«Beste pertsona ezagunak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    20. lerroa: 20. lerroa:
    ==Bestelakoak==
    ==Bestelakoak==
    * [[Juanito txistularia (eu)|''Juanito txistularia'']]. Alegiazko pertsonaia.
    * [[Juanito txistularia (eu)|''Juanito txistularia'']]. Alegiazko pertsonaia.
    * [[Pedro de Placencia (eu)| ''Pedro de Placencia'']] (XVI. mendea). Kontratista militarra Nafarroan..
    * [[Pedro de Placencia (eu)| ''Pedro de Placencia'']] (XVI. mendea). Kontratista militarra Nafarroan.
    * [[Juan Josef Ussi Echagaray (eu) | Juan Josef Ussi Echagaray]] (17..-1794). Sasimedikua.
    * [[Justo Iriondo (eu)| ''Iriondo, Justo'']] Sanson (1863- ?? ). Garraiolaria.
    * [[Justo Iriondo (eu)| ''Iriondo, Justo'']] Sanson (1863- ?? ). Garraiolaria.
    * [[Antonio Turkua (eu)| ''Plazaola, Antonio'']] Turkua (1887-1969). Garraiolaria.
    * [[Antonio Turkua (eu)| ''Plazaola, Antonio'']] Turkua (1887-1969). Garraiolaria.

    09:13, 15 abendua 2021(e)ko berrikuspena

    Madrilgo korteko zaldunak

    • Irure, Juan Zuri de (XVII mendea). Erregearen kapitain arrunta izan zen.
    • Recalde Zabala, Manuel José de (1669-17..). Santiago Ordenaren zalduna.
    • Orduña Arizo, Juan de (XVII mendea). Felipe IV eta Carlos IIren kapitaina, Calatravako Ordenaren zalduna (1660) eta Maestrea (1666) izan zen.


    Ameriketara joandakoak

    • Arzibabarreta, Gerardo. Argentinako industrializazioaren aintzindaria. Eibarko Juan de Orbearekin batera Orbea kartutxo lantegia ezarri zuen, gerora Duperial izena izango zuena.
    • Aldazabal, José. Merkataria, 1856ko martxoak 11an Argentinara heldu zen, Frantziako Louis Gobeaux fragatan, 60 eguneko itsasaldia egin eta gero.
    • Placencia, Juan de. Fisikaria, XIX. mendearen amaieran Ameriketan kobrea eta beste metal batzuk lortzeko prozedurak erabat aldatu zituen.


    Lapurrak


    Bestelakoak

    Eta hauetaz gain, herriko eskribauak.


    Oriundoak

    • Colon de Larreategui, Pedro[1] (1649–1719). Gaztelako Kontseilu eta Ganbarakoa. Familia Larreategi oinetxetik zetorren.
    • Churruca, Cosme Damian[2] (1761-1805). Mutrikun jaiotako zientzialaria, itsasgizona eta militarra izan zen. Espainiako Itsas Armadako brigadier gisa zerbitzatu eta jaioterriko alkate ere izan zen. Trafalgarko gudan nabarmendu zen San Juan Nepomuceno itsasontziaren buruzagitzat, eta heriotzaraino defendatu zuen bere ontzia. Familia Txurruka oinetxetik zetorren.
    • Zufriategui, Rafael[3] (1773-18..). Montevideoko apaiza izan zen, Cadizko Korteetan (1812) parte hartu zuen, jaioterriaren izenean, eta kapilau militarra izan zen Rio de la Platako Artilleriako Errege Gorputzean. Wikipediaren arabera Francisco Zufriategui aita Soraluzekoa zen, Espainiako Historiaren Errege Akademiak Eibarkoa zela dio, eta Donostiako Elizbarrutiko agirietan ez da agertzen.
    • Unamuno Jugo, Miguel[4] (1864-1936). Idazle eta filosofo bilbotarra izan zen, Euskal Herriko eta Espainiako Aro Garaikidean izan diren handienetakoa. Familia Unamuno oinetxetik zetorren[5].


    Erreferentziak

    1. Pedro Colón de Larreategui. Espainiako Historiaren Errege Akademia.
    2. Cosme Damian Txurruka. Wikipedia (euskaraz).
    3. Rafael Zufriategui. Wikipedia (gazteleraz).
    4. Miguel Unamuno. Wikipedia (euskaraz).
    5. Miguel Unamunoren arbasoak. Fernando Alberdi (Sorapedia 2018).