«Komunikabideak. XVIII mendeko errepide berria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    (Erabiltzaile berak tartean egindako 7 ekarpen ez dira erakusten)
    8. lerroa: 8. lerroa:
    Bestetik, erregebideen egoera ekonomiaren araberakoa izaten zen, egiten zitzaien mantenimientuaren araberakoa, alegia. Eta, konpontze-lanen faltan, erregebideak egoera kaxkarrean egoten ziren: lur-zorua zuloz beteta, ezker-eskumako hormak erdi erorita... istripu ugari sortuz.

    XVIII mendean ekonomia suspertu zen eta, garraio lanak biderkatu zirenez, arazoak areagotu ziren. Horregatik hainbat herri-lan egin ziren, bai erregebidea zabaltzeko (1761 urtean [[San Roke ermita (eu)|San Roke ermitaren]] aurreko haitza apurtu zuten<ref>1761/06/06. Querella de María Josefa de Eguizabal contra Manuel de Echevarria, por apertura de cantera y demolición de peñasco en una heredad para obras del camino real frente a la ermita de Santa Cruz, jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref>) edota bidearen segurtasuna bermatzeko (1775 urtean herrian bertan<ref>1775/12/09. Auto, en virtud de un despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa, de ejecución de obras y reparos para la seguridad del camino público de la villa de Placencia y diligencia sobre ello contra Lorenza de Saloguen y Juan Ángel de Olabegoitia, su marido, vecinos de la dicha villa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref>).
    XVIII mendean ekonomia suspertu zen eta, garraio lanak biderkatu zirenez, arazoak areagotu ziren. Horregatik hainbat herri-lan egin ziren, bai orduko erregebidea zabaltzeko (1761 urtean [[San Roke ermita (eu)|San Roke ermitaren]] aurreko haitza apurtu zuten<ref>1761/06/06. Querella de María Josefa de Eguizabal contra Manuel de Echevarria, por apertura de cantera y demolición de peñasco en una heredad para obras del camino real frente a la ermita de Santa Cruz, jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref>) edota bidearen segurtasuna bermatzeko (1775 urtean herrian bertan<ref>1775/12/09. Auto, en virtud de un despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa, de ejecución de obras y reparos para la seguridad del camino público de la villa de Placencia y diligencia sobre ello contra Lorenza de Saloguen y Juan Ángel de Olabegoitia, su marido, vecinos de la dicha villa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref>).

    Dena dela, XVIII mende bukaerako argi agertzen zen ''betiko'' erregebide sistema txiki geratzen ari zela orduko garraioari aurre egiteko: burnia Arrasatetik eta Bizkaitik Soraluze inguruko burdinoletara (Soraluze, Eibar eta Elgoibar), burdinola horietatik Soraluzeko Erret Lantegira eta Erret lantegi honetatik Altzolako portura eta Arrasatetik Gaztela aldera.
    Dena dela, XVIII mende bukaerako argi agertzen zen ''betiko'' erregebide sistema txiki geratzen ari zela orduko garraioari aurre egiteko: burnia Arrasatetik eta Bizkaitik Soraluze inguruko burdinoletara (Soraluze, Eibar eta Elgoibar), burdinola horietatik Soraluzeko Erret Lantegira eta Erret lantegi honetatik Altzolako portura edota Arrasatetik Gaztela aldera.

    101. lerroa: 101. lerroa:

    ==Egitasmoa==
    ==Egitasmoa==
    Gipuzkoako bide nagusia hobetzeko, 1752 urtean Batzar Orokorrek ''Kotxeen Errepidea''ren<ref>Camino Real de Coches.</ref> proiektua onartu zuten. Bide hau Gatzagatik Behobiaraino joaten zen, aurreko erregebideak tarte batzuetan aprobetxatuz: Arrasate, Bergara, Urretxu, Beasain, Tolosa, Donostia eta Oiartzunetik pasatuz. Proiektua Frantzisko Ibero<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Frantzisko_Ibero Frantzisko Ibero]. Wikipedia (euskaraz).</ref> eta Manuel Martín Carrerak egin zuten. 1780 urterako erregebide berria bukatuta zegoen, eta lanak ordaintzeko bidesaria kobratzeko 6 gune jarri zituzten.
    Gipuzkoako bide nagusia hobetzeko, 1752 urtean Batzar Orokorrek ''Kotxeen Errepidea''ren<ref>Camino Real de Coches.</ref> proiektua onartu zuten. Bide hau Gatzagatik Behobiaraino joaten zen, aurreko erregebideak tarte batzuetan aprobetxatuz: Arrasate, Bergara, Urretxu, Beasain, Tolosa, Donostia eta Oiartzunetik pasatuz. Gainera, Bergaratik Soraluzeraino adar berria eraiki behar zuten, orduko [[Camino Real de Coches (eu)|mapa]] batek jasotzen duen moduan. Proiektua Frantzisko Ibero<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Frantzisko_Ibero Frantzisko Ibero]. Wikipedia (euskaraz).</ref> eta Manuel Martín Carrerak egin zuten. 1780 urterako erregebide berria bukatuta zegoen, eta lanak ordaintzeko bidesaria kobratzeko 6 gune jarri zituzten.

    Soraluze inguruko komunikabide sistema txiki geratu zenez, eta ''Kotxeen Errepidea''ren antzera, 1776 urtean Soraluzeko Erret Lantegiak eta Bergara, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko udalek erregebide berria egiteko eskatu zuen, arazoak errotik konpontzeko. Proiektua hasi eta gero, Deba eta Mutrikuko udalak ere bildu ziren.
    Baina Bergara-Soraluze adarra ez zen egin. Orduan, 1772. urtean Soraluzeko Erret Lantegiak alde batetik eta Bergara, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko udalek bsstetik ''Kotxeen Errepidea''ren antzeko erregebide berria egiteko eskatu zuten, inguruko komunikazio arazoak errotik konpontzeko.

    Proiektu orokorra Frantzisko Ibero Azkoitiako arkitektoak marraztu zuen<ref>1788, 1790. Borrador de extractos de expedientes, elaborados por el relator de la Sala Segunda de Gobierno, referentes a la construcción y reparación del camino desde Placencia de las Armas a Vergara, y construcción de otro nuevo desde Vergara a Eibar y puerto de Alzola, comprehendido en la jurisdicción de Elgoibar, y también sobre la concesión a las cuatro villas mencionadas de arbitrios para sufragar los gastos de las obras (arquitecto Francisco José de Ibero) siendo de gran utilidad para el comercio y las Reales Fábricas de esa zona (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).</ref>. Proiektu orokorraz gain, Frantzisko Iberok erregebide berriko bost zubi diseinatu zituen ere, Bergarakoak bostak.
    Proiektu orokorra Frantzisko Ibero Azkoitiako arkitektoak marraztu zuen, 1.180.826 errealeko aurrekontuarekin<ref>1788, 1790. Borrador de extractos de expedientes, elaborados por el relator de la Sala Segunda de Gobierno, referentes a la construcción y reparación del camino desde Placencia de las Armas a Vergara, y construcción de otro nuevo desde Vergara a Eibar y puerto de Alzola, comprehendido en la jurisdicción de Elgoibar, y también sobre la concesión a las cuatro villas mencionadas de arbitrios para sufragar los gastos de las obras (arquitecto Francisco José de Ibero) siendo de gran utilidad para el comercio y las Reales Fábricas de esa zona (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).</ref>. Proiektu orokorraz gain, Frantzisko Iberok erregebide berriko bost zubi diseinatu zituen ere, Bergarakoak bostak.

    Egitasmoaren esparrua Bergaratik Altzolako porturaino eta Eibarreraino heltzen zen. Bergarako San Antonion ''Kotxeen Errepidea''rekin lotuko zen, eta Altzolako portutik aurrera garraioa ibaiko alatan egingo zen, Debako porturaino. Erregebide zaharraren zati batzuk aprobetzatzen ba zituen ere, trazaduraren erditik gora berri berria zen. Gaur egungo GI-627 eta N-634 errepideak trazadura bera erabiltzen dute, sahiesbide berrietan ezik: Elgoibar (1950 hamarkada), Alzola (1950 hamarkada), Azitain (1960 hamarkada), Soraluze (1970 hamarkada), Bergara (1980 hamarkada), Osintxu (1990 hamarkada) eta Eibar (1990 hamarkada).

    117. lerroa: 117. lerroa:
    * Elgoibar - Altzolako portua (aurrekoa). Lehengo erregebidea erabili zen, trazadura zabaltzen eta egokitzen.
    * Elgoibar - Altzolako portua (aurrekoa). Lehengo erregebidea erabili zen, trazadura zabaltzen eta egokitzen.
    * Maltzaga - Azitain (berria). Bide berria Ego ibaiaren ezkerraldetik egin zen, mendi malkartsuen magalean.  
    * Maltzaga - Azitain (berria). Bide berria Ego ibaiaren ezkerraldetik egin zen, mendi malkartsuen magalean.  
    * Azitain - Eibar (aurrekoa & berria). Gehien bat lehengo erregebidea erabili zen, baina tarte berriak ere egin ziren (Bidebarrieta kalea, esateko).
    * Azitain - Olaerreaga (aurrekoa & berria). Gehien bat lehengo erregebidea erabili zen, baina tarte berriak ere egin ziren (Eibarko Bidebarrieta kalea, esateko).

    123. lerroa: 123. lerroa:

    ==Lanak==
    ==Lanak==
    Lanek 12 urte iraun zuten, 1776tik 1788 urteraino.
    Lanak baimena eskatu (1772) eta lau urtetara hasi ziren (1776), lanak ordaintzeko zerga berriak onartzerakoan<ref>Berez, ardo, mistela eta uxuala gaineko zerga ezartzeko baimena urtebe lehenago lortu zuten, 1775ko uztailak 26an hain zuzen.</ref>. Eta hasierako proiektua gauzatzeko 12 urte iraun zuten, 1776tik 1788 urteraino.

    Egitasmoaren antolaketa gaur egunekoen modukoa zen: obra osoa hainbat zatitan ateratzen zen enkantera, irabazleek bere zatia egiten zuten, egindako lana egiaztatzen zen eta, gauzak ondo, ordaintzen zen<ref>1782/05/29. Nombramiento de Francisco de Ibero, vecino de la villa de Azpeitia, como perito para reconocimiento y medición de las obras del sexto trozo del camino real a su paso por la villa de Placencia para su última entrega, en virtud de un despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref>.

    Joaquin de Maquibarrek eta [[Miguel Antonio de Jauregui (eu)|Miguel Antonio de Jaureguik]] irabazi zituzten enkantean Bergara eta Soraluze arteko zortzi zatiak. Gero, 1800. urtean, Alexo de Miranda maisu arkitektoak egindako lanak baloratu zituen<ref>1800/10/24. Autos para la tasación de las obras por Alexo de Miranda, maestro arquitecto, hechas en 8 trozos del camino real de coches desde Bergara a Placencia, por los asentistas Joaquín de Maquibar y Miguel Antonio de Jauregui (Bergarako Udal Artxiboa).</ref>.

    Gaurko moduan ere, lanek aurrera egiterakoan beste hainbat lan berriekin osatu behar izaten ziren<ref>1778. El Consejo ordena al corregidor de Guipuzcoa que mande realizar las murallas y paredes para seguridad de los caminos construidos en Placencia de las Armas, Vergara, Eibar y Elgoibar (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).</ref>.

    Eta, Erret Lantegien gremioen diputatuen arabera, istripuak ere ez ziren gutxi<ref>1770, 1805. Los diputados de los gremios de la Real Fábrica de Armas de Placencia sobre las desgracias continuas que ocurrían en la construcción del camino que conducía de esta villa a Vergara (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).</ref>.

    Lanak bukatzear zirela (1787), Deba eta Mutriku udalak ere batu ziren, bideari bi tarte gehituz: Altzola-Deba eta Sasiola-Mutriku.
    Azkenerako, bide berriaren zati nagusiak (Bergarako San Antoniotik Debaraino) 5 legua eta 818 oin zituen, Maltzaga-Olaerreaga adarrak 17.221 oin, eta Sasiola-Mutriku adarrak legua bat eta 2.510 oin.

    ==Finanziazioa==
    ==Finanziazioa==
    Sasoi hartan Gipuzkoan egiten zen moduan, herri lanak lau herriek ordaindu zituzten (Soraluzek, Bergarak, Eibarrek era Elgoibarrek), eta horretarako zerga bereziak ezartzeko aukera eman zien.
    Francisco de Ibero maisuaren arabera, proiektuarne aurrekontua 1.180.826 errealekoa zen. Sasoi hartan Gipuzkoan egiten zen moduan, herri lanak lau herriek ordaindu zituzten (Soraluzek, Bergarak, Eibarrek era Elgoibarrek), bakoitzak bere udalerritik pasatzen zen tartearenak hain zuzen.

    Lanak 1788 urtean bukatu baziren ere, haiek ordaintzeko zerga bereziak urte luzeetan kobratu behar izan zituzten, XIX mende hasiera arte gutxienez.  
    Horretarako maileguak hartu zituzten<ref>Zentsuak edo ''censos'' garaiko hitzetan.</ref>, eta zentsu hauek ordaintzeko (nagusia zein korrituak) ardoari, pattarrari etamistelari zerga bereziak ezartzeko baimena lortu zuten: 8 marabedi azunbreko.

    Lanak 1788 urtean bukatu baziren ere, benetako kostuak aurrekontuaren bikoitza eta handiagoa izan zen. Kostu handitze honen eraginez, gehi segidan etorri ziren bi gerrak<ref>Konbentzioaren gerra (1793-1794) eta Espainiako independentziaren gerra (1808-1814).</ref>, udalek urte asko eta asko behar izan zituzten maileguak kitatzeko, eta zerga berezi hauek bizirik iraun zuten 1850 arte.
    ===Soraluzeko zergak===
    Soraluzen zerga hauetako bat ardoaren zerga berezia izan zen. Berez, agirietan oso maiz agertzen da, hiru arrazoiengatik: zerga bera ezartzea<ref>1776/06/27. Despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa en virtud de una provisión real sobre arbitrios del vino y mistela para la construcción del nuevo camino real solicitado por las Reales Fábricas de Armas y las villas de Vergara, Eibar, Elgoibar y Placencia (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref><ref>1785/02/15. Pedimiento de Domingo Tomás de Urizar de nueva almoneda y remate de la sisa en el vino clarete para la construcción de nuevos caminos reales en la jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref><ref>1816/12/09. Obligación de Pablo Antonio de Beiztegui, como principal, y Francisco de Olavarría, como fiador, de pagar la cantidad convenida por el remate de 1/4 por azumbre de vino como primera sisa de caminos para el pago de los trocistas del camino de Placencia Escribano: José María de Elizpuru (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref>, zergaren aurkako demandak edota kobratzeko zailtasunak<ref>1780/09/19. Pedimiento de José Tomás del Hierro y Joaquín de Calderón, diputados del común de la villa de Placencia, de auto de ejecución contra los rematantes de la sisa del vino y de la construcción del nuevo camino real, por incumplimiento de obligación de pago (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref><ref>1785/02/18. Demanda de Bartolomé de Arluciaga, rematante de la sisa en el vino clarete para la construcción de nuevos caminos reales de la jurisdicción de la villa de Placencia, contra Domingo Tomás de Urizar, rematante de la provisión de vinos a la dicha villa, sobre pago del importe de la dicha sisa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref><ref>1785/04/13. Demanda de Bartolomé de Arluciaga, rematante de la sisa en el vino clarete para la construcción de nuevos caminos reales de la jurisdicción de la villa de Placencia, contra Santos de Aranguren, rematante de la provisión de vinos a la dicha villa sobre pago del importe de la dicha sisa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).</ref>.

    144. lerroa: 153. lerroa:
    <ref>1786, 1787. Sobre que contribuyan con las partes que les corresponde de la contribución del nuevo camino proyectado desde Vergara hasta el término de Alzola. Ayuntamiento de Placencia contra Francisco Ignacio de Ibarra y demás consortrs vecinos de Placencia.</ref>.

    1850 urtean, Bergaran bildutako Batzar Orokorrek errepideak finantziatzeko sistema aldatu zuten. Herri bakoitza bere errepideak mantendu beharrean, ordutik aurrera probintzia egingo zen kargu eta, beraz, herrietako serga bereziak bertan behera geratu ziren. Probintziako errepideak mantentzeko sartzen zen ardo arroa<ref>(ardo) arroa = 8 azumbre = 16,133 litro.</ref> bakoitzeko erreal bat ezarri zitzaion.
    ===Deba ibaiaren bide-ermandadea (1817)===
    Diru faltaz erregebide berria zeharo apurtuta zegoenez, 1817 urtean sei herriek, bidearen jabeek, [[Deba ibaiaren bide-ermandadea (eu)|Deba ibaiaren bide-ermandadea]] sortu zuten, bide berriak zaintzeko helburu bakarrarekin. Diru kutxa bakarra izango zuten, eta zuzendaritza bakarra ere. Honetaz gain, bi urte geroago Malzagan bidesaria kobratzeko gunea jartzeko baimena eskatu eta lortu zuten (1819).
     
    ==Bidea probintziari (1840)==
    Zestoako Batzar Nagusietan (1840) hitzarmena sinatu zuten Aldundiarekin, zaintza eta konponketa lanak probintziari pasatzeko (baita maltzagako bidesaria ere). Erregebide berria egiteko hartu ziren maileguak eta korrituak, berriz, Aldundiak ez zituen hartu: herri bakoitzak bereei aurre ekin behar izango zien.
     
    Bost urte geroago (1845), eta Deba ibaiaren bide-ermandadeak eskatuta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek bertan behera laga zuten hitzarmena.
     
    Azkenik, 1850 urtean Bergaran bildutako Batzar Nagusiek errepideak finantziatzeko sistema aldatu zuten, "iguala general de caminos" ezarriz: probintzia egin zen bide guztien kargu. Bidea probintziari pasa zitzaionez, Deba ibaiaren bide-ermandadeak 2.000 errealerako 800 akzio hartu zituen, %5eko korritua ematen zutenak.

    22:06, 5 urria 2021(e)ko berrikuspena

    Komunikabideak historian zehar ikusteko, Komunikabideak (eu)

    Aurreko egoera

    Historiaurrean hasita eta XVIII mende arte Soraluze inguruko komunikabideak ez ziren asko aldatu. Hobetu bai, mende guzti horietan hobetu ziren: bideak zabalagoak egin ziren, Deba ibaia zein errekak zeharkatzeko zubiak egin ziren...

    Baina, azken finean, erregebideak lehengoak ziren, eta arazoak ere, zaharrak. Alde batetik, Soraluzetik iparraldera joateko bideak ez ziren lauak, aldapatsuak baizik (Elgoibarrera joateko San Roketik, eta Eibarrera joateko Iruretik); eta aldapetan bideak ez ziren nahi bezain nasaiak. Honek gainkostuak ekartzen zizkion garraioari.

    Bestetik, erregebideen egoera ekonomiaren araberakoa izaten zen, egiten zitzaien mantenimientuaren araberakoa, alegia. Eta, konpontze-lanen faltan, erregebideak egoera kaxkarrean egoten ziren: lur-zorua zuloz beteta, ezker-eskumako hormak erdi erorita... istripu ugari sortuz.

    XVIII mendean ekonomia suspertu zen eta, garraio lanak biderkatu zirenez, arazoak areagotu ziren. Horregatik hainbat herri-lan egin ziren, bai orduko erregebidea zabaltzeko (1761 urtean San Roke ermitaren aurreko haitza apurtu zuten[1]) edota bidearen segurtasuna bermatzeko (1775 urtean herrian bertan[2]).

    Dena dela, XVIII mende bukaerako argi agertzen zen betiko erregebide sistema txiki geratzen ari zela orduko garraioari aurre egiteko: burnia Arrasatetik eta Bizkaitik Soraluze inguruko burdinoletara (Soraluze, Eibar eta Elgoibar), burdinola horietatik Soraluzeko Erret Lantegira eta Erret lantegi honetatik Altzolako portura edota Arrasatetik Gaztela aldera.

    Mapa kargatzen...

    Egitasmoa

    Gipuzkoako bide nagusia hobetzeko, 1752 urtean Batzar Orokorrek Kotxeen Errepidearen[3] proiektua onartu zuten. Bide hau Gatzagatik Behobiaraino joaten zen, aurreko erregebideak tarte batzuetan aprobetxatuz: Arrasate, Bergara, Urretxu, Beasain, Tolosa, Donostia eta Oiartzunetik pasatuz. Gainera, Bergaratik Soraluzeraino adar berria eraiki behar zuten, orduko mapa batek jasotzen duen moduan. Proiektua Frantzisko Ibero[4] eta Manuel Martín Carrerak egin zuten. 1780 urterako erregebide berria bukatuta zegoen, eta lanak ordaintzeko bidesaria kobratzeko 6 gune jarri zituzten.

    Baina Bergara-Soraluze adarra ez zen egin. Orduan, 1772. urtean Soraluzeko Erret Lantegiak alde batetik eta Bergara, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko udalek bsstetik Kotxeen Errepidearen antzeko erregebide berria egiteko eskatu zuten, inguruko komunikazio arazoak errotik konpontzeko.

    Proiektu orokorra Frantzisko Ibero Azkoitiako arkitektoak marraztu zuen, 1.180.826 errealeko aurrekontuarekin[5]. Proiektu orokorraz gain, Frantzisko Iberok erregebide berriko bost zubi diseinatu zituen ere, Bergarakoak bostak.

    Egitasmoaren esparrua Bergaratik Altzolako porturaino eta Eibarreraino heltzen zen. Bergarako San Antonion Kotxeen Errepidearekin lotuko zen, eta Altzolako portutik aurrera garraioa ibaiko alatan egingo zen, Debako porturaino. Erregebide zaharraren zati batzuk aprobetzatzen ba zituen ere, trazaduraren erditik gora berri berria zen. Gaur egungo GI-627 eta N-634 errepideak trazadura bera erabiltzen dute, sahiesbide berrietan ezik: Elgoibar (1950 hamarkada), Alzola (1950 hamarkada), Azitain (1960 hamarkada), Soraluze (1970 hamarkada), Bergara (1980 hamarkada), Osintxu (1990 hamarkada) eta Eibar (1990 hamarkada).

    Tarte hauek osatzen zuten erregebide berria:

    • San Antonio - Zubizarra tartea (aurrekoa). Lehengo erregebidea erabili zen Berara zeharkatzeko, trazadura zabaltzen eta egokitzen.
    • Zubizarra - Osintxu tartea (berria). Erregebide berria Bergarako Zubizarran hasi zen (hau ere berria), eta Deba ibaiaren ezkerraldetik Osintxuko zubiraino heltzen zen.
    • Osintxu - Andikokale tartea (aurrekoa). Lehengo erregebidea erabili zen, trazadura zabaltzen eta egokitzen.
    • Andikokale - Maltzaga (berria). Bide berria Deba ibaiaren ezkerraldetik egin zen, mendi malkartsuen magalean. Behin Maltzagan, Ego ibaiaren beste aldera pasatzeko zubi berria eraiki zen.
    • Maltzaga - Elgoibar (berria). Hemen ere bide berria Deba ibaiaren ezkerraldetik egin zen, mendi malkartsuen magalean. Behin Markinarako bidearekin bat egin eta gero, honen zubitik Deba ibaia zeharkatu eta Elgoibarren sartuko zen. Hemen erregebide zaharrekin bat egingo zuen (Soraluzetik Ezoiza eta San Roketik zetorrena).
    • Elgoibar - Altzolako portua (aurrekoa). Lehengo erregebidea erabili zen, trazadura zabaltzen eta egokitzen.
    • Maltzaga - Azitain (berria). Bide berria Ego ibaiaren ezkerraldetik egin zen, mendi malkartsuen magalean.
    • Azitain - Olaerreaga (aurrekoa & berria). Gehien bat lehengo erregebidea erabili zen, baina tarte berriak ere egin ziren (Eibarko Bidebarrieta kalea, esateko).

    Errepide berria Iraola Etxebarriren parean, Maltzagako bidean (J.C. Astiazarán 1979)

    Lanak

    Lanak baimena eskatu (1772) eta lau urtetara hasi ziren (1776), lanak ordaintzeko zerga berriak onartzerakoan[6]. Eta hasierako proiektua gauzatzeko 12 urte iraun zuten, 1776tik 1788 urteraino.

    Egitasmoaren antolaketa gaur egunekoen modukoa zen: obra osoa hainbat zatitan ateratzen zen enkantera, irabazleek bere zatia egiten zuten, egindako lana egiaztatzen zen eta, gauzak ondo, ordaintzen zen[7].

    Joaquin de Maquibarrek eta Miguel Antonio de Jaureguik irabazi zituzten enkantean Bergara eta Soraluze arteko zortzi zatiak. Gero, 1800. urtean, Alexo de Miranda maisu arkitektoak egindako lanak baloratu zituen[8].

    Gaurko moduan ere, lanek aurrera egiterakoan beste hainbat lan berriekin osatu behar izaten ziren[9].

    Eta, Erret Lantegien gremioen diputatuen arabera, istripuak ere ez ziren gutxi[10].

    Lanak bukatzear zirela (1787), Deba eta Mutriku udalak ere batu ziren, bideari bi tarte gehituz: Altzola-Deba eta Sasiola-Mutriku.

    Azkenerako, bide berriaren zati nagusiak (Bergarako San Antoniotik Debaraino) 5 legua eta 818 oin zituen, Maltzaga-Olaerreaga adarrak 17.221 oin, eta Sasiola-Mutriku adarrak legua bat eta 2.510 oin.

    Finanziazioa

    Francisco de Ibero maisuaren arabera, proiektuarne aurrekontua 1.180.826 errealekoa zen. Sasoi hartan Gipuzkoan egiten zen moduan, herri lanak lau herriek ordaindu zituzten (Soraluzek, Bergarak, Eibarrek era Elgoibarrek), bakoitzak bere udalerritik pasatzen zen tartearenak hain zuzen.

    Horretarako maileguak hartu zituzten[11], eta zentsu hauek ordaintzeko (nagusia zein korrituak) ardoari, pattarrari etamistelari zerga bereziak ezartzeko baimena lortu zuten: 8 marabedi azunbreko.

    Lanak 1788 urtean bukatu baziren ere, benetako kostuak aurrekontuaren bikoitza eta handiagoa izan zen. Kostu handitze honen eraginez, gehi segidan etorri ziren bi gerrak[12], udalek urte asko eta asko behar izan zituzten maileguak kitatzeko, eta zerga berezi hauek bizirik iraun zuten 1850 arte.

    Soraluzeko zergak

    Soraluzen zerga hauetako bat ardoaren zerga berezia izan zen. Berez, agirietan oso maiz agertzen da, hiru arrazoiengatik: zerga bera ezartzea[13][14][15], zergaren aurkako demandak edota kobratzeko zailtasunak[16][17][18].

    Herrian zegoen gramatika eskola ere zergapean jarri zuten, erregebide berria egiteko[19].

    Eta beste zerga batzuk jendeari jarri zizkioten zuzenean[20] [21].

    Deba ibaiaren bide-ermandadea (1817)

    Diru faltaz erregebide berria zeharo apurtuta zegoenez, 1817 urtean sei herriek, bidearen jabeek, Deba ibaiaren bide-ermandadea sortu zuten, bide berriak zaintzeko helburu bakarrarekin. Diru kutxa bakarra izango zuten, eta zuzendaritza bakarra ere. Honetaz gain, bi urte geroago Malzagan bidesaria kobratzeko gunea jartzeko baimena eskatu eta lortu zuten (1819).

    Bidea probintziari (1840)

    Zestoako Batzar Nagusietan (1840) hitzarmena sinatu zuten Aldundiarekin, zaintza eta konponketa lanak probintziari pasatzeko (baita maltzagako bidesaria ere). Erregebide berria egiteko hartu ziren maileguak eta korrituak, berriz, Aldundiak ez zituen hartu: herri bakoitzak bereei aurre ekin behar izango zien.

    Bost urte geroago (1845), eta Deba ibaiaren bide-ermandadeak eskatuta, Gipuzkoako Batzar Nagusiek bertan behera laga zuten hitzarmena.

    Azkenik, 1850 urtean Bergaran bildutako Batzar Nagusiek errepideak finantziatzeko sistema aldatu zuten, "iguala general de caminos" ezarriz: probintzia egin zen bide guztien kargu. Bidea probintziari pasa zitzaionez, Deba ibaiaren bide-ermandadeak 2.000 errealerako 800 akzio hartu zituen, %5eko korritua ematen zutenak.

    Donostiarako bidea

    Errege bide berriaren eraginez, Bilbao-Donostia errepidea ere aldatu zen: Eibartik aurrera Elgoibarreraino Maltzagatik zuzenean egiten zuen, eta handik Azkaratetik barrena Azkoitiaraino, mendate hau Irukurutzetatik baino askoz beherago dagoelako.

    Ondorioak

    Erregebide berria bukatu zenean, XIX mende hasieran, onurak erabatekoak izan ziren, garraioa asko erraztu zelako, batez ere armen esportazioari: Eibar-Bizkaia aldera eta itsas-ertzera. Baina... XIX mendea ez zen oso osasungarria izan Soraluzeko armagintzarentzat.

    XVIII mende arte ardatz nagusia Arabatik itsas-ertzerainokoa izan zen (Debaraino, alegia). Baina XIX mendean garraioaren zati bat Kotxeen Errepide berria erabiltzen hasi zen; beraz, Bergarara heltzerakoan Zumarraga aldera jotzen zuten, Soraluzetik jarraitu beharrean. Gainera, hegoalde-iparralde ardatz honi XIX mendetik aurrera mendebalde-hegoalde ardatza gailendu zitzaion (Bilbao-Donostia); eta errepide berriaren eraginez Soraluze ardatz berri honengatik baztertuta geratu zen, eta atzerapausua izan zen herri moduan.

    Azkenik, errepide berria erabiltzen hasi zenean bide zaharrak (Soraluze-Elgoibar San Roketik eta Sagar-erreka-Azitain Iruretik) alde batera laga zituzten. Honela, baserri asko eta asko apartatuagoak geratu ziren merkataritza bideetatik eta beren eraginarengatik: pertsona desberdinak, negozio aukerak, ideia berriagoak...

    Erreferentziak

    1. 1761/06/06. Querella de María Josefa de Eguizabal contra Manuel de Echevarria, por apertura de cantera y demolición de peñasco en una heredad para obras del camino real frente a la ermita de Santa Cruz, jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    2. 1775/12/09. Auto, en virtud de un despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa, de ejecución de obras y reparos para la seguridad del camino público de la villa de Placencia y diligencia sobre ello contra Lorenza de Saloguen y Juan Ángel de Olabegoitia, su marido, vecinos de la dicha villa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    3. Camino Real de Coches.
    4. Frantzisko Ibero. Wikipedia (euskaraz).
    5. 1788, 1790. Borrador de extractos de expedientes, elaborados por el relator de la Sala Segunda de Gobierno, referentes a la construcción y reparación del camino desde Placencia de las Armas a Vergara, y construcción de otro nuevo desde Vergara a Eibar y puerto de Alzola, comprehendido en la jurisdicción de Elgoibar, y también sobre la concesión a las cuatro villas mencionadas de arbitrios para sufragar los gastos de las obras (arquitecto Francisco José de Ibero) siendo de gran utilidad para el comercio y las Reales Fábricas de esa zona (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).
    6. Berez, ardo, mistela eta uxuala gaineko zerga ezartzeko baimena urtebe lehenago lortu zuten, 1775ko uztailak 26an hain zuzen.
    7. 1782/05/29. Nombramiento de Francisco de Ibero, vecino de la villa de Azpeitia, como perito para reconocimiento y medición de las obras del sexto trozo del camino real a su paso por la villa de Placencia para su última entrega, en virtud de un despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    8. 1800/10/24. Autos para la tasación de las obras por Alexo de Miranda, maestro arquitecto, hechas en 8 trozos del camino real de coches desde Bergara a Placencia, por los asentistas Joaquín de Maquibar y Miguel Antonio de Jauregui (Bergarako Udal Artxiboa).
    9. 1778. El Consejo ordena al corregidor de Guipuzcoa que mande realizar las murallas y paredes para seguridad de los caminos construidos en Placencia de las Armas, Vergara, Eibar y Elgoibar (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).
    10. 1770, 1805. Los diputados de los gremios de la Real Fábrica de Armas de Placencia sobre las desgracias continuas que ocurrían en la construcción del camino que conducía de esta villa a Vergara (Madrilgo Artxibategi Historiko Nazionala. Desagertutako Kontseiluen Funtseen Bilduma).
    11. Zentsuak edo censos garaiko hitzetan.
    12. Konbentzioaren gerra (1793-1794) eta Espainiako independentziaren gerra (1808-1814).
    13. 1776/06/27. Despacho del corregidor de la provincia de Guipuzcoa en virtud de una provisión real sobre arbitrios del vino y mistela para la construcción del nuevo camino real solicitado por las Reales Fábricas de Armas y las villas de Vergara, Eibar, Elgoibar y Placencia (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    14. 1785/02/15. Pedimiento de Domingo Tomás de Urizar de nueva almoneda y remate de la sisa en el vino clarete para la construcción de nuevos caminos reales en la jurisdicción de la villa de Placencia (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    15. 1816/12/09. Obligación de Pablo Antonio de Beiztegui, como principal, y Francisco de Olavarría, como fiador, de pagar la cantidad convenida por el remate de 1/4 por azumbre de vino como primera sisa de caminos para el pago de los trocistas del camino de Placencia Escribano: José María de Elizpuru (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    16. 1780/09/19. Pedimiento de José Tomás del Hierro y Joaquín de Calderón, diputados del común de la villa de Placencia, de auto de ejecución contra los rematantes de la sisa del vino y de la construcción del nuevo camino real, por incumplimiento de obligación de pago (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    17. 1785/02/18. Demanda de Bartolomé de Arluciaga, rematante de la sisa en el vino clarete para la construcción de nuevos caminos reales de la jurisdicción de la villa de Placencia, contra Domingo Tomás de Urizar, rematante de la provisión de vinos a la dicha villa, sobre pago del importe de la dicha sisa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    18. 1785/04/13. Demanda de Bartolomé de Arluciaga, rematante de la sisa en el vino clarete para la construcción de nuevos caminos reales de la jurisdicción de la villa de Placencia, contra Santos de Aranguren, rematante de la provisión de vinos a la dicha villa sobre pago del importe de la dicha sisa (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    19. 1778/02/05. Copia de escritura de censo de la precepturía de gramática de la villa de Placencia a favor del concejo y Reales Fábricas de la dicha villa, para construcción del camino real (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    20. 1802/08/02. Pleito ejecutivo del concejo de la villa de Placencia contra los bienes de Martín Ignacio de Arizaga y Domingo de Iraolagoitia, vecinos de la dicha villa, por cuantía de 3841 reales y 23 maravedís de vellón, en virtud de las sisas del camino real (Soraluzeko Udala. Udal Artxibategi Historikoa. Epaitegi Funtsa).
    21. 1786, 1787. Sobre que contribuyan con las partes que les corresponde de la contribución del nuevo camino proyectado desde Vergara hasta el término de Alzola. Ayuntamiento de Placencia contra Francisco Ignacio de Ibarra y demás consortrs vecinos de Placencia.