«Beste pertsona ezagunak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
==Lapurrak== | ==Lapurrak== | ||
* [[Domingo de Zavala (eu) | ''Domingo de Zavala'']] (XVII. mendea). Erret Lantegietako zuzendaria. | * [[Domingo de Zavala (eu) | ''Domingo de Zavala'']] (XVII. mendea). Erret Lantegietako zuzendaria. | ||
* [[ | * [[Martin de Ysasi-Ysasmendi (eu)| ''Martin de Ysasi'']] (XVIII.mendea). Arma eskaera baten kudeatzailea. | ||
* [[Saturnina de Otero (eu) | ''Saturnina de Otero'']] (XVIII. mendea). Ebaslea. | * [[Saturnina de Otero (eu) | ''Saturnina de Otero'']] (XVIII. mendea). Ebaslea. | ||
* [[Txandrua (eu)| ''Txandrua'']] (XVIII. mendea). Bidelapurra. | * [[Txandrua (eu)| ''Txandrua'']] (XVIII. mendea). Bidelapurra. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 20:37, 28 ekaina 2024 data duena
Madrilgo korteko zaldunak
- Irure, Juan Zuri de (XVII mendea). Erregearen kapitain arrunta izan zen.
- Recalde Zabala, Manuel José de (1669-17..). Santiago Ordenaren zalduna.
- Orduña Arizo, Juan de (XVII mendea). Felipe IV eta Carlos IIren kapitaina, Calatravako Ordenaren zalduna (1660) eta Maestrea (1666) izan zen.
Ameriketara joandakoak
- Placencia, Juan de. Fisikaria, Tascoko meatzaria eta auspo mekanikoen asmatzailea, zilar urtua konzentratzeko. XVI. mendean Ameriketan zilarra, kobrea eta beste metal batzuk lortzeko prozedurak erabat aldatu zituen. Bartolome de Madina asmatzailearen laguntzailea izan zen.
- Arzamendi Yturriaga, Andrés Ignacio (1747-18..). Merkatataria, Espainia Berrira (Mexiko) joan zen, Guadalajara hirira. 1791. urtean Alzadas Auzitegiko bigarren epailea izendatu zuten. Hiri horretan Maria Ana Garaterekin ezkondu zen; ez zuten seme-alabarik izan.
- Aldazabal, José. Merkataria. 1856ko martxoak 11an Argentinara heldu zen, Frantziako Louis Gobeaux fragatan, 60 eguneko itsasaldia egin eta gero. Hainbat dendatan aritu zen saltzaile: José Velazenean, "Española" dendan... Olaso anaiekin inguruko saltoki handienetakoa zabaldu zuen arte: Juan C. de Olaso, Aldazabal y Cía. Eta paraleloan beste merkatal jarduera ere izan zuen, tartean Merkataritzako Burtsan artekari (1880-1915). Maria Olais euskaldunarekin ezkondu zen, eta hamabi seme-alaba izan zituzten.
- Ariznabarreta Orue, Gerardo (1883-19..). Argentinako industrializazioaren aintzindaria. Eibarko Juan de Orbearekin batera Orbea kartutxo lantegia ezarri zuen, gerora Duperial izena izango zuena.
Lapurrak
- Domingo de Zavala (XVII. mendea). Erret Lantegietako zuzendaria.
- Martin de Ysasi (XVIII.mendea). Arma eskaera baten kudeatzailea.
- Saturnina de Otero (XVIII. mendea). Ebaslea.
- Txandrua (XVIII. mendea). Bidelapurra.
- Leybartarrak (XVIII. mendea). Soraluzeko lapur handienetakoak.
Bestelakoak
- Juanito txistularia. Alegiazko pertsonaia.
- Pedro de Placencia (XVI. mendea). Kontratista militarra Nafarroan.
- Juan Josef Ussi Echagaray (17..-1794). Sasimedikua.
- Iriondo, Justo Sanson (1863- ?? ). Garraiolaria.
- Plazaola, Antonio Turkua (1887-1969). Garraiolaria.
- Amor, Aitor (1948- ). Artisaua, makilgintzan nabarmendu zen.
Eta hauetaz gain, herriko eskribauak.
Oriundoak
- Colon de Larreategui, Pedro[1] (1649–1719). Gaztelako Kontseilu eta Ganbarakoa. Familia Larreategi oinetxetik zetorren.
- Churruca, Cosme Damian[2] (1761-1805). Mutrikun jaiotako zientzialaria, itsasgizona eta militarra izan zen. Espainiako Itsas Armadako brigadier gisa zerbitzatu eta jaioterriko alkate ere izan zen. Trafalgarko gudan nabarmendu zen San Juan Nepomuceno itsasontziaren buruzagitzat, eta heriotzaraino defendatu zuen bere ontzia. Familia Txurruka oinetxetik zetorren.
- Zufriategui, Rafael[3] (1773-18..). Montevideoko apaiza izan zen, Cadizko Korteetan (1812) parte hartu zuen, jaioterriaren izenean, eta kapilau militarra izan zen Rio de la Platako Artilleriako Errege Gorputzean. Wikipediaren arabera Francisco Zufriategui aita Soraluzekoa zen, Espainiako Historiaren Errege Akademiak Eibarkoa zela dio, eta Donostiako Elizbarrutiko agirietan ez da agertzen.
- Unamuno Jugo, Miguel[4] (1864-1936). Idazle eta filosofo bilbotarra izan zen, Euskal Herriko eta Espainiako Aro Garaikidean izan diren handienetakoa. Familia Unamuno oinetxetik zetorren[5].
Erreferentziak
- ↑ Pedro Colón de Larreategui. Espainiako Historiaren Errege Akademia.
- ↑ Cosme Damian Txurruka. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Rafael Zufriategui. Wikipedia (gazteleraz).
- ↑ Miguel Unamuno. Wikipedia (euskaraz).
- ↑ Miguel Unamunoren arbasoak. Fernando Alberdi (Sorapedia 2018).