«Zubi Nagusia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
     
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 9 ekarpen ez dira erakusten)
    53. lerroa: 53. lerroa:
    Ibaizabal inguruan, gaur egun zubi nagusia dagoen inguruan, betidanik egon da ibi bat, Deba ibaia zeharkatzekoa.
    Ibaizabal inguruan, gaur egun zubi nagusia dagoen inguruan, betidanik egon da ibi bat, Deba ibaia zeharkatzekoa.

    Ibi honek oso garrantzi handia zuen, Arabatik itsaserrzerako bidean zegoelako. Erromatarren garaikoa baino lehenagokoa da, eta puntu honetan bidea, Osintxutik Deba iabiaren ezkerraldetik zetorrena, eskumako ertzera pasatzen zen, gero Ezozia eta San Roketik Elgoibar aldera pasatzeko.
    Ibi honek oso garrantzi handia zuen, [[Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)#Ardatz nagusia: Deba Arroko errege bidea|Arabatik itsasertzerako bidean]] zegoelako. Erromatarren garaikoa baino lehenagokoa da, eta puntu honetan bidea, Osintxutik Deba ibaiaren ezkerraldetik zetorrena, eskumako ertzera pasatzen zen, gero Ezozia eta San Roketik Elgoibar aldera pasatzeko.

    Ez dakigu aurretik inolako zubirik egongo zen, baina garaiko agiriek erakusten duten moduan, XVI mendeko lehen erdian zubi berria egin zen<ref>1541/02/19. [[Juan Garcia de Uribarri (eu)|Juan Garcia de Uribarriren]] demanda Gipuzkoako korrejidorearen aurrean, Soraluzeko Udalaren kontra, Ibaizabaleko zubia eraikitzeko 60 dukat ordaindu zituela eta (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegiko funtsak).</ref>. Ez da ezagutzen XVI mendeko zubi hau Soraluze zaharraren ekialde-mendebalde ardatzarekin lerrokatuta zegoen, ala geroko kokapenean, hamar bat metro hegoaldera. Beste duda bat uztai kopurua da, baina hiru zirela uste da, denak berdinak.

    61. lerroa: 61. lerroa:
    Soraluzeko zubi nagusia (orduan Soraluzeko zubia, besterik ez zegoela eta) garrantzi handia zuen orduko komunikabideetan. Alde batetik, Arabatik Debarainoko bidea bertatik pasatzen zen; eta bestetik, Bizkaitik eta Eibartik zetorren bidea hemen pasatzen zen beste ertzera gero San Andresetik eta Pagobedeinkatutik Azkoitia eta Gipuzkoa aldera joateko.

    XVII mendean zubia berriztu zuten, eta XVIII mendean berriro. Ordurako zubia ez zegoen ekialde-mendebalde ardatzarekin lerrokatuta, hamar bat metro hegoalderako baizik; eta mendebaldeko uztai biekin bat egin zutenean hiru uztai izatetik bi uztai izatera pasatu zen. [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|Lamoten grabatuan]] (1756) ederki asko ikusi daitezken orduko bi uztaiak eta bere tajamarra (gaur egun oraindik dagoena).
    XVII mendean zubia berriztu zuten, agian [[Deba ibaia. Ufalak (eu)#1593eko iralak 21ko ufala | 1593eko irailak 21ko ufal itzelak]] sortutako kalteak konpontzeko. Eta XVIII mendean berriro konpondu zuten. Ordurako zubia ez zegoen ekialde-mendebalde ardatzarekin lerrokatuta, hamar bat metro hegoalderako baizik; eta mendebaldeko uztai biekin bat egin zutenean hiru uztai izatetik bi uztai izatera pasatu zen. [[Mapa Topographica de Plasencia (eu)|Lamoten grabatuan]] (1756) ederki asko ikusi daitezken orduko bi uztaiak eta bere tajamarra (gaur egun oraindik dagoena).

    [[Fitxategi: Zubi_nagusia._Ikuspegi_orokorra_(Florencio_Lamot_1756).jpg | thumb | 800px | center | Zubi nagusia Lamoten grabatuan (1756)]]
    [[Fitxategi: Zubi_nagusia._Ikuspegi_orokorra_(Florencio_Lamot_1756).jpg | thumb | 800px | center | Zubi nagusia Lamoten grabatuan (1756)]]

    XVIII bukaeran [[Komunikabideak. XVIII mendeko errepide berria (eu)|Bergara-Alzola errepide berria]] zabaldu zuten, Deba Ibaiaren ezkerraldetik. Orduan Soraluzeko zubi nagusiak inguruko komunikabideen gunea izateari utzi zion, eta herriko sarrera bihurtu zen.
    1780. urtean Udalak erabaki zuen Zubi Nagusia berriro losatu, bi ertzetan hareharrizko espaloiekin. Espaloi bat "mojen kaleraino" (Kalegoen) helduko zen, "zubi osteko plazatxoa berdinduz" ([[Labaderogain (eu)|Labaderogain]])<ref>"Habiéndose tratado y conferenciado de la necesidad en que se halla la puente principal de esta villa de una sólida composición de su calzada, acordó y decretó se proceda a hacerla de nuevo, hechando en sus dos ceras cintas de losa arenisca labrada, tirando esta por un lado y parte de la casa de la viuda de Andres de Aguirre y sus hijos hasta el esquinazo en que se da buelta para la calle de las monjas, igualándose o terraplenando la plazuela que se halla siguiente a dicho puente" (Soraluzeko Udal Artxibategia Akta liburua 1766-1782 1780/04/30).</ref>.
     
    Urte haieran [[Komunikabideak. XVIII mendeko errepide berria (eu)|Bergara-Alzola errepide berria]] zabaldu zuten, Deba Ibaiaren ezkerraldetik. Orduan Soraluzeko zubi nagusiak inguruko komunikabideen gunea izateari utzi zion, eta herriko sarrera bihurtu zen.

    95. lerroa: 97. lerroa:
    Gerra ostean, herria gero eta handiagoa egiten ari zen, eta ibilgailuen trafikoa biderkatu zen. [[Gabolatseko zubia (eu)|Gabolatseko zubia]] kenduta (ibilgailuentzat estua eta nahikoa eskasa berau) zubi nagusiak hartzen zuen trafiko guztia.

    Horregatik, zubia zabaltzea pentsatu zuen: harrizko zubi zahar estuari porlanezko beste bat itsatsi zioten iparraldetik, eta bi zubien plataformak batu zituzten.
    Horregatik, udalek eta alkateek zubia zabaltzeko premia handia ikusten zuten. Azkenean, Jose Luis Larrañaga alkateak aurrera jo zuen.
     
    ===Egitasmoa===
    Proiektua Jose Maria Gabarain jaunak egin zuen, Gipuzkoako Aldundiaren injeniaria zena.
     
    Zubi berriaren aurrekontua lau miloi t'erdi pezetakoa izan zen (27.000 bat euro). Lau diru iturri erabili ziren: Gipuzkoako Aldundia (miloi t'erdi pezeta), Estatuko Zerbitzu Teknikoak(miloi bat pezeta), Soraluzeko Udala (miloi bat pezeta) eta soraluzetarrak (beste miloi bat pezeta).
     
    Eta proiektua burutzeko ''Construcciones Murias'' aukeratu zuten kontratista.
     
    ===Zundaketak===
    1964. urteko urtarrilean zundaketak egin zituzten, zubi berriaren proiektua egin ahal izateko.
     
    Herriko aldizkari batek, ''Muchacha''<ref>''Muchacha''. Hoja privada de la Juventud Femenina Parroquial. 152 zbk. (1964ko urtarrila-otsaila).</ref> izenekoak, halaxe zioen ''Herriko berriak'' izeneko atalean (erderaz, hori bai):
    ::''24 eguna''
    ::''Egun hauetan ikusgarri bitxia da zubiaren bi aldeetan erauzketa-zundaketak egiteko eraiki diren dorretxoak ikustea, etorkizun hurbilean zubia handitzeko zimendu-oinarriak aztertze aldera. Komentarioak eta txisteak ez dira falta. Soraluzetar izateari utziko genioke bestela. "Zulaketak ditugu, e!", dio batek, "ea petrolioa ateratzen den". "A, gizona!", erantzun du taldeko beste batek, "gure herrian zerbait ateratzen bada, ez da petrolioa izango, ardoa baizik, tintorroa".''
     
    Eta aldizkari bereko azken lerroetan, ''Bitxikeriak'' izeneko atalean:
    ::''Hauek izan dira erauzketa-zundaketen emaitzak: LABADEROGAIN aldetik: 3 zulaketetan 8, 8,7 eta 7 metroko sakoneran, hurrenez hurren, aurkitu dute bilatzen zuten harria. Zubiaren aldetik: lehenengo bietan 7 metrora eta hirugarrenean 7 eta erdira. Egungo zubiaren erdian, 8,5 metrora.''
    ::''Hauek izan dira lortutako sakontasunak: gehienez 16 metro, gutxienez 13 metro.''
     
    ===Eraikuntza===
    Prestatutako proiektuaren arabera, harrizko zubi zahar estuari porlanezko beste bat itsatsi zioten iparraldetik, eta bi zubien plataformak batu zituzten.

    ''(handiago ikusteko, gainean sakatu)''
    ''(handiago ikusteko, gainean sakatu)''
    112. lerroa: 135. lerroa:
    Gainera, Andikokaleko iturria tajamarraren gainera eraman zuten, eta eskultura betekin apaindu.
    Gainera, Andikokaleko iturria tajamarraren gainera eraman zuten, eta eskultura betekin apaindu.

    Lanak 1966. urtean hasi ziren, eta zubi berria 1967.ko uztailak 25an inauguratu zen, Gipuzkoako gobernadore zibilak zinta moztu zuela.
    ===Eraberritzea===
    2010 hamarkadan plataforma berregin zuten, espazio guztiak maila berean jarriz eta, komeni denean, plaza handi modukoan erabiltzeko.
    2010 hamarkadan plataforma berregin zuten, espazio guztiak maila berean jarriz eta, komeni denean, plaza handi modukoan erabiltzeko.

    153. lerroa: 179. lerroa:

    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[El nuevo puente de Placencia (eu) | El nuevo puente de Placencia sobre el Deva]]. Iñaki Linazasoro (La Voz de España 1967/07/21).

    [[Kategoria: Zubiak eta tunelak]]
    [[Kategoria: Zubiak eta tunelak]]

    Hauxe da oraingo bertsioa, 20:57, 17 maiatza 2022 data duena

    Zubi nagusia/ Gila zubia
    Deba erreka. Batzokia, zubia eta kiroldegia (2017).jpg
    Ibaia Deba
    Urtea XVI mendea / 1967
    Mota Harrizkoa / porlanezkoa
    Luzeera 35 m
    Zabalera 20 m
    Altuera 7 m
    Erabilera Errepidea

    Azalpen orokorrak

    Zubi nagusiak Labaderogain eta Andikokale lotzen ditu.

    Berez, Soraluzeko gaur eguneko zubi nagusia bi zubi dira, eta 1967 urtean hartu zuen duen egitura: harrizko zubi zahar estuari, euskarri bat ibaian duena, porlanezko beste zubi zabala itsatsi zioten iparraldetik, bi ertzetan finkatuta hau. Bi zubien plataformak bat eginda agertzen dira.

    Hegoaldean dagoen zutabea, zubi zaharrarena, tajamarra[1] dauka. Tajamarraren gainean iturria dago, bi aulkiekin. Iturriko ura Plaza Barritik (Ipiñarrietatik) dator.

    XX mende hasieran zubiaren plataforma berriztu zuten. Antzeko antolaketa erabili bazuten ere (bi errai, aparkalekuak eta espaloiak) oraingo honetan dena azalera jarraian egin zuten, zati bakoitza lur zoruaren osagaiez edota kolorez bereizten. Modu honetan, behin hiri altzariak (harrizko aulkiak eta lur ontziak) kendu eta gero plaza modukoa geratzen da, eder askoa, jaietan, azoketan, kontzertuetan... erabilgarri.

    (Handiago ikusteko, gainean sakatu)

    Kokapena

    Mapa kargatzen...

    Soraluzeko zubi nagusia maparen erdi-erdian. Hegoaldean, erregebidearen Osintxuko zubia eta Bergarako zubizarra (Elgetarakoa); ekialdean, Azitaingo zubia (Bizkaiko bidearena); iparraldean, Elgoibarko zubia (Markinarakoa) eta erregebidearen Altzolako zubia (Florencio Josepf de Lamot 1756).

    Ibia eta XVI mendeko zubia

    Ibaizabal inguruan, gaur egun zubi nagusia dagoen inguruan, betidanik egon da ibi bat, Deba ibaia zeharkatzekoa.

    Ibi honek oso garrantzi handia zuen, Arabatik itsasertzerako bidean zegoelako. Erromatarren garaikoa baino lehenagokoa da, eta puntu honetan bidea, Osintxutik Deba ibaiaren ezkerraldetik zetorrena, eskumako ertzera pasatzen zen, gero Ezozia eta San Roketik Elgoibar aldera pasatzeko.

    Ez dakigu aurretik inolako zubirik egongo zen, baina garaiko agiriek erakusten duten moduan, XVI mendeko lehen erdian zubi berria egin zen[2]. Ez da ezagutzen XVI mendeko zubi hau Soraluze zaharraren ekialde-mendebalde ardatzarekin lerrokatuta zegoen, ala geroko kokapenean, hamar bat metro hegoaldera. Beste duda bat uztai kopurua da, baina hiru zirela uste da, denak berdinak.

    Hurrengo zubiak

    Soraluzeko zubi nagusia (orduan Soraluzeko zubia, besterik ez zegoela eta) garrantzi handia zuen orduko komunikabideetan. Alde batetik, Arabatik Debarainoko bidea bertatik pasatzen zen; eta bestetik, Bizkaitik eta Eibartik zetorren bidea hemen pasatzen zen beste ertzera gero San Andresetik eta Pagobedeinkatutik Azkoitia eta Gipuzkoa aldera joateko.

    XVII mendean zubia berriztu zuten, agian 1593eko irailak 21ko ufal itzelak sortutako kalteak konpontzeko. Eta XVIII mendean berriro konpondu zuten. Ordurako zubia ez zegoen ekialde-mendebalde ardatzarekin lerrokatuta, hamar bat metro hegoalderako baizik; eta mendebaldeko uztai biekin bat egin zutenean hiru uztai izatetik bi uztai izatera pasatu zen. Lamoten grabatuan (1756) ederki asko ikusi daitezken orduko bi uztaiak eta bere tajamarra (gaur egun oraindik dagoena).

    Zubi nagusia Lamoten grabatuan (1756)

    1780. urtean Udalak erabaki zuen Zubi Nagusia berriro losatu, bi ertzetan hareharrizko espaloiekin. Espaloi bat "mojen kaleraino" (Kalegoen) helduko zen, "zubi osteko plazatxoa berdinduz" (Labaderogain)[3].

    Urte haieran Bergara-Alzola errepide berria zabaldu zuten, Deba Ibaiaren ezkerraldetik. Orduan Soraluzeko zubi nagusiak inguruko komunikabideen gunea izateari utzi zion, eta herriko sarrera bihurtu zen.

    Zubi Nagusia eta 1834ko ufala

    Ufala zubi nagusian (1953)
    1834 ufalaren osteko arku berria (Indalecio Ojanguren)

    1834ko ufala

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Lehen karlistada martxan zela, 1834 urteko ekainak 30an egundoko ufala izan zen Debarroan, eta batez ere Soraluzen.

    Egun hartan Soraluzen ez zen inor hil, baina kalteak ugari izan ziren: etxeak, burdinolak, erregetxe zaharra, presak, komentua, ermitak... asko eruan zituen eta beste asko erabilezinean laga. Zubiaren uztai nagusia ere apurtu zuen, eta herriko bi aldeak inkomuniratuta geratu ziren.

    Udalak zerga bereziak ezarri zituen, berreraikitze lanak ordaintzeko. Eta Ramon Maria de Aldasorok jaunak dirua aurreratu zuen lanak lehen bailehen hasteko. Baina, karlistadak oraindik zirautela, Rodil jeneral liberala[4] Soraluzen sartu zen eta 200.000 erreal kuartoko isuna jarri zion herriari[5]. Isuna ordaintzeko bildutako dirua erabili zuten, eta Ramon Maria de Aldasorok beste erdia aurreratu zuen.

    Azkenean, 1857 urtean zubia berreraikitzea lortu zuten, ordurarte behin behineko zurezko pasabidea ordezkatuz.

    Urte batzuk geroago Plaza Barriko iturritik, iturri gainean dagoen banatzailetik, tutu bat pasatu zuten zubiaren bestekaldera, eta Andikokaleko muturrean iturria jarri zuten.

    Zubi berria aldamioak oraindik azpian dituela (1967)

    1967ko zubi handia

    Gerra ostean, herria gero eta handiagoa egiten ari zen, eta ibilgailuen trafikoa biderkatu zen. Gabolatseko zubia kenduta (ibilgailuentzat estua eta nahikoa eskasa berau) zubi nagusiak hartzen zuen trafiko guztia.

    Horregatik, udalek eta alkateek zubia zabaltzeko premia handia ikusten zuten. Azkenean, Jose Luis Larrañaga alkateak aurrera jo zuen.

    Egitasmoa

    Proiektua Jose Maria Gabarain jaunak egin zuen, Gipuzkoako Aldundiaren injeniaria zena.

    Zubi berriaren aurrekontua lau miloi t'erdi pezetakoa izan zen (27.000 bat euro). Lau diru iturri erabili ziren: Gipuzkoako Aldundia (miloi t'erdi pezeta), Estatuko Zerbitzu Teknikoak(miloi bat pezeta), Soraluzeko Udala (miloi bat pezeta) eta soraluzetarrak (beste miloi bat pezeta).

    Eta proiektua burutzeko Construcciones Murias aukeratu zuten kontratista.

    Zundaketak

    1964. urteko urtarrilean zundaketak egin zituzten, zubi berriaren proiektua egin ahal izateko.

    Herriko aldizkari batek, Muchacha[6] izenekoak, halaxe zioen Herriko berriak izeneko atalean (erderaz, hori bai):

    24 eguna
    Egun hauetan ikusgarri bitxia da zubiaren bi aldeetan erauzketa-zundaketak egiteko eraiki diren dorretxoak ikustea, etorkizun hurbilean zubia handitzeko zimendu-oinarriak aztertze aldera. Komentarioak eta txisteak ez dira falta. Soraluzetar izateari utziko genioke bestela. "Zulaketak ditugu, e!", dio batek, "ea petrolioa ateratzen den". "A, gizona!", erantzun du taldeko beste batek, "gure herrian zerbait ateratzen bada, ez da petrolioa izango, ardoa baizik, tintorroa".

    Eta aldizkari bereko azken lerroetan, Bitxikeriak izeneko atalean:

    Hauek izan dira erauzketa-zundaketen emaitzak: LABADEROGAIN aldetik: 3 zulaketetan 8, 8,7 eta 7 metroko sakoneran, hurrenez hurren, aurkitu dute bilatzen zuten harria. Zubiaren aldetik: lehenengo bietan 7 metrora eta hirugarrenean 7 eta erdira. Egungo zubiaren erdian, 8,5 metrora.
    Hauek izan dira lortutako sakontasunak: gehienez 16 metro, gutxienez 13 metro.

    Eraikuntza

    Prestatutako proiektuaren arabera, harrizko zubi zahar estuari porlanezko beste bat itsatsi zioten iparraldetik, eta bi zubien plataformak batu zituzten.

    (handiago ikusteko, gainean sakatu)

    Zubiaren espazioak oso modu klasikoan antolatu zituzten: norabide bakoitzeko errai bat, eta bi aldeetan aparkalekuak, belarrezko triangeluak eta espaloiak, dena ondo bereiztuta eta maila desberdinetan.

    Gainera, Andikokaleko iturria tajamarraren gainera eraman zuten, eta eskultura betekin apaindu.

    Lanak 1966. urtean hasi ziren, eta zubi berria 1967.ko uztailak 25an inauguratu zen, Gipuzkoako gobernadore zibilak zinta moztu zuela.

    Eraberritzea

    2010 hamarkadan plataforma berregin zuten, espazio guztiak maila berean jarriz eta, komeni denean, plaza handi modukoan erabiltzeko.

    Kontuak

    Zubia okerreko tokian dago

    XVIII mendean Soraluzeko harrizko azken zubi nagusia eraiki zutenean ez zuten toki "lojikoenean" egin, mendebalde-ekialde ardatzaren jarraian (Elizburu, Udaletxeko aldapa, ibairako pasabidea), hamar metro ibaian gora baizik, hegoaldera, gaur eguneko Santa Ana kaleko 4. zenbakiaren parean (Labaderogaina egin aurretik etxe hau ilarako hirugarrena zen).

    Aurreko zubiei buruz ez dago informaziorik. Beraz, ez dakigu zubi guztiak leku berean egin diren edo lehenak zegokion tokian altzatu zuten.

    Eta, zergatik 10 metro ibaian gora? zubia egiteko toki egokiagoa zelako, errezago defendatzeko... teoriarik ez da falta, baina inork ezer ez daki.

    Aparkalekuak zubian

    1967 urteko zubi berria inauguratu zenean, munduan halako zubirik ez zegoela aurki zabaldu zen herrian, herri guztietako Zirkulazio Arautegiek zubietan aparkatzea galarazten dutelako, eta Soraluzekoan, berriz, baimenduta zegoelako. Inork esan zuen Japonen bazela halako beste zubi bat, baina berri gehiagorik ez da...

    Brontzezko eskultura

    Gehiago jakiteko, sakatu hemen.

    Zubi nagusia 1967 urtean zabaldu zutenean, Gila parean zegoen iturria tajamarraren gainera eraman zuten, eta gainean 1900 inguruko brontzezko eskultura jarri zuten, Le vainqueur (irabazlea), Eugene Marioton artista frantziarrarena. Egile bereko beste eskultura bat (Belluaire) udaletxean gordetzen da.

    Estropadak zubi nagusiaren azpian (1964)

    Zubia geldi

    Dirua zela eta ez zela, zubi berriaren lanak eten egin ziren aste batzutan.

    Eibarko jubilatu batek, herri-lanak zaintzera etortzen zela, Soraluzeko lagun bati zera galdetu zion: Ze? Plaentxiko zubia geldi daok ala?.

    Eta lagunak, boteprontoan: Ta Eibarren zubiak ibili badabiz edo?.

    Estropadak

    1967 urteko Santiago egunean zubi nagusi berria inauguratu zuten (gehi liburutegia, Elizburuko eskilarak eta bertako iturria), Gipuzkoako gobernadore zibila etorrita.

    Ospatzeko, urte hartako jaietan batel-estropadak jokatu ziren.

    Patria telesaila (2019)

    Patria telesaila

    2019 urtean Patria telesaila grabatu zuten, gehien bat Soraluzen baina beste hainbat lekutan ere (Elgoibar, Donostia eta Madrilgo estudio batean)

    Telesailaren eszena nagusia, etakide batek Txato hiltzen duena, zubi nagusian grabatu zuten.

    Erreferentziak

    1. Tajamar. Zubien zutabeei gehitzen zaizkien zatiak, puntadunak, datorren ura zutabearen bi aldetara bidaltzeko, uraren indarra arinduz.
    2. 1541/02/19. Juan Garcia de Uribarriren demanda Gipuzkoako korrejidorearen aurrean, Soraluzeko Udalaren kontra, Ibaizabaleko zubia eraikitzeko 60 dukat ordaindu zituela eta (Soraluzeko Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegiko funtsak).
    3. "Habiéndose tratado y conferenciado de la necesidad en que se halla la puente principal de esta villa de una sólida composición de su calzada, acordó y decretó se proceda a hacerla de nuevo, hechando en sus dos ceras cintas de losa arenisca labrada, tirando esta por un lado y parte de la casa de la viuda de Andres de Aguirre y sus hijos hasta el esquinazo en que se da buelta para la calle de las monjas, igualándose o terraplenando la plazuela que se halla siguiente a dicho puente" (Soraluzeko Udal Artxibategia Akta liburua 1766-1782 1780/04/30).
    4. José Ramón Rodil. Wikipedia (euskaraz).
    5. Rodil jeneral honek bereak eta bi egin zituen inguruetan: Ermuko Valdespina markes karlistaren jauregia erre, Arantzazuko komentua eta eliza ere erre...
    6. Muchacha. Hoja privada de la Juventud Femenina Parroquial. 152 zbk. (1964ko urtarrila-otsaila).