestoa eta aurrera.
Han goian gordetzen dira zati batzuk (argazkiak sartu)
Erregebide ondoko eraikinak
San Andres, Azkoitiarako bide ertzean
Bitxikeriak
Elorriorako bidea, Sagar-errekatik barrena, oso erabilia, eta inguruan hainbat ola zahar izan zituen (materialak eta armak garraiatzeko ezinbestekoa zen bidea eta).
Javier Elorzak esaten duenez, merkeago zen eskaleak Bergarara esportatzea, Eibarra edo Elgoibarra baino, bide laua zelako lehena eta aldapatsuak beste biak.