Errekaldeko harpasuak (eu)
Errekaldeko harpasuak | |
---|---|
Ibaia | Deba |
Urtea | |
Mota | Harriak |
Luzeera | 50 m |
Zabalera | 0,5 m |
Altuera | 0,5 m |
Erabilera | Oinezkoak |
Azalpen orokorrak
Ibaia edo erreka bat alde batetik bestera pasatzeko hiru modu daude: ibia, zubia edo harpasuak. Ibia oso naturala bada eta zubia gizakiak egindakoa, harpasuak gizakiak "lagundutako" ibiak dira. Hau da, sakonera gutxiko tokian (ibian), ibaiaren alde batetik bestera harri handiak jartzen dira, haien gainetik pasatzeko. Oinezkoentzat balio dute bakarrik, eta ur handitan ezin dira erabili.
Soraluzen Gabolatsekoak eta Errekaldekoak aipatu daitezke.
Lamoten grabatu ospetsuan ikusi daitekeenez, Errekaldeko harpasuek Erlei erreka ingurua (Atxuri eta Errekalde kaleak bat egiten duten tokia) Santa Ana komentuko atzekaldearekin lotzen zuen.
XX mende hasieran, Errekaldeko zubia egin zenean, jendeak harpasuak erabiltzeari laga zion. Ibaian garbiketak egin direnean harriak mugitu dituzte eta gaur egun ez da apenas aztarnarik geratzen.
Etorkizunean, Errekaldeko pasabidea egin behar dute, gutxi gora behera izen bereko harpasuak zeuden tokian.
Kokapena
Kontuak
2014 Kontrargi Argazki-Kolektiboak Eli Lakuestari buruzko liburua prestatu zuen, eta Soraluzeko Udalak argitaratu, Harpasuak izenarekin.
Irudiak
(Handiago ikusteko, sakatu gainean)