«Atxuri kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 4 ekarpen ez dira erakusten)
    1. lerroa: 1. lerroa:
    ==Kokapena==
    ==Kokapena==
    Atxuri kalea [[Deba ibaia (eu)|Deba]] ibaiaren ezkerraldean dago.
    Atxuri kalea [[Deba ibaia (eu)|Deba]] ibaiaren ezkerraldean dago. Bi zatitan antolatuta dago.


    Bi zatitan antolatuta dago. Aurrena [[Errabal kalea (eu)|Errabal]] kalean hasten da, eta hegoaldera egiten du [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] errekaraino, Herlaibiraino hain zuzen; eskuman [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri]] parkea dago eta aurrerago [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]] kalea dago. Herlaibian eskubira jotzen du, gora, Erlai errekaren paraleloan, [[Zahar-egoitza (eu)|zahar-egoitzaraino]].
    Zaharrena [[Errabal kalea (eu)|Errabal]] kalean hasten da, eta hegoaldera egiten du [[Erlei erreka (eu)|Erlei]] errekaraino, Herlaibiraino hain zuzen; eskuman [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri]] parkea dago eta aurrerago [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]] kalea dago.  
     
    XX mende bukaeran, [[Zaharren egoitza (eu)|zaharren egoitza]] berria eraiki zutenean, bertaraino eraman zuten kalea, [[Erlaegi erreka (eu)|Erlai]] errekaren paraleloan, gora.


    Lehen zatia 123 metro luze da, eta bigarrena 190 metro. Zabalera, berriz, 6 eta 8 metro artekoa du.
    Lehen zatia 123 metro luze da, eta bigarrena 190 metro. Zabalera, berriz, 6 eta 8 metro artekoa du.
    45. lerroa: 47. lerroa:
    Errekaren bestekaldera pasatzeko [[Errekaldeko harpasuak (eu)|harpasuak]] zeuden. Oraindik ikus daitezke, [[Maspeko zubia (eu)|Maspeko zubia]]<ref>Santa Anako zubia.</ref> baino hirurogei bat metro gorago.
    Errekaren bestekaldera pasatzeko [[Errekaldeko harpasuak (eu)|harpasuak]] zeuden. Oraindik ikus daitezke, [[Maspeko zubia (eu)|Maspeko zubia]]<ref>Santa Anako zubia.</ref> baino hirurogei bat metro gorago.


    Gerora, Soraluze handitzerakoan, harresiak txiki geratu ziren eta errekaren bestekaldera pasa zen, Errabala sortuz. Errabala hegoaldera hazi zen, eta errepidea jarraitzen [[Herlaibia (eu)|Herlaibiraino]] heldu zen; kalea bitan banatu zen: [[Errabal kalea (eu)|Errabal]] eta Atxuri.
    Gerora, Soraluze handitzerakoan, harresiak txiki geratu ziren eta ibaiaren bestekaldera pasa zen, Errabala sortuz. Errabala hegoaldera hazi zen, eta errepidea jarraitzen [[Herlaibia (eu)|Herlaibiraino]] heldu zen; kalea bitan banatu zen: [[Errabal kalea (eu)|Errabal]] eta Atxuri.
     
    1615. urteko agiri baten arabera, orduan herriko ateak bertan zeuden, Andres de Morgari bi erreal ordaindu ziotelako Atxuriko ateetako errege bidea garbitzeagatik<ref>"...por el limpiar el camino real de las puertas de Achuri" (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Errejistroa 1615).</ref>.


    Atxuriko etxe ia guztiak errepide eta erreka artean eraiki ziren, mendi aldetik arroka zelako.
    Atxuriko etxe ia guztiak errepide eta erreka artean eraiki ziren, mendi aldetik arroka zelako.


    Salbuespen nabarmenena herriko Babes-Etxe zaharra edo Asilo-Hospital izan zen. Herriak bi ospital izan zituen aurretik ([[Errabaleko ospitalea (eu)|Errabalekoa]] eta [[Errekaldeko ospitalea (eu)|Errekaldekoa]]), baina XIX mende bukaeran berria sortzeko ahaleginak hasi ziren. Azkenean, Isidoro Iturriaga indianoak eta, batez ere, Mikaela Maiztegi andereak emandako diruaz Mendizabal etxean zabaldu zuten (gaur egun [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri parkea]] dagoen tokian).
    Salbuespen nabarmenena herriko [[Babesetxea (eu)|Babes-Etxe zaharra]] edo Asilo-Hospital izan zen. Herriak bi ospital izan zituen aurretik ([[Errabaleko ospitalea (eu)|Errabalekoa]] eta [[Errekaldeko ospitalea (eu)|Errekaldekoa]]), baina XIX mende bukaeran berria sortzeko ahaleginak hasi ziren. Azkenean, Isidoro Iturriaga indianoak eta, batez ere, Mikaela Maiztegi andereak emandako diruaz Mendizabal etxean zabaldu zuten (gaur egun [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri parkea]] dagoen tokian).
     
    1970 hamarkadan, [[Babesetxea (eu)|Ospittalaren]] egoera kaxkarrak herria bultzatu zuen [[Zaharren egoitza (eu)|Zahar-egoitza]] berria eraikitzeko (1972-1978). Bertara heltzeko Atxuri kalea luzatu zuten, garai bateko Erlei bidea egokituz.


    1970 hamarkadan, Ospittalaren egoera kaxkarrak herria bultzatu zuen berria eraikitzeko (1.972-1.978), gaur egun Atxuri kalearen bukaeran dagoena.
    <gallery mode="packed-hover" heights="150">
      Atxuri_kalea._Erleiko_bidea_01.jpg | Erleiko bide zaharra
      Atxuri_kalea._Erleiko_bidea_02.jpg | Erleiko bide zaharra
      Atxuri_kalea._Erleiko_bidea_03.jpg | Erleiko bide zaharra
    </gallery>


    Ospittal zaharra eraitsi egin zen, eta bertan [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri parkea]] sortu (inoiz ''Gaudi parkea'' esan zaio, apurtutako azulejuak erabili zutelako). Eta Zahar-egoitzakoen irisgarritasuna errazteko bi igogailu jarri dute Atxuritik gora bi jauzitan igotzeko, azkena 2.017 urtean hain zuzen.
    Ospittal zaharra eraitsi egin zen, eta bertan [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri parkea]] sortu (inoiz ''Gaudi parkea'' esan zaio, apurtutako azulejuak erabili zutelako). Eta [[Zaharren egoitza (eu)|Zaharren egoitzakoen]] irisgarritasuna errazteko bi igogailu jarri dute Atxuritik gora bi jauzitan igotzeko, azkena 2.017 urtean hain zuzen.




    62. lerroa: 72. lerroa:
    * '''5 zenbakia'''. Harrizko etxea, hurrengo biekin Atxuri kaleko zaharrenetakoa. XV-XVI mendeko jitea du (alde batean arkudun atea, eta alboan lehioa). ''Beiztegi-egotza'' esaten zitzaion, eta ''Atxurikoa'' ere. Errepidearen bestealdean arroka edo haitza bistan dauka, eta hortik etorriko zaio izena etxeari (eta kaleari, bidebatez).
    * '''5 zenbakia'''. Harrizko etxea, hurrengo biekin Atxuri kaleko zaharrenetakoa. XV-XVI mendeko jitea du (alde batean arkudun atea, eta alboan lehioa). ''Beiztegi-egotza'' esaten zitzaion, eta ''Atxurikoa'' ere. Errepidearen bestealdean arroka edo haitza bistan dauka, eta hortik etorriko zaio izena etxeari (eta kaleari, bidebatez).
    * '''7 zenbakia'''. Harrizko etxea, ''Sagastizabalgoa'' moduan ezagutua.
    * '''7 zenbakia'''. Harrizko etxea, ''Sagastizabalgoa'' moduan ezagutua.
    * '''9 zenbakia'''. Hau ere harrizkoa, Atxuri kaleko zaharrenetakoa. Aurreko bien antzera, XV-XVI mendeko jitea duena. Ramiro Larrañagaren arabera<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu)| Soraluze. Monografía histórica]]. 146 orrialdea. Ramiro Larrañaga (1993).</ref> etxe hau Jeronimo de Irure jaunarena zen, eta hiltzerakoan serorategia bertan egiteko agindu zuen, [[Errukia seroretxea (eu)|''Errukia'']] izenarekin. 1.531 urtean zabaldu zuten, eta serorak 1.584 arte egon ziren bertan; orduan [[Ormaetxea jauregia (eu)|Ormaetxeara]] pasa ziren.
    * '''9 zenbakia'''. Hau ere harrizkoa, Atxuri kaleko zaharrenetakoa. Aurreko bien antzera, XV-XVI mendeko jitea duena. Ramiro Larrañagaren arabera<ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu)| Soraluze. Monografía histórica]]. 146 orrialdea. Ramiro Larrañaga (1993).</ref> etxe hau Jeronimo de Irure jaunarena zen, eta hiltzerakoan serorategia bertan egiteko agindu zuen, [[Errukia serorategia (eu)|''Errukia'']] izenarekin. 1.531 urtean zabaldu zuten, eta serorak 1.584 arte egon ziren bertan; orduan [[Ormaetxea jauregia (eu)|Ormaetxeara]] pasa ziren.
    * '''11 zenbakia'''. Maspeko zubia egin zenean etxe honen azpitik eman zioten kalerako sarrera.
    * '''11 zenbakia'''. Maspeko zubia egin zenean etxe honen azpitik eman zioten kalerako sarrera.
    * [[Maspeko zubia (eu)|Maspeko zubia]]. Santa Ana zubia ere esaten diote, eta batzuk Errekaldeko zubia<ref>Berez Atxuriko zubia behar zuen, Errekalde kalea harantzago dago eta.</ref>.
    * [[Maspeko zubia (eu)|Maspeko zubia]]. Santa Ana zubia ere esaten diote, eta batzuk Errekaldeko zubia<ref>Berez Atxuriko zubia behar zuen, Errekalde kalea harantzago dago eta.</ref>.

    Hauxe da oraingo bertsioa, 17:29, 10 maiatza 2021 data duena

    Kokapena

    Atxuri kalea Deba ibaiaren ezkerraldean dago. Bi zatitan antolatuta dago.

    Zaharrena Errabal kalean hasten da, eta hegoaldera egiten du Erlei errekaraino, Herlaibiraino hain zuzen; eskuman Atxuri parkea dago eta aurrerago Errekalde kalea dago.

    XX mende bukaeran, zaharren egoitza berria eraiki zutenean, bertaraino eraman zuten kalea, Erlai errekaren paraleloan, gora.

    Lehen zatia 123 metro luze da, eta bigarrena 190 metro. Zabalera, berriz, 6 eta 8 metro artekoa du.

    Mapa kargatzen...


    Atxuriko etxeak erreka aldetik (Mikel Valero 2019)

    Argazkiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Hiribilduak errekaren eskumaldean egin zen (orduko Soraluze), eta Herlaibia kanpoan geratu zen.

    Herlaibia, izenak adierazten duenez, Erlai erreka pasatzeko ibi ingurua zen; hau da, gaur eguneko Atxuri eta Errekalde kaleen zati bat.

    Nahiz eta Placencia de Soraluze hiribildua sortu, Herlaibiako biztanle gehienek ez zuten etxeetatik alde egingo Soraluzera pasatzeko. Beraz, XIV mendetik aurrera Atxuri kale inguruan jendea bizi izan da. Gordetzen diren hiru etxe zaharrenak Beiztegi-egotza, Sagastizabalgoa eta hurrengoa (9 zenbakia) dira. Beiztegi-egotza etxeak egundoko haitza dauka errepidearen bestealdean, eta horregatik Atxurikoa ere esaten zitzaion. Azkenean etxeak kaleari eman zion izena.

    Errekaren bestekaldera pasatzeko harpasuak zeuden. Oraindik ikus daitezke, Maspeko zubia[1] baino hirurogei bat metro gorago.

    Gerora, Soraluze handitzerakoan, harresiak txiki geratu ziren eta ibaiaren bestekaldera pasa zen, Errabala sortuz. Errabala hegoaldera hazi zen, eta errepidea jarraitzen Herlaibiraino heldu zen; kalea bitan banatu zen: Errabal eta Atxuri.

    1615. urteko agiri baten arabera, orduan herriko ateak bertan zeuden, Andres de Morgari bi erreal ordaindu ziotelako Atxuriko ateetako errege bidea garbitzeagatik[2].

    Atxuriko etxe ia guztiak errepide eta erreka artean eraiki ziren, mendi aldetik arroka zelako.

    Salbuespen nabarmenena herriko Babes-Etxe zaharra edo Asilo-Hospital izan zen. Herriak bi ospital izan zituen aurretik (Errabalekoa eta Errekaldekoa), baina XIX mende bukaeran berria sortzeko ahaleginak hasi ziren. Azkenean, Isidoro Iturriaga indianoak eta, batez ere, Mikaela Maiztegi andereak emandako diruaz Mendizabal etxean zabaldu zuten (gaur egun Atxuri parkea dagoen tokian).

    1970 hamarkadan, Ospittalaren egoera kaxkarrak herria bultzatu zuen Zahar-egoitza berria eraikitzeko (1972-1978). Bertara heltzeko Atxuri kalea luzatu zuten, garai bateko Erlei bidea egokituz.

    Ospittal zaharra eraitsi egin zen, eta bertan Atxuri parkea sortu (inoiz Gaudi parkea esan zaio, apurtutako azulejuak erabili zutelako). Eta Zaharren egoitzakoen irisgarritasuna errazteko bi igogailu jarri dute Atxuritik gora bi jauzitan igotzeko, azkena 2.017 urtean hain zuzen.


    Etxe eta atariak. Zenbaki bakoitiak

    Arestian komentatu denez, Atxuri kaleko etxe gehienek multzo honetakoak dira, errepide eta errekaren artekoak:

    • 1 zenbakia. Etxe berria da, porlanezkoa. Zaharrari Mariñelanekoa esaten zitzaion.
    • 3 zenbakia. Etxe berria da, porlanezkoa.
    • 5 zenbakia. Harrizko etxea, hurrengo biekin Atxuri kaleko zaharrenetakoa. XV-XVI mendeko jitea du (alde batean arkudun atea, eta alboan lehioa). Beiztegi-egotza esaten zitzaion, eta Atxurikoa ere. Errepidearen bestealdean arroka edo haitza bistan dauka, eta hortik etorriko zaio izena etxeari (eta kaleari, bidebatez).
    • 7 zenbakia. Harrizko etxea, Sagastizabalgoa moduan ezagutua.
    • 9 zenbakia. Hau ere harrizkoa, Atxuri kaleko zaharrenetakoa. Aurreko bien antzera, XV-XVI mendeko jitea duena. Ramiro Larrañagaren arabera[3] etxe hau Jeronimo de Irure jaunarena zen, eta hiltzerakoan serorategia bertan egiteko agindu zuen, Errukia izenarekin. 1.531 urtean zabaldu zuten, eta serorak 1.584 arte egon ziren bertan; orduan Ormaetxeara pasa ziren.
    • 11 zenbakia. Maspeko zubia egin zenean etxe honen azpitik eman zioten kalerako sarrera.
    • Maspeko zubia. Santa Ana zubia ere esaten diote, eta batzuk Errekaldeko zubia[4].
    • 13 zenbakia.
    • 15 zenbakia. Azpian linterneria egon zen.
    • 17 zenbakia. Tinterokoa edota Aguadonekoa. Behe solairuan janari denda egon zen.
    • 19 zenbakia. Etxe berria da, porlanezkoa. Zaharrari Hauspokoa esaten zitzaion.


    Etxe eta atariak. Zenbaki bikoitiak

    Kaleko alde honek ez du etxe askorik, kaleko hasieran batzuk eta gainontzekoak Zahar Egoitza berrirako bidean:

    • 2 zenbakia. Espillanekoa, agian Espilla baserriarena izandakoa.
    • 4 zenbakia. Ertzillanekoa, bertan Ertzilla familia bizi zelako.
    • 8 zenbakia. Garai batean Mendizabal etxea zegoen bertan, gero Ospittala edo Zahar-egoitza zaharra. Gaur egun parkea da.
    • 10 zenbakia. Etxe berria, Zahar-egoitza berrirako bidean.
    • 12 zenbakia. Etxe berria, Zahar-egoitza berrirako bidean.
    • 6 zenbakia. Zahar-egoitza berria (aurrekoaren zenbakia gorde du).


    Etorkizuna

    2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen.

    Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, irisgarritasuna hobetzeko oinezkoentzako zein ibilgailuentzako pasabide berria eraikiko da; 17 eta 19 zenbakien artetik bat egingo du Atxuri kalearekin.

    Behin zubi berria martxan, gaur eguneko Maspeko zubia eraitsiko dute.


    Erreferentziak

    1. Santa Anako zubia.
    2. "...por el limpiar el camino real de las puertas de Achuri" (Soraluzeko Udal Artxibategia. Eskritura Publikoen Errejistroa 1615).
    3. Soraluze. Monografía histórica. 146 orrialdea. Ramiro Larrañaga (1993).
    4. Berez Atxuriko zubia behar zuen, Errekalde kalea harantzago dago eta.