Sabua tumulua. Indusketak (eu)

    Sorapediatik
    Atxolinen ipar mendebaldeko hegia (Jose)

    1921ko kanpaina (indusketa historikoa)

    Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek 1921 urtean Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa ikertu zuten, eta Sabua tumulua topa zuten.

    Exploración de dieciseis dólmenes de la sierra Elosua-Plazentzia liburuan ez dute inolako indusketarik aipatzen:

    Atxolin tontorratik 150 bat metrotara kokatua, ipar-iparmendebaldean. Harripiloa da, 12 metrotako diametroa eta 50 zentimetroko altura duena.
    Egoera, forma, etab. kontutan harturik, uste dugu historiaurreko monumentu baten hondakinak direla, hainbat arakatze eta bortxaketa jasan dituela.


    2017 kanpaina (indusketa modernoak)

    2012 urtetik aurrera, Dolmenen ibilbidearen inguruan Arbasoak egitasmoa martxan jarri zen. Herri arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

    Aranzadik, Barandiaranek eta Egurenek ikertu zutenetik, Sabuaren arrastua galduta zegoen, inork ez zekien nun zegoen eta. 2017 urtean Atxolinpean kata batzuk egin zuten, eta bertan "topa" zuten atzera tumulua


    2019 kanpaina (indusketa modernoak)

    2019ko kanpainan lau tokitan egin zituzten indusketak: Agerreburu, Irukurutzeta, Frantsesbaso eta Sabua. Maiatzean hasi eta azaroan bukatu zituzten aipatutako indusketak, Sabuan hain zuzen.

    Sabuari ekin ziotenean, bi helburu zituzten. Alde batetik, kokapena egiaztatu; honetaz gain, Sabua indusi gabeko monumentua izanik, aztertu nahi zuten zein motakoa den (dolmena, tumulua, zista), noizkoa eta zer materialak kontserbatzen dituen.

    Betiko moduan, aurreneko lanak tumulua garbitu, kamara topatu eta ingurua sakondu izan ziren. Hasi orduko ikusi zuten gainerakoek baino itxura hobea zuela. Harrizko lajak eta tumulua markatu zuten, baina eguraldi txarragatik ez zuten indusketa amaitzerik izan. Hala ere, diseinu berezia atzeman zioten, kamararen sarbidea tumulotik kanpo ateratzen delako. Gipuzkoan ez omen da antzekorik ezagutzen, bai, ostera, Jentilarrin (Aralarren) eta Araban.

    Eguraldi txarragatik ez zuten indusketa amaitzerik izan, eta hurrengo kanpainarako laga zuten, oraindik ere kamara barruan lur dezente gelditzen zelako.

    Bertan agertu den materialik bereziena garia eta bestelako elikagaiak ehotzeko erabiltzen zuten harrizko esku-errota izan da, ez ei da oso ohikoa dolmenetan halako tresnak agertzea: Bizkaian ezagutzen dira beste bi eta Kantabriko guztian ez dago besterik. Ez dakigu ofrenda bat zen edo aldameneko txabola bateko harria.

    Aurreko urteetan moduan Aranzadi Zientzia Elkarteko adituez gain inguruko boluntarioak ere aritu ziren[1].

    (Handitzeko, sakatu gainean)


    2020 kanpaina (indusketa modernoak)

    COVID-19 pandemia zela eta, urte honetako kanpaina berezia izan zen, Aurreko urtean Sabuan bukatu gabeko lana bukatzeaz gain, Aizpuruko Zabalan ere egin zituzten indusketak.

    Lanak irailan hasi ziren, indusketa ingurua garbitzen eta erreferentzia topografikoak hartzen. Indusketak urrian hasi ziren, batez ere kamera inguruan, bolondres eta laguntzaileak parte hartu zutela.

    Lurrak atera ziten bakarrik, aztertzeko, bertako harriak mugitu barik. Harlauza bakarra kendu zuten, etzanda zegoena, azpikoa industeko; gero, jatorrizko kokapenean jarri zuten atzera. Kanpaina honetan ez zen material arkeologikorik topatu.

    Azterketari esker tumuluaren egitura argitu da: kamerak hainbat harlauzek osatzen zuten, metro edo metro t'erdikoak. G>aur egunean 3 besterik geratzen ez direla, eta hiruretatik bat bakarrik dago jatorrizko kokapenean.

    Harlauzak mugituta izanik, ezin dira jakin kameraren neurriak. Hala ere, kameraren inguruko lurren azterketen arabera gehienezko neurriak 1,5 x 1,0 x 0,5 izango lirateke. Tumulua, berriz, 6-7 metrotakoa da. Neurri aldetik, Frantsesbasokoaren antzekoa da, baina gainontzeko tumuluak baino askoz txikiagoa.

    (Handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak