Camino Real de Coches (eu)

    Sorapediatik
    Camino Real de Coches
    Egilea (ezezaguna)
    Urtea 1760-1770 tartekoa
    Hiria (ezezaguna)
    Tamaina 137 x 64 zm
    Camino Real de Coches (1765).jpg


    Mapa zertan den

    Maparen izenburu luzeak argitzen duenez:

    Gipuzkoako probintzia oso noble eta leialak hartzen duen plano eta barrutiaren azalpena, Kotxeen Errege Bidearen bertako ibilbidearena, Beasaingo hiribilduan bide honetik bereizten den posta bidearen zatiarena, San Adrian mendatearen lasterbidetik Arabara jotzen duen bidearena, Arrasatetik Bergara eta Antzuolatik Urretxura proiektatzen den kotxe bide zati berriarena, bide hauetan dauden Errepublika guztiena, eta bidetik aldenduta dauden beste batzurena, probintzia bereko zein kanpokoena.

    Gipuzkoako bide nagusia hobetzeko, 1752. urtean Batzar Orokorrek Kotxeen Errepidearen proiektua onartu zuten. Bide hau Gatzagatik Behobiaraino joaten zen, aurreko erregebideak tarte batzuetan aprobetxatuz: Arrasate, Bergara, Urretxu, Beasain, Tolosa, Donostia eta Oiartzunetik pasatuz. Proiektua Frantzisko Ibero eta Manuel Martín Carrerak egin zuten. 1780. urterako erregebide berria bukatuta zegoen, eta lanak ordaintzeko bidesaria kobratzeko 6 gune jarri zituzten.

    Mapak Gatzagatik Arrasaterako zatia bukatuta erakusten du, baina Arrasate-Bergara-Anzuola-Urretxu proiektu moduan oraindik. Errege Bide berria 1752-1780 tartean egin bazen, mapa 1760-1770 tartekoa izango da.


    Soraluzeri buruzkoak

    Mapak esaten duenez, Errege Bide Nagusian ez zeuden "Errepublika" batzuk ere agertzen dira bertan. Gipuzkoan Hondarribia, Donostia eta Soraluze bakarrik.

    Soraluze-Bergara bidea mapan marraztuta dago, agian proiektuan agertzen zelako. Bide zati hau ez zen egin, baina 1772 urtean Soraluzeko Erret Lantegiak alde batetik, eta Bergara, Eibar, Elgoibar eta Soraluzeko udalek bestetik, erregebide berria egiteko eskatu zuten, arazoak errotik konpontzeko.

    Soraluze 7 zenbakiarekin markatuta dago, eta albo batean azalpena dator:

    7 zenbakia. Soraluzeko hiribildua, bide horietatik kanpo, errepublika honetan dagoela Bere Maiestatearen Armagintzako Erret Lantegia.

    Soraluzeren irudia erdi ezabatuta dago, edo apurtuta.


    Bitxikeriak

    Ohikoaren kontra, mapak itsasoa behekaldean erakusten du, eta lehorra goikaldean.

    Urte haietan Arrasate-Bergara-Antzuola-Urretxu zatia egin gabe zegoenez, mapak ordezko bidea erakusten du: Arrasatetik aurrera "lasterbideak" Oñati eta Legazpitik jotzen zuen Zumarraga eta Beasainera heltzeko.


    Erreferentziak