«Atxuri kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
==Historia== | ==Historia== | ||
1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Hiribilduak errekaren eskumaldean egin zen (orduko Soraluze), eta Herlaibia kanpoan geratu zen. | 1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta [[Herlaibia (eu)|Herlaibiako]] biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Hiribilduak errekaren eskumaldean egin zen (orduko Soraluze), eta Herlaibia kanpoan geratu zen. | ||
Herlaibia, izenak adierazten duenez, Erlai erreka pasatzeko ibi ingurua zen; hau da, gaur eguneko Atxuri eta | Herlaibia, izenak adierazten duenez, [[Erlei erreka (eu)|Erlai]] erreka pasatzeko ibi ingurua zen; hau da, gaur eguneko Atxuri eta [[Errekalde kalea (eu)|Errekalde]] kaleen zati bat. | ||
Nahiz eta ''Placencia de Soraluze'' hiribildua sortu, Herlaibiako biztanle gehienek ez zuten etxeetatik alde egingo Soraluzera pasatzeko. Beraz, XIV mendetik aurrera Atxuri kale inguruan jendea bizi izan da. Gordetzen diren hiru etxe zaharrenak ''Beiztegi-egotza'', ''Sagastizabalgoa'' eta hurrengoa (9 zenbakia) dira. ''Beiztegi-egotza'' etxeak egundoko haitza dauka errepidearen bestealdean, eta horregatik ''Atxurikoa'' ere esaten zitzaion. Azkenean etxeak | Nahiz eta ''Placencia de Soraluze'' hiribildua sortu, Herlaibiako biztanle gehienek ez zuten etxeetatik alde egingo Soraluzera pasatzeko. Beraz, XIV mendetik aurrera Atxuri kale inguruan jendea bizi izan da. Gordetzen diren hiru etxe zaharrenak ''Beiztegi-egotza'', ''Sagastizabalgoa'' eta hurrengoa (9 zenbakia) dira. ''Beiztegi-egotza'' etxeak egundoko haitza dauka errepidearen bestealdean, eta horregatik ''Atxurikoa'' ere esaten zitzaion. Azkenean etxeak kaleari eman zion izena. | ||
Errekaren bestekaldera pasatzeko harpasuak zeuden. Oraindik ikus daitezke, Maspeko zubia<ref>Santa Anako zubia.</ref> baino | Errekaren bestekaldera pasatzeko [[Errekaldeko harpasuak (eu)|harpasuak]] zeuden. Oraindik ikus daitezke, [[Maspeko zubia (eu)|Maspeko zubia]]<ref>Santa Anako zubia.</ref> baino hirurogei bat metro gorago. | ||
Gerora, Soraluze handitzerakoan, harresiak txiki geratu ziren eta errekaren bestekaldera pasa zen, | Gerora, Soraluze handitzerakoan, harresiak txiki geratu ziren eta errekaren bestekaldera pasa zen, Errabala sortuz. Errabala hegoaldera hazi zen, eta errepidea jarraitzen [[Herlaibia (eu)|Herlaibiraino]] heldu zen; kalea bitan banatu zen: [[Errabal kalea (eu)|Errabal]] eta Atxuri. | ||
Atxuriko etxe ia guztiak errepide eta erreka artean eraiki ziren, mendi aldetik arroka zelako. | Atxuriko etxe ia guztiak errepide eta erreka artean eraiki ziren, mendi aldetik arroka zelako. | ||
Salbuespen nabarmenena herriko Babes-Etxe zaharra edo Asilo-Hospital izan zen. Herriak bi ospital izan zituen aurretik, baina XIX mende bukaeran berria sortzeko ahaleginak hasi ziren. Azkenean, Isidoro Iturriaga indianoak eta, batez ere, Mikaela Maiztegi andereak emandako diruaz Mendizabal etxean zabaldu zuten (gaur egun Atxuri parkea dagoen tokian). | Salbuespen nabarmenena herriko Babes-Etxe zaharra edo Asilo-Hospital izan zen. Herriak bi ospital izan zituen aurretik ([[Errabaleko ospitalea (eu)|Errabalekoa]] eta [[Errekaldeko ospitalea (eu)|Errekaldekoa]]), baina XIX mende bukaeran berria sortzeko ahaleginak hasi ziren. Azkenean, Isidoro Iturriaga indianoak eta, batez ere, Mikaela Maiztegi andereak emandako diruaz Mendizabal etxean zabaldu zuten (gaur egun [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri parkea]] dagoen tokian). | ||
1970 hamarkadan, Ospittalaren egoera kaxkarrak herria bultzatu zuen berria eraikitzeko (1.972-1.978), gaur egun Atxuri kalearen bukaeran dagoena. | |||
Ospittal zaharra eraitsi egin zen, eta bertan parkea sortu (inoiz ''Gaudi parkea'' esan zaio, apurtutako azulejuak erabili zutelako). Eta Zahar- | Ospittal zaharra eraitsi egin zen, eta bertan [[Atxuri parkea (eu)|Atxuri parkea]] sortu (inoiz ''Gaudi parkea'' esan zaio, apurtutako azulejuak erabili zutelako). Eta Zahar-egoitzakoen irisgarritasuna errazteko bi igogailu jarri dute Atxuritik gora bi jauzitan igotzeko, azkena 2.017 urtean hain zuzen. | ||
77. lerroa: | 77. lerroa: | ||
* '''2 zenbakia'''. ''Espillanekoa'', agian [[Espilla baserria (eu)|Espilla baserriarena]] izandakoa. | * '''2 zenbakia'''. ''Espillanekoa'', agian [[Espilla baserria (eu)|Espilla baserriarena]] izandakoa. | ||
* '''4 zenbakia'''. ''Ertzillanekoa'', bertan Ertzilla familia bizi zelako. | * '''4 zenbakia'''. ''Ertzillanekoa'', bertan Ertzilla familia bizi zelako. | ||
* '''8 zenbakia'''. Garai batean ''Mendizabal'' etxea zegoen bertan, gero Ospittala edo Zahar- | * '''8 zenbakia'''. Garai batean ''Mendizabal'' etxea zegoen bertan, gero Ospittala edo Zahar-egoitza zaharra. Gaur egun parkea da. | ||
* '''10 zenbakia'''. Etxe berria, Zahar | * '''10 zenbakia'''. Etxe berria, Zahar-egoitza berrirako bidean. | ||
* '''12 zenbakia'''. Etxe berria, Zahar | * '''12 zenbakia'''. Etxe berria, Zahar-egoitza berrirako bidean. | ||
* '''6 zenbakia'''. Zahar | * '''6 zenbakia'''. Zahar-egoitza berria (aurrekoaren zenbakia gorde du). | ||
==Etorkizuna== | ==Etorkizuna== | ||
2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen. | 2016 urtean ''Hiri Antolamenduko Plan Orokorra'' (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen. | ||
Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, irisgarritasuna hobetzeko | Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, irisgarritasuna hobetzeko oinezkoentzako zein ibilgailuentzako [[Errekaldeko pasabidea (eu)|pasabide berria]] eraikiko da; 17 eta 19 zenbakien artetik bat egingo du Atxuri kalearekin. | ||
Behin zubi berria martxan, gaur eguneko | Behin zubi berria martxan, gaur eguneko [[Maspeko zubia (eu)|Maspeko zubia]] eraitsiko dute. | ||
21:18, 6 urria 2019(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Atxuri kalea Deba ibaiaren ezkerraldean dago.
Bi zatitan antolatuta dago. Aurrena Errabal kalean hasten da, eta hegoaldera egiten du Erlei errekaraino, Herlaibiraino hain zuzen; eskuman Atxuri parkea dago eta aurrerago Errekalde kalea dago. Herlaibian eskubira jotzen du, gora, Erlai errekaren paraleloan, zahar-egoitzaraino.
Lehen zatia 123 metro luze da, eta bigarrena 190 metro. Zabalera, berriz, 6 eta 8 metro artekoa du.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Atxuri parkea
(Google 2013)Ospittal zaharra
(Indalecio Ojanguren)Ospittal zaharra
(Indalecio Ojanguren)
Historia
1343. urtean Alonso Jauna Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko agindu zuen, eta harresiak eraikitzeko. Hiribilduak errekaren eskumaldean egin zen (orduko Soraluze), eta Herlaibia kanpoan geratu zen.
Herlaibia, izenak adierazten duenez, Erlai erreka pasatzeko ibi ingurua zen; hau da, gaur eguneko Atxuri eta Errekalde kaleen zati bat.
Nahiz eta Placencia de Soraluze hiribildua sortu, Herlaibiako biztanle gehienek ez zuten etxeetatik alde egingo Soraluzera pasatzeko. Beraz, XIV mendetik aurrera Atxuri kale inguruan jendea bizi izan da. Gordetzen diren hiru etxe zaharrenak Beiztegi-egotza, Sagastizabalgoa eta hurrengoa (9 zenbakia) dira. Beiztegi-egotza etxeak egundoko haitza dauka errepidearen bestealdean, eta horregatik Atxurikoa ere esaten zitzaion. Azkenean etxeak kaleari eman zion izena.
Errekaren bestekaldera pasatzeko harpasuak zeuden. Oraindik ikus daitezke, Maspeko zubia[1] baino hirurogei bat metro gorago.
Gerora, Soraluze handitzerakoan, harresiak txiki geratu ziren eta errekaren bestekaldera pasa zen, Errabala sortuz. Errabala hegoaldera hazi zen, eta errepidea jarraitzen Herlaibiraino heldu zen; kalea bitan banatu zen: Errabal eta Atxuri.
Atxuriko etxe ia guztiak errepide eta erreka artean eraiki ziren, mendi aldetik arroka zelako.
Salbuespen nabarmenena herriko Babes-Etxe zaharra edo Asilo-Hospital izan zen. Herriak bi ospital izan zituen aurretik (Errabalekoa eta Errekaldekoa), baina XIX mende bukaeran berria sortzeko ahaleginak hasi ziren. Azkenean, Isidoro Iturriaga indianoak eta, batez ere, Mikaela Maiztegi andereak emandako diruaz Mendizabal etxean zabaldu zuten (gaur egun Atxuri parkea dagoen tokian).
1970 hamarkadan, Ospittalaren egoera kaxkarrak herria bultzatu zuen berria eraikitzeko (1.972-1.978), gaur egun Atxuri kalearen bukaeran dagoena.
Ospittal zaharra eraitsi egin zen, eta bertan Atxuri parkea sortu (inoiz Gaudi parkea esan zaio, apurtutako azulejuak erabili zutelako). Eta Zahar-egoitzakoen irisgarritasuna errazteko bi igogailu jarri dute Atxuritik gora bi jauzitan igotzeko, azkena 2.017 urtean hain zuzen.
Etxe eta atariak. Zenbaki bakoitiak
Arestian komentatu denez, Atxuri kaleko etxe gehienek multzo honetakoak dira, errepide eta errekaren artekoak:
- 1 zenbakia. Etxe berria da, porlanezkoa. Zaharrari Mariñelanekoa esaten zitzaion.
- 3 zenbakia. Etxe berria da, porlanezkoa.
- 5 zenbakia. Harrizko etxea, hurrengo biekin Atxuri kaleko zaharrenetakoa. XV-XVI mendeko jitea du (alde batean arkudun atea, eta alboan lehioa). Beiztegi-egotza esaten zitzaion, eta Atxurikoa ere. Errepidearen bestealdean arroka edo haitza bistan dauka, eta hortik etorriko zaio izena etxeari (eta kaleari, bidebatez).
- 7 zenbakia. Harrizko etxea, Sagastizabalgoa moduan ezagutua.
- 9 zenbakia. Hau ere harrizkoa, Atxuri kaleko zaharrenetakoa. Aurreko bien antzera, XV-XVI mendeko jitea duena. Ramiro Larrañagaren arabera[2] etxe hau Jeronimo de Irure jaunarena zen, eta hiltzerakoan serorategia bertan egiteko agindu zuen, Errukia izenarekin. 1.531 urtean zabaldu zuten, eta serorak 1.584 arte egon ziren bertan; orduan Ormaetxeara pasa ziren.
- 11 zenbakia. Maspeko zubia egin zenean etxe honen azpitik eman zioten kalerako sarrera.
- Maspeko zubia. Santa Ana zubia ere esaten diote, eta batzuk Errekaldeko zubia[3].
- 13 zenbakia.
- 15 zenbakia. Azpian linterneria egon zen.
- 17 zenbakia. Tinterokoa edota Aguadonekoa. Behe solairuan janari denda egon zen.
- 19 zenbakia. Etxe berria da, porlanezkoa. Zaharrari Hauspokoa esaten zitzaion.
Etxe eta atariak. Zenbaki bikoitiak
Kaleko alde honek ez du etxe askorik, kaleko hasieran batzuk eta gainontzekoak Zahar Egoitza berrirako bidean:
- 2 zenbakia. Espillanekoa, agian Espilla baserriarena izandakoa.
- 4 zenbakia. Ertzillanekoa, bertan Ertzilla familia bizi zelako.
- 8 zenbakia. Garai batean Mendizabal etxea zegoen bertan, gero Ospittala edo Zahar-egoitza zaharra. Gaur egun parkea da.
- 10 zenbakia. Etxe berria, Zahar-egoitza berrirako bidean.
- 12 zenbakia. Etxe berria, Zahar-egoitza berrirako bidean.
- 6 zenbakia. Zahar-egoitza berria (aurrekoaren zenbakia gorde du).
Etorkizuna
2016 urtean Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (Plan General de Ordenación Urbana) onartu zen.
Bertan planifikatutakoa gauzatzen bada, irisgarritasuna hobetzeko oinezkoentzako zein ibilgailuentzako pasabide berria eraikiko da; 17 eta 19 zenbakien artetik bat egingo du Atxuri kalearekin.
Behin zubi berria martxan, gaur eguneko Maspeko zubia eraitsiko dute.
Erreferentziak
- ↑ Santa Anako zubia.
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. 146 orrialdea. Ramiro Larrañaga (1993).
- ↑ Berez Atxuriko zubia behar zuen, Errekalde kalea harantzago dago eta.